ARABIAR KUTSUA


2001eko urriaren 21an
Azpelarrak eman dio ongi etorria freskurari. Espaloietatik pixka bat urrutiratzea nahikoa izango duzu loretxo honen ubel ajatu eta laranja mina nahasketa dotorea belazeetan barreiatuta ikusteko. Azpelarra, Colchicum autumnale, ganadu mendizaleen belazeetan eta bere bestengusu azafraia, Crocus sativus, hego muturreko soro lehorretan. Antza izugarria dute, bata basaka eta bestea landua izatea, ordea. Landua... ondo landua, alajainena... Lore tiki honen estigma eta estilo nimiño lehorrak dira saltzen den azafraia. Milioi bat loretik biltzen da azafrai kiloa... Kilo hori bi edo hiru mila euro ordaintzen da, aho-sabaia kitzikatze artean azafraiaren estimazioa gutxik baitute. B bitamina gehien duen jakia omen da eta Espainian arteroesklerosiak eta bihotzeko gaixotasunek duten eragin tikiaren arrazoitzat jotzen da.

Euskal Herrian azafraia jateko ohitura ia galdu da; eskerrak arabierako» az-zaferán» edo «az-zafarán» hitzetatik datorren izenari behintzat eusten diogun. Izena bezala, azafraia arabiarrengandik jasotako ondarea da. «Karkom» semitikotik datorren grekoko «krôkôs» da Crocus izenaren jatorria. Kristo aurreko 1600 urteko zeramika eta margoetan azaltzen da "karkom"a. Afrika iparraldea eta ekialde hurbilean lehen bezala orain garrantzi itzela duen semitiko beretik omen datoz, besteak beste, hebraiera eta arabiera


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Eguneraketa berriak daude