ZINEZALETUEI GORAZARRE KUBRICK-EN GARAIAN


2001eko azaroaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Sarritan dozena bat lagun besterik ez da hurbiltzen herri bazterretan galdutako aretoetara klasikoren bat ikusteko asmoz. Zineklubak horrelakoak dira, askotan. Gehienetan, ikusleak ez du efektu berezi aurreraturik ikusteko aukerarik, ezta 5.000 milioi pezeta (200 milioi libera) irabazten duen aktore baten antzezpen gogaikarriarekin gozatzeko paradarik. Bai ordea, plano eta sekuentzia bikain ugari, eta agian efektu berezi bakarra, baina bera aparta; Robert Mitchumen buru gainean gauaren iluntasunean bat-batean nabari daitekeen ilargiaren argi distirari... Charles Laughtonek atera zion probetxu.

Stanley Kubrick zuzendari aski ezagunak odisea bat eraiki zuen espazioan, noiz eta 2001. urtean, teknologiaren gailurtzat jo zuen aurtengoa, betaurrekodun tipo hark zerbait ikusten zuen, baina ez nahikoa. Izan ere, kontua bestelakoa da egun, gauzak aldatu dira bai, baina zinemazaleek nahiago dute atzera begiratu, agian Barry Lindonen egileak beste izenburu bat erabili beharko zuen bere filmerako: "2001, Odisea lurrean"?
Diru sarrerak lehentasuna galdu du, zinekluben xedea bestelakoa da. Pelikula zeharo desberdinak ikusteko grinak mugitzen ditu zineklub batetako antolakuntzan aritzen direnak, eta Euskal Herrian ugari dira.
Zinema industriarik gabeko herri honetan zinemazaleek ez dute zazpigarren artea alboratu; alderantzizko fenomenoa gertatu da, zineklubak, denboran zein Hollywoodeko merkatuan galdutako zeluloidezko bitxiak berreskuratzen saiatu dira. Hori da duten lehentasun bakarra.

ONDDOAK BEZALA.

Euskal Herrian geroz eta zineklub gehiagorekin egiten dugu topo, baztertutako aretoei hautsa kendu diete eta filmak kantoi guztietan ikusteko parada dugu egun. Asko hasi berriak eta beste hainbat jada beteranoak, hauetan zinemaren historia puska bat gordetzen da. Bilboko FAS zineklubean bezala, artxibategi apartekoa dute, beharbada Espainiako serioenetakoa. Badaude ere, Donostiako Kresala zinekluba bezala, Internet bidez programazioa eskura jartzen dutenak. Horrela da, urte gutxiren buruan onddoak bezala hasi dira zelai berdean areto ttipiak.
Mungiako "Zenutrio" taldeak adibidez, EHUrekin egindako akordio bati esker, filmak ematen ditu kultur etxean astero. Formula ezberdinak erabiltzen dituzte helburu berdina lortzeko, batzuk 35 mm-ko filmak proiektatzen dituzte eta beste batzuk bideo-zinta, zineklub bakoitzaren egituraketaren arabera. Gainera, zineklubek ikusleak erakartzea lortu dute, urte gutxiren buruan zaleen kopurua handitu da, eta hori une goxoak bizi dituztenaren froga argia besterik ez da.
Zine komertzialak adi begiratzen dio joera honi, ez da berria baina bai indartsuagoa. Zinemazaleak nazkatu dira Hollywoodeko industriak sortutako irudi digitalekin, atzera begiratu nahi dute, baina baita aurrera ere; zineklub hitzaren esanahiak argi uzten du: zinemaren inguruan sortutako talde, pentsamolde eta kritika. Zorrotzak eta beharrezkoak, agian hauek gabe egun aski ezagunak diren mugimenduak ez lirateke plazaratuko, Lars Von Trier zuzendaria lekuko

«Zineklubean filmak ezberdin ikusten dira, kutsu erromantikoagoa du»
Wolf Rila zuzendari ingelesak Midwich herrixka aukeratu zuen zientzia-fikziozko istorio beldurgarri bat kontatzeko, filmatu zuenean ez zekien zer nolako eragina izan zezakeen Bermeoko bi zinemazalerengan. Zineklub batean ikusitako pelikula hark eman zien ideia, botere extralurtarrak dituzten ile horidun umeak bezala, ideia hura egia bilakatzen saiatu... eta lortu ere egin zuten. Egun, Bermeoko herriak badu zinekluba, eta Rilaren omenez "Midwich Cuckoos" deitu diote.

Bi hauek eskarmentua badute zeluloidezko mundu zokoratu honetan, izan ere, aurreko saiakera bat egin zuten beste zenbait lagunekin 1999an. "ZZT" zineklubak ez zuen luze iraun baina esperientzia aberasgarria izan zen. Sei-zazpi hilabete martxan jarri zenetik, hamabostero proiektatzen dituzte filmak Nestor Basterretxea aretoan eta badirudi zinta klasikoek biztanleen arreta piztu dutela nolabait. Gure jakinmina asetu nahian "M.C." zineklubaren arduradunetariko batekin, alegia, Aritz Llantadarekin elkarrizketatu gara:


Merkatal gune erraldoiek zinema eskaintza biderkatu dute, aukerara ditugun milaka aretoren ateak zabaltzen zaizkigu freskagarriz eta krispetekin hornituta. Zinemak aspaldi galdu zuen esentzia, hori bera berreskuratu nahian jarri zenuten martxan "M.C." proiektua?
Bai eta ez, alde batetik gure asmoa hori bera zen, zinema komertzialari aurre egin eta aukera berri bat eskaini. Gauza guztien gainetik ordea, bestelako filmak ikusteko gogoa zegoen. Era berean, zineklubaren bitartez jendeari merkatutik at gelditu diren filmak eskaintzea lortzen dugu.

Zineklubak ugaritu egin dira, Euskal herrian bertan 40 baino gehiago daude, zer dela eta fenomeno hau? Zinemazaleen matxinadarekin ala ikusleen eskakizunekin zerikusi handiagoa duela uste duzu?
Zineklubak zinemazaleen lanari esker sortzen dira, film klasikoak maite dituzte, baztertutako zinema garaikideari ateak irekitzeko prest daude, eta utopia hori guztia errealitate bihurtu nahi dute. Zinekluba sortzen da orduan, abian jartzea, fanzine bat argitaratzea bezala da. Egiten duzun honetan sinestea besterik ez duzu, dirua ez da lehentasuna eta are gutxiago ospea lortzea. Agian berekoi samarrak gara, nolabait gure ametsak egi bihurtuta ikusi nahi ditugulako, baina era berean, gure asmoa mundu guztiari irekita dago. Jendeak aukeratzen du orduan, aukeratu edo ez bakoitzaren erabakia da, garrantzitsuena aukera hori egotea da.

Zineklubak talde itxiak diren ustea dute aditu askok, gehienen ustetan gainera, hauek legez kanpoko jarduerak dituzte, alegia, areto publikoetan eman ezin diren filmak proiektatzen dituzte. Zer iritzi duzu zinema komertzialak sortzen dituen kritika hauek guztietaz?
Logikoa da, banatzaile askok zineklubak bereganatu nahi ditu, hauei ere, etekina ateratzeko asmoz. Zineklubek normalean udalek eskainitako diru laguntza jasotzen dute, diru horrekin filmak lortu eta agian bideoteka bat osatu dezakete. Gehienak ekoiztetxeetara jotzen dute filmak modu legalean eman ahal izateko. Badira ere telebistatik zuzenean grabatuta gero aretoetan eskaintzen dituztenak, baina gutxi dira eta nire ustetan ez dute kalterik egiten, guztiz kontrakoa esango nuke, zazpigarren artea aberasten dute. Zinemak ez du mugarik izan behar. Bestalde, ez nago batere ados zineklubak talde itxiak direla esaten duenarekin, hori esaten duenak ez ditu askorik ezagutzen. Gure kasuan irekita dago eta berdin gertatzen da, Elorrio, Donostia edota Gernikara joaten baldin bazara.

Zinema generoz osatuta dagoela aipatzen badut ez nago gauza berririk esaten, komedia, drama, terrorea, erromantikoa, suspentsea... Dagoen eskaintza oparoa ikusita, zein irizpide duzue filmak aukeratzeko orduan?
Zineklub bakoitzak bere irizpide propioa du. Batik bat, nahasten saiatzen gara, terrorea komediarekin, thriller-a zientzia fikzioarekin, klasikoa modernoarekin, surrealismoa eta nouvelle vague, espresionismoa eta neoerrealismoa. Hilero bi film ematen ditugu eta oreka bilatzen saiatzen gara. Zikloak ere egiten ditugu, zuzendari bati eskainia edota generoari berari. Askatasun handia dago.

Guztiok ezagutzen ditugu zinekluba eta zine komertziala banatzen dituzten faktoreak, alderatuz gero zein da aurkitzen duzun ezberdintasun nabariena ?
Zineklubean filmak ezberdin ikusten dira, kutsu erromantikoagoa du, lagun arteko giroak lagundu egiten du filma ondo dastatzen. Askotan gainera, Algortako zineklubean egiten duten bezala, filma amaitu eta gero ikusleen artean solasaldia osatzen da ikusi berri duten zintari buruzko zenbait kritika egiteko asmoz


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude