Espainiako Bankuko tailerrak eta atzerriko enpresak arduratu ziren. Lehenengo billetea 1874ko uztailaren 1ekoa da. Halaber, urte horretan eman zitzaion Espainiako Bankuari billeteak berak bakarrik jaulkitzeko eskubidea, ordura arte banku probintzialak ere aritzen baitziren egiteko horretan. Hortik aurrera balio ezberdineko hainbat billete egon da: 25, 50, 100, 500 eta 1.000 pezetakoak. Gerora, txikienak desagertzen joan ziren, eta billete handiagoak agertu ziren: 5.000 pezetakoa 1976an, 2.000 pezetakoa 1980an eta 10.000 pezetakoa 1992an.
Monarkia ezarri zenean berriro, txanponen atzeko aldean Espainiako armen ezkutuak jarraitu zuen, eta horri une bakoitzean erregetzan zegoen etxearen ezkutua eransten zitzaion; esate baterako, Alfonso XII. eta XIII. erregeen eta Juan Carlos I.aren txanponetako lisa. Aurreko aldean Hispaniako irudiaren ordez erregearen irudia jarri zen. II. Errepublikak osagai tipografiko berriak erantsi zituen, eta, bestalde, Franko diktadoreak bere erretratua jarri zuen. Juan Carlos I. diktadorearen eskutik Zarzuelara iristearekin batera, ez zen ezaugarri fisikoen aldaketarik ezarri txanponetan, baina Frankoren irudiaren ordez Juan Carlos I.arena jarri zen.
Joan den ekainaren 19an egin ziren azken pezeta txanponak. Billeteak egiteari 2000ko azaroan utzi zitzaion. Euroa ibilian jarri aurretiko hilabete hauetan euroaren txanponak eta billeteak egiten aritu dira. Zirkulazioan jartzen den lehen urtean euroaren 7.800 milioi txanpon egingo direla jotzen da, 1.952 milioi euroko balioarekin
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.
Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]