Arturoren kaiera


2001eko urriaren 28an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

NAFARROAKO DIRU LAGUNTZAK

Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntzak ez dituzte jaso oraindik Nafarroako Gobernuak eman ohi dizkien diru laguntzak. Nafarroako Gobernuak bi erakundeen sorreran parte hartu zuen. Egungo UPNren Gobernuak bestelako jarrera agertu du ordea. Nafarroako Gobernuak beste akordio bat nahi du akademiarekin, egungoa eleanitza baita eta EAEko aldundiak eta Eusko Jaurlaritza hartzen baititu bere baitan. Bestalde, UPNko Jaime Ignacio del Burgok Nafar Ikasketen Elkartea eratu du. Berau Eusko Ikaskuntzaren kontra doala adierazi du Roldan Jimeno EIko «RIEV» aldizkariko koordinatzaileak.


EUSKARA MAKAL UNIBERTSITATEAN

Unibertsitatean ikasketak euskaraz egiteko eskaintza eskasa da eta horren erakusle dugu asteotan Donostiako EHUko Arkitektura fakultateko ikasleak egiten ari diren itxialdi eta mobilizazioak. Aurten EHUk Arkitekturako 4. maila euskaraz egiteko aukera estrainekoz eskaini badu ere, ez du oraindik klase horiek emateko irakaslerik kontratatu. 3. mailan ere bi ikasgai gaztelaniaz egin beharko dituzte ikasleek arazo beragatik. Bestalde, euskararen normalizazioaren alde lan egitea xede duen Elkarlanean ikasle elkartea sortu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan.


UDALBILTZA EUSKAL KULTURA LAGUNTZEN

Topagunea, Udako Euskal Unibertsitatea eta Iparraldeko zenbait elkarte diruz lagunduko ditu Udalbiltzak, euren lana bultzatzeko asmoz. Topaguneak 10 milioi pezeta jasoko ditu eta UEUk bi milioi pezeta. Iparraldeko elkarteei dagokienean, Kulturaldia eskuko programa, Euskal Irratiak, Ikas-Bi eta Euskal Haziak izango dira onuradunak: Guztira, 21,3 milioi pezeta jasoko dituzte Iparraldeko elkarte horiek.


DEBAGOIENEKO 7 ALDIZKARI GOIENKARIAN

Urriaren 19tik Debagoieneko zazpi herri aldizkari Goienkariaren barruan banatzen dira. Hala, asteroko maiztasunez herrietako hiru edizio egongo dira, bata Bergarakoa bestea Arrasatekoa eta azkena Leintzekoa izango da.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...