Eguberritan nor ote zoriontsu


2001eko abenduaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Urte amaieran zeuden, Eguberriak gainean, eta hain zuzen gai horri eskaintzen zion ZERUKO ARGIAk bere lehen orrialdea. Eta "Zorionak?" galdetzen zuen I. Bujandak hizki larriz handik. Zer zela-eta? Bada, somatua zuen zera bategatik, hara. Alegia Eguberrien aurrean "iru jokaera" zeudela. "Eguberriak poztea" zen horietako bat. Eta norena ote jokaera hori? I. Bujandak behintzat ez zuen duda izpirik: "zaharrena". Bere iritziz, Eguberriak zetozelako pozten zirenak "fededunak dira, fededun iraun nahi dute, Elizaren artaldean zintzo. Eutsi ohitura onei. æAtor, ator, mutil, etxeraÆ".


GAZTEEK EGUBERRIAZ MIN

Baina antzemana zuen beste motako jenderik ere. "Eguberriaz baliatzea" maite zutenena, adibidez. Jokaera hori "ajolakabeena" baino ez zen, "sinistu ez sinistu, ardure gutxi, edo batere ez. Zertarako bizia konplika? Jan eta edan dezagun" pentsatuz, nola edo hala, aurrera egiten zuten haiena.

Eta azkenik, hirugarren jokaera bat ere igarria zuen lan haren egileak. "Eguberriaz min artzea" ohizkotzat zutenena. Jokaera hau "gazteena" zen, I. Bujandaren hitzetan. Zergatik haien mina? "Guduak. Giza-ilketak. Gosea. Arrazakeria. India. Pakistan. Zuriak eta beltzak. Mundua bere gorroto zerrian utziaz, gu emen elkarri æzorionakÆ esaka. Kanpora itxurakeriak" sentimendua barneraturik zutelako.

Gauzak horrela, berak aldarrikatzen zuen kristau-espiritu marduletik begiratuta, honakoa egitea proposatzen zuen:
"Parroki, erri, eskualde, barruti eta Estadu bakoitzean, garaiz eta buruz antolatutako billera bat egin urtero, Eguberriak inguratzerako, kristau-erriaren azterketa modua eta erakusgarri izan dedin, eguneroko bizitzatik puntu mingarrienak aukeratuaz, argi ta garbi jakin dedin ausartzen ote garan ala ez, elkarte eta erri geranez, Jesukristoren espirituarekin geure buru eta bizierak konparatzen, behar direnak utzi edo zuzentzeko, eta zein bidez, egiazko bihotz-bihurketa eta metanoia iristeko".


EGUBERRIAK ETA ZUZENTASUNA

Garaian garaikoa, gai huraxe zuen ZERUKO ARGIAren editorialak ere. Zehazki esateko "Eguberriak eta zuzentasuna". Eta kezkati ageri zen editorialgilea hasieratik bertatik, bi kontzeptu horien elkar harremanaz. "Elkarrekin zer ikusirik bai al dute? Eskatzen al digute zuzentasunik Eguberri jaiek? Edo zabalagoan galdeturik: Jainkoa gurtzea al da elizkizunen elburu nagusi bakarra? Egin al diteke mezarik zuzentasunik ez dagoen tokian?".

Galderei erantzuna dagokie, eta saiatzen zen, bada, haiexek eskaintzen: "Baietz dirudi gaurko kristau askoren iritzi eta jokabideak ikusiz. Baita Elizaren agiriak irakurriz ere".

Baina bere iritzia besterik zen, antza denez, horrela baitzioen bat-batean: "Ez dirudi liturgiak eta zuzentasunak elkarrekin zer ikusi aundirik dutenik. Jainkoa gurtzeko bakarrik direla dirudite gure elizkizunak. Aski dela dirudi sakramentuen indar soilla meza egiteko, entzuleen eta emaillen bizitza zintzo edo okerrari begiratzeke".

Horrelakoak esatearekin aldizkariaren alde zerutiarra arriskuan jar zezakeela pentsatuz-edo, azalpentxo bat ematen zuen jarraian: «Ez dugu iñolaz ere esan nahi Elizaren agirietan zuzentasunaz eta elizkizunez erakutsi bikaiñik ez dagoenik. Ez dugu esan nahi kristauei bizitzan zuzentasunik eskatzen ez zaienik, elizan bildurik egiten dituzten otoitz eta mezak zuzentasunera eragiten eta behartzen ote dituzten baizik».

Gogoeta proposamena baino ez zela hura, beraz. «Eliza dotoretan eta jantzi apain, abesti zoragarri, jarrera, jardun eta arau egokiz egin ditezke gure mezak, baiña zuzentasunaren gose-egarri gabekoak badira, utsak ditugu. Mamirik gabeak. Zuzentasunik ezak baliogabe bihurtzen ditu. Meza beraren muiña desegiten du".

Eta behin adorea berreskuraturik, heresiak esaka ez zebilela agerian utziko zuten adibideak ere eskaintzera ausartzen zen editorialgilea:
"Au garbi dakusgu Liburu Santuetan. Zalantzarik gabeko erabakia ematen digute bai Igerleek, bai Jesusek eta bai apostoluek. Guzti auentzat, Aita Jainkoari parra egitea da, zuzentasunik gabe elizkizunak moldatzea.æAitari bere aurrean semea iltzea bezala da, behartsuen ondasunekin opariak eskeintzeaÆ dio Jaunaren itzak. Orregatik zeuden lotuak lehenengo kristauentzat æJaunartzeaÆ edo Meza eta biotzak bat egiten eta ondasunak elkarren artean banatzea. Gaur ez da onela gertatzen, ordea. Asko arritzen gaitu apain-jantzirik gabe meza emateak, baiña gutxi zapaldu eta zapaltzaille, behartsu eta aberats, nagusi eta langilleek batera meza emateak.

Zoritxarrez eliz-atarian uzten dituzte askok beren egite, beren diru-poltsak, beren lur aundi-zabalak, beren irabazpide neurrigabeak, beren diru-txauketa bildurgarriak". Kristau bizitza eta banku irabazien arteko kontraesana?

ZENBAT GARA
Euskara hedatzen ari da erdal egunkarien barrena. Apurka apurka, behar bada, baina... apurka apurka bederen, txindurriak ere lan ikaragarria egin ohi du. Horra hor, aspalditxoko "Basarri" eta "Garoa" Donostiako egunerokoetan. Horra hor, Iruñeko "Diario de Navarra" delakoan "Nafar-izkuntza orria" (A. Apat-Etxebarne, Antton, Ikusle, Sagi, Satrustegi etab.). Horra hor ere Bilboko "La Gaceta del Norte" egunerokoan "Egunon amigos" orria, euskara eta gaztelania, bitara bada ere, izenak berak argi azaltzen duenez. Eta hona hemen, azkenik, Donostiako "Hoja del Lunes" asterokoan, eta Jose de Artetxe zenak utzitako sailean, Juan San Martin, Joseba Intxausti, "Amatiño" (maila horretako idazleen artean nola ausartu den ez dakigularik) eta oraindik izendatzeke bide dagoen laugarrenen bat (...)(1971-XII-26)
DOLARRA ETA URREA: 1933 ETA 1971
Egun, abenduak 15, ez da oraiño erabakia urrearen prezioa goratua izango dena. Ba dirudi, halere, Nixon eta Pompidou-ren hizketa ondoren, dolarra desbaliatua izanen dela, hots, ontzako urreak, ofizialki, 35 dolar baiño gehiago balioko duela. Erabaki hau har badadi, izango da lanik, etor ditezkean ondorioak zuzentzen. Bizkitartean, alabaiña, on izango da, 1933 urtean zer zergatu zen gogora ekartzea. Munduko Lehen Gerrateak ondatu zituen Gold Standard, hots, urre-diruaren oiñarri guziak. (...) Bildu eta gorde egin zuen urrea jendeak. Inflazioa, bertatik hedatu zen erresuma gerlari orotara. (...) Pausugabeko inflakzioak nazional diru oro akitu zuen. Markoa ondaturik eta deusezturik erori zen. Franko frantsesak, gerra aurretik zuen balioa, hiru laurdenetan galdu zuen. (…) Merkatuko indarrek eta espekulazioaren antsiek hasi ziren diru-ganbioa erabakitzen. Indar eta nahikari horiek, berez aldakorrak eta izukorrak direlarik, ez da harritzeko ganbioak pulunpaka abiatzea. Diruaren desegurtasunak nazioenarteko salerosketa ondatzen du eta, honen ondorio, krisis eta langabezia nagusitu zen Europan (...) (1971-XII-26)

JESUS-EN JAIOTZA
Ebanjelio Santuak, Jesus'en bizitzako gertakariak esatean, askotan urri-antxa ibilli oi dira. Bear bada guk nai baiño urriago eta xuurrago, batez ere Jesus'en Aurtzaroko gauzetan. Ortikan sortu da, artistak, gertakari oiek agertu nai izan dizkigutenean, ebanjelioak baiño zenbait zertzelada ta detalle geiago ipintzea berak beren sorkarietan. (…) Izan ere, Arteak ba du bere mundu. Ori bai, guk ez degula naasi bear Artearen mundua, Ebanjelioaren munduarekin. Artea ez da Ebanjelioa. Ez gaitezela, beraz, asalda -norbaitzuek asaldatu diran bezela- gure Elizetako Arte-lanetan Ebanjeliotikan kanporako zenbait gauza arkitzen ba degu, adibidez, Epifaniako Gertakarian "Iru Errege". Egia da, Epifaniako Mago aiek, Ebanjelioak ez diola, ez Erregeak ziranik, ez iru ziranik ere (...) (1971-XII-26)


Azkenak
Iturengo arotza eta arte birziklatua

Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Eguneraketa berriak daude