BAHEA


2001eko abenduaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
- Richard Irazusta, ABko bozeramaileak «Egunkarian»: «Berez, ETAren mezua, su-etena hautsiz geroztik, abertzaleen arteko batasunari dion atxikimendua baieztazea da, batasun hori nola gauzatu behar den eta noraino joan behar duen diktatuz. Metodo hori jusfikaezina da. Abertzaleen arteko batasunaren printzipioa bera, Euskal Herriaren eraikuntzak hainbertze behar duena, hauxe da: inor ere ez bortxatzea nahi duena baino urrunago edo berea ez den erritmoan joatera».
- Alberto Catalan, UPNko idazkari nagusiak «Gara»n: «Autodeterminazioa dela eta, gu ez gara Konstituzioa norabide horretan aldatzearen aldeko, edozein eratan, begi-bistakoa da Senatuak eta Kongresuak nahiko balute hori egiteko arazorik ez legokeela. Jakina, eta begi-bistakoa da, gaur egun ez da halakorik gertatzeko inongo aukerarik».
- Nicolas Redondo Terreros, PSE-EEko idazkari nagusiak ‘Avui’ egunkarian: «EAJ ez dabil kontsentsuen bila, bere tesi nazionalista inposatzen baizik, eta niri nazka ematen dit nazionalismoaren usaina duen edozerk».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...