Gernikako azokatzarrean aurtengo udazkeneko uzta beldurgarriko kuia erraldoiek eta indaba zakukadek tarterik uzten badute alberjiniaren bat ere ikusiko dugu. Patata, tomate eta piperren familiako kidea da alberjinia (arabierazko "al-betigenn"-etik), Solanum melangera. Apirilean erein eta sortutako landareak orain ematen ari dira beraien onena. Alberjinia Asiatik ekarritakoa dugu. Txina eta Indian duela bi mila urte jaten zuten eta kiskalitako bere puskez hortzak garbitzen. Arabiar marinelek Erdi Aroan eraman omen zuten Espainiara, nondik pixkanaka Europa osora hedatu zen. Solanazeo ia denek bezala, oso ospe txarra izan zuen mende luzetan eta bere sendagaitasunari esker mantendu da. Hostoen kataplasma erresumin, negal eta legen, odoluzki eta handituetarako erabili izan da; fruitua berriz burutik beherakoarentzako eta gernua eragiteko. Ingelesek, harritzekoa!, fruitu zuria ematen duen barietatea apaingarri gisa erabiltzen zuten eta «egg-plant», arrautzaren landarea, deitzen diote. XIX. mendean frantses mokofinek sartu zuten gastronomiaren tenplu handietan; gerora zabalduko da ermita eta elizetara. Orain badakigu mineraletan (P, Mg, Ca, K, S, Na, Cl, Fe, Mn, Zn, Cu eta I) eta bitaminetan (A, B1, B2, C, E eta PP) oso aberatsa dela. Geurean inor gutxik jaten du oraindik eta jaten duenak fruitu ubel-beltza ematen duen klasea soilik. Koloreen festa da bai alberjiniena gaur ere India, Turkia, Txina, Japonia, Iran eta abarretan, baina gu motz
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...