LIBURUAK


2001eko azaroaren 18an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
LEHORREKO PATERAK
Iñaki Friera
SUSA

142 orrialde
1.900 pezeta
76 libera

PARADISU EUROPARREKO BIZI-ARRISKUAK
Lehorreko pateretan itotzen direnak izan ditu gogoan Iñaki Frierak, Susa argitaletxeak kaleratutako nobela hau idazterakoan. Paradisu europarrera iristea lortzeagatik, hemengo bizimodu neketsu eta bortxazkoan larrua ez bada duintasuna galtzera derrigorturik aurkitzen dira etorkin horiek. Izan ere, ez dituzte bakarrik beren biziak arriskuan jartzen sorterrian dauzkaten premia larriei aurre egin nahian zorioneko Europarantz eramango dituzten pateratzarretan sartu eta itsasoan hondoratzen direnak. Itsasoa zeharkatzea lortu duen askori ere, behin lur amestuan, antzekoa gertatzen zaio: bere arazoaz baliatzen den gaizkile jendearekin aurkitzen dela sarritan. Azkar asko ohartuko da horretaz Ahmed, bere arreba aurkitu nahian Espainiara etorri berria den marokoar gaztea, «Lehorreko paterak» nobelako protagonistetatik bat.

FRAGA, RETRATO DE UN FASCISTA
Gustavo Luca
KALE GORRIA

165 orrialde
2.300 pezeta
92 libera


MANUEL FRAGA, EDO AGINTARI FAXISTA

Antia Milde Carballeirak gazteleratua izan da «Kale Gorria» aldizkariak kaleratu duen Manuel Fraga Iribarneren biografia hau. Gustavo Luca dugu biografiaren egilea, «A Nosa Terra» aldizkarian hogei urte baino gehiago lanean daraman kazetari eta idazlea, eta bistan da, galizieraz idatzi zituen Galiziako Xuntan bizi-artean lehendakari izateko asmo sendoa duela behin eta berriz agertu duen gizonari buruz kontatu beharrekoak. Gustavo Lucak dioenez, besteak beste adierazpen askatasunari zentsura ezarri ziona, eta 1976ko martxoan polizia espainiarrak Gasteizen eginiko sarraskiaren eta langile hilketaren erantzule zuzena izan zena, hau da, Manuel Fraga, Europan gobernatzen dirauen azken agintari faxista da eta harro dago Francoren ministro izaten jardundako denboraz eta egin zuen guztiaz.

BIHOTZA ZUBI
Joxantonio Ormazabal
ELKARLANEAN

101 orrialde
1.050 pezeta
42 libera


SENTIMENAK ADIERAZTEN LAGUN DEZAKEEN LANA

Hamabi urtetik aurrera dauzkaten irakurleengan pentsatuz idatzi du Joxeantonio Ormazabalek «Bihotza zubi» idazlana, prosa poetikoz eta poema laburrez osaturiko liburua. Bertan, Elena Odriozolak egindako marrazkien laguntzaz, sentimen ezberdinak adierazteko erak proposatzen ditu Joxantonio Ormazabalek. Adibidez, tristura alairik ez dagoela, alaitasun tristerik ez dagoen bezala. Eta mundu honetan triste egoteko arrazoi ugari dagoela, gorrotoak gorroto eta maitasunak maitasun izaten jarraitzen dutelako. Giza-emakumeok ibaiaren bi aldetan bizi gara Joxantonio Ormazabalentzat, eta zubia falta da elkar ezagutzeko, elkar maitatzeko, elkarri laguntzeko, elkarrekin barre eta negar egiteko. Dena den, ibairik zabalena ere erraz zeharkatuko omen genuke alde batetik bestera, bihotzak zubi bihurtuko bagenitu.

POETIKAK/ POLITIKAK: KRITIKA ETA UTOPIAK
Batzuen artean
FRANCISCO JARAUTA/ GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
139 orrialde

Francisco Jarautak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamenduak euskaraz eta gazteleraz kaleratu duten «Poetikak / Politikak: Kritika eta Utopiak» liburuan jasotzen diren idazlanak, 1998ko irailaren 7tik 11ra aipatu gai horien inguruan burutu zen Joeren Analisiaren Nazioarteko VII. Mintegian parte hartu zutenenak dira, hau da, Gillo Dorflesen «Poetika berriak eta forma hausteak», Aldo Giorgio Garganiren «Transiciones entre códigos y enredos textuales», Josep Quetglasen «Besteen iritzien eta neure aurreiritzien nahasmenduak munduaren, deabruaren eta arkitekturaren inguruan», Mireia Sentísen «Black suite: Fundamentos de la experiencia afroamericana», Perry King & Santiago Mirandak burututako «Dentro y fuera de Troya» eta Emilio Solaren «Avisos de la frontera».

GANGSTERREN IHESI
Mikel Valverde
SM

31 orrialde
1.175 pezeta
47 libera



JON ARKAKUSOREN ABENTUREI BURUZKO KOMIKIA

Marino Lejarretari eskainia dago SM argitaletxeak plazaratu duen Mikel Valverderen «Jon Arkakusoren abenturak. Gangsterren ihesi» komikia. Asun Garikanok euskaratua izan da. Tximeleta eta txoriei begira denbora pasatzen zaio Jon Arkakusori, eta ordu erdia bada bera doan tokitik tropela pasa zela. Halere horrek bost axola txirrindulariari, egundoko pixagalea sentituko ez balu. Hoberena gizalegeari jarraitzea dela-eta, errepidea utziz sastraka on bat aukeratzen du Jon Arkakusok pixa egiten inork ikusi ez dezan. Baina hain ondo ezkutatzen da, ezen atzetik duen auto erratzakoek ikusi ere ez dute egiten, eta azkarrago joatea erabaki duelakoan aurrea hartzen diote ziztu bizian. Bost minutu beranduago, berea egina du Jon Arkakusok, baina baita bakar-bakarrik gelditu ere! Eta justu ordurantxe topatu behar gangster maltzur haiekin...

ARGIAREN
2002 EGUTEGIA
Batzuen artean
ARGIA

365 orrialde
950 pezeta
38 libera

2002 EGUTEGIA, TUTERAKO ARGIA IKASTOLA GOGOAN


Hona hemen, pottolo-pottolo, ARGIAk aurkezten dizuen 2002. urteko egutegia, Tuterako Argia ikastolari eskainitako oparitxoa eta guzti (hangoentzat izango baitira 0,6 euro, 4 libera edota 100 pezeta saldutako ale bakoitzetik). Bizi izan ditugun urteak nola joan zaizkigun ezin hobeki dakigunez, makina bat itxaropen jarriak dauzkagu oraindik hasteke dagoen horri begira. Datorrena, gainera, kapikua izaki! (beno, munduaren alde hontakoona bai, behintzat; egutegi ezberdin batez baliatzen diren beste guztiena baliteke horrela ez suertatzea). Nolanahi ere, ea aurrekoa baino hobeagoa gertatzen zaigun. Eta joandako guztiak bezala aldian aldiko egoera polit eta epe luze goibelez zipriztindurik igaro behar badu ere, hor dituzue, egunez egun, minak arintzeko ARGIAk prestatu dizkizuen errezeta gozo eta izkirimiriak.

ORDAINA ZOR NIZUN
Joxemari Urteaga
ELKAR
279 orrialde
2.500 p./100 lib.

POLIZI ISTORIO BIKAINEZ OSATUTAKO LIBURUA

Polizi istorio bikainez osatutako narrazio luze batekin ekin dio Joxemari Urteaga Garmendiak bere nobelagile izateari. «Ordaina zor nizun», bizitza nahikoa patsadatsua daraman mutilzahartzen hasitako argazkilari metodiko, tripazain eta gibel-handi samar bati gertatutako ezustearen inguruan eraikitako idazlana da. Gizon hau hainbat hilketa misteriotsuen berri ematen dioten gutun anonimoak jasotzen hasiko da, eta jakina, egundoko ezinegona sortuko zaio. Izan ere, ordura arte bizitzea espero zuen egoerarik gogoangarriena gertatzeke dago oraindik, epe laburrera inauguratzekotan den argazki erakusketa. Beraz, inork izenpetu gabeko gutunak munduko lau bazterretatik iristen hasten zaizkionean larritzen da argazkilaria. Dela tiroz, dela pozoinduta edo beste edozein era ankerrez burututako hilketa batzuren berri ematen dioten gutunak dira hain zuzen, betiere argazki zati bat barruan duten beste batzuez lagundurik. Zer ote da hura guztia? Adarjotzaileren batek Justo Badiolari egin nahi dion txantxa txoro bat, ala zer edo zer okerragoa? Badaezpada, hobe neurriak hartzea. Eta horretan saiatzen da hain zuzen gure gizona.


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude