ESKAPARATEAREN ATZEAN

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Bertsolari Txapelketaren atzean elkarte bat dago. «Beste proiektu bat gehiago» da Txapelketa Bertsozale Elkartearentzat, gizarteari begira ekitaldi hori den arren ohiartzun handiena duena.


Kontsentsua

da Elkartearen filosofia bereizten duena. Aurreko Txapelketa bukatu orduko, gogoeta bat antolatu zuen Elkarteak Orion. Bertsolariak, epaileak, gai jartzaileak eta antolatzaileak bildu ziren bertan, eta denen artean eztabaidatu eta arautu zuten aurtengo Txapelketa. Zer ariketa jarriko ziren, zenbat ordezkari izango zituen herrialde bakoitzak... dena adostu zen. Aurten bertsolariek txapelketa antolatzen parte hartu dute, beraz.

Egina bildu.

Txapelketako bertsorik onenak, uneko keinuak, tentsioa... eternalak izan daitezen, Elkarteak bideo bat, liburua eta 2 CD aterako ditu. Bideoa abenduaren 22rako egongo da kalean, eta finaleko 90 minutu intentsoenak bilduko ditu. Liburua, berriz, 2 CDk lagunduko dute. Txapelketa osoko bertso antologikoenak enbasatzeaz gain, lehen aldiz saio denen kronika, azterketa eta iritziekin ornituko ditu.

Egina zabaldu.

Elkarteak darabilen asmo nagusietako bat da egindakoa gizarte osora zabaltzea. Erdal komunitatearekin topo egitean bertsolaritzak muga handi bat jotzen du. Erdaldun batek «Zer da bertsolaritza?» galdetzean, leize bat zabaltzen zaio edonori. Hain oinarrizkoa da galdera, hain nabarmena, ez dela beti asmatzen nola erantzun. Txapelketa erdal komunitatera zabaltzeko aukera oso ona da, gizartean duen oihartzunagatik. Aurten, esaterako, Cadena SER eta Radio 3 irrati kate espainiarretan elkarrizketatu dute Bertsozale Elkartea. Erdaldunak euskararen putzura inguratu eta egarritzeko tentagarria da bertsolaritza.
Mundu mailako zubia eraikitzeko, berriz, lau liburu kaleratuko ditu Elkarteak. Euskaraz, ingelesez, frantsesez, eta gazteleraz, bertsolaritza azalduko dute, ikuspegi ezberdinetatik: Zer da bertsolaritza gizartean? Nola egiten ditu bertsoak Egañak? Nola aztertu?

GAIAK GAI
Bertsolari onarentzat ez omen dago gai txarrik, baina gai batzuek porru eginda uzten dute edonor (eh, Egaña?). Saioan aurrez prestatutako gauza bakarra izaki, gai jartzaileek bertsolariek adina erantzukizun eta meritu dute saioaren arrakastan.

Aurtengo gaiak orokorrean onak izan dira. Jendeak arraina bezain albiste freskoak eskertzen ditu, eta gustura geratu da Gescartera, Afganistan eta manifestazioetako generoekin. Manuel Olanok hala dio («Gara», 2001-11-03): «Nik uste gaien abanikoa asko zabaldu dela, gizartea bera askoz anitzagoa delako». Badirudi gai motak bertso neurri batekin lotzen direla, eta neurri handietan gai serioagoak jarri dira, umorea txikirako utziz. Txikian esandako gauza handiak handiagoak dira, baina.
Txapelketa batean puntuka aurten ikusi ditugu, 13 urteren ostean. Entzulearentzat oso atsegina, bertsolarien erreflexuak eta erantzuteko gaitasuna jarri dituzte frogan.
Txapelketako aurkezleak gardena behar omen du, gaia aurkeztu behar du garbi, baina beste ezer gehitu gabe, eta bertsolari denei berdin gainera. Saroi Jauregik hartuko dio erreleboa Laxaro Azkuneri finalean. Benetan fin eta gardena, baina denek ikusi egin nahi dutena


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude