TERMOMETROA


2001eko abenduaren 16an

UDALBILTZAREN BATZAR NAZIONALA MIARRITZEN

EZKER ABERTZALEAK kudeatzen duen Udalbiltzak datorren larunbatean egingo du bere biltzar nazionala. Bi zeregin jorratuko dira nagusiki: batetik, Udalbiltzak datorren urtearen amaiera aldera antolatuko duen Estatu Gabeko Nazioen Kongresua; bestetik, Euskal herritarren Oinarrizko Eskubideen Karta, datorren urterako amaitu nahiko litzatekeena. Aurten proiektu ugari lagundu dute ekonomomikoki eta hurrengo urtean ere hala egitea espero dute. Udalbiltza honekin bat datozen udaletxeek aurrekontuen %1 eman zuten erakundea finantzatzeko, eta datorren urterako 2,404 milioi euroko (400 milioi pta eta 15,76 milioi libera) aurrekontua aurreikusten dute.


AURREKONTUEN AZKEN SAIOAK

AURREKONTUEN dantza honetan luzapen usaina ari da barreiatzen Nafarroan, ez baitirudi UPNk eta CDNk adostutako aurrekontuek hilaren bukaerako osoko bilkura gainditzea lortuko dutenik. EAEn ere, hiruko gobernuak ez du panorama hobeagorik eta PSE-EE, PP eta Batasunak ezezkoa ematen badiete aurrekontuei, berriz luzatu beharko dira. Taldeen ezezkoez gain, dena den, aurrekontuei egindako osoko emendakinak bozkatzerakoan, prozedura kontu bategatik atera daiteke aurrera Jaurlaritzaren aurrekontua: hiru osoko emendakinak batera aurkezten badira, aurrekontuak ez dira onartuko; bakarka onartzen badira bai, Batasunak ez baitie sostengurik emango PP eta PSEri, eta alderantziz. Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioetan, ordea, badirudi azkenean sozialisten baimenarekin aurrera egingo dutela aurrekontuok, nahiz eta ikusi beharko den Legebiltzarreko bozketak nola eragiten duen besteetan.


FRANTZIAKO SEGURTASUN INDARRAK ETA-REN AURKA

OKZITANIAKO Auche herrian izandako tiroketak eta hiru etakiren atxiloketak ‘ohiko kontrolak’ baino gehiago ere badagoela adierazten dute, nahiz eta Frantziako segurtasun indarren aldetik bestelakoa saldu nahi den. Iragan asteburuan beste jendarme baten ondasunen aurka izandako erasoak, bestalde, egoneza areagotu du polizi indarren artean. Testuinguru horretan, ikusi behar horrek guztiak nola eragiten dion Juan Mari Olano AABko koordinatzailearen estradizio eskaerari.


BATASUNA DELA ETA, PP-REN PORROTA EUROPAN

PP-K ez du lortu Batasuna Europako talde terroristen zerrenda ospetsuan sartu ahal izatea. Aurreikustekoa zen, baina PPk urrats bat eman du Europan Batasuna ETArekin nahastu dadin eta bat dela pentsa dadin. Espainiari dagokionez, Batasunaren aurka har daitezkeen neurriak legitimatzeko beste urrats bat eman du.


EKAITZA ASTEKARIAREN AURKAKO EPAIKETA

URTARRILAREN 8an ezagutuko da ‘Ekaitza’ aldizkariko Allande Socarros zuzendari ohia eta Denis Leroy, ‘Guezmer’ marrazkilariaren aurka Baionako lurralde auzitegiak emango duen epaia. Dorre Bikien aurkako erasoari buruzko marrazki bategatik 1.524 euro (10.000 libera, 253.000 pezeta) eskatzen zaio bakoitzari.


BIZI MAILA HANDIA

EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoa dira Estatu espainiarrean maila ekonomiko handiena duten lurraldeak Espainiako INEk (Estatistika Institutu Nazionala) argitara emandako datuen arabera. Hegoaldeko biztanleak dira, datuen esanetan, Estatuko gastu eta aurrezpen ahalmen handiena dutenak. EAEren per capita errenta erabilgarria 1,93 milioi pezetakoa da (11.599 euro, 76.087 libera) eta Nafarroakoa 1,91 milioi pezetakoa; ondoren dator Madril 1,88 milioi pezetarekin. Estatu osoko media, ordea, 1,56 milioi pezetakoa da. Datu esanguratsuak dira, eta orain agertu izanaren arrazoirako interpretazio posibleak ere ugariak izan daitezke.


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude