BAHEA


2001eko urriaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
- Enrique Villar, Espainiako Gobernu ordezkaria EAEn balizko herri kontsultari buruz: «Ibarretxek antzeko hitzak erabiliz esan zuen moduan ‘ez naiz uzkurtuko edo ez dut zalantzarik izango erreferenduma deitzeko’, nik ere diot, nire gobernuak agintzen badit ez naizela uzkurtuko hura eragozteko, legez kanpokoa baita».
- Pernando Barrena, Batasunako buruzagia Aralarri buruz: «Ezker abertzalearen eta bere erreferente politikoa den Batasuna ahultzea du helburu Aralarrek eta ezker abertzaleari lehia politikoa egin nahi dion neurrian, ezker abertzaleari kontra egin nahi dio eta ondorioz, ezker abertzaletik kanpo kokatzen du bere burua».
- Iñaki Anasagasti, diputatu jeltzalea: «Lehendakaria kontsultaz aritu zen, ez erreferendumaz, ez autodeterminazioaz; bera pertsona zuhurra da eta badaki zein den errealitatea; ez du euskal gizartea nahasiko duen ezer egingo».
- Elkarriko Jonan Fernandez ‘Egunkaria’n: «Diskurtsoa eta mezuaren aldetik kointzidentzia bat dugu Ibarretxerekin, baina baita Madrazorekin eta Odon Elorzarekin ere».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude