KONKISTA ELEKTRONIKOA


2001eko urriaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gure herriko kaleetatik paseatu eta paretetan itsatsita dauden kartelak irakurtzen baditugu, ohartuko gara musika elektronikoa entzuteko aukera ematen diguten jaialdietako kartel koloretsuak gero eta ugariagoak direla. Herri gehienetan egoten da "musika moderno hori" jartzen duten tabernaren bat eta gure koadrilako baten lagun batek sekulako musika aparailuak erosi dituela entzuten dugu DJ famatu egin asmotan. Hala ere Euskal Herrian musika elektronikoaren ibildea hasi besterik ez da egin.

Musika elektronikoa Euskal Herrira noiz iritsi zen zehaztea oso zaila den arren, 80ko hamarkadara jo behar dugu. Garai honetan sintetizadoreak, erritmo kaxak eta beste hainbat makina, ohikoagoak ziren beste instrumentu batzuekin batera (baxua, gitarra, pianoa eta abar) erabiltzen hasi baitziren musika egiteko. Garai hartatik hona musika elektronikoak garapen handia izan badu ere, hastapenetan besterik ez gaudela esan dezakegu. Hala ere, badaude musika elektronikoaren inguruan lanean ari diren pertsonak, horren adibide dugu urriaren 5etik 7ra Donostian Sirope Kolektiboak antolatu duen Elektronikaldiaren hirugarren edizioa. Bertan musika elektronikoa dantzarako musika baino zabalagoa dela ikusteko aukera izango dugu.


estilo elektronikoak.

Musika elektronikoa izenez ezagutzen dugun musikak estilo ugari biltzen ditu. Rock musikarekin gertatzen den bezala, adar ugari ditu, horiek nahastu egiten dira eta denboran zehar estilo berriak sortzen doaz. Baina estilo guzti horiek ezaugarri bat bera dute komunean: teknologia digital eta elektronikoa erabiltzen da musika sortzeko bitarteko gisa. Xabier Erkizia, Berako Ertz musika esperimentaleko jaialdiaren antolatzaileak azaldu digunez, entzulearen gehiengoak musika elektronikoa dantzarako musikarekin lotzen du eta musika elektronikoaren inguruan eduki dezakeen jakintza ondoko herriko diskotekan musika jartzen duen DJaren izenera mugatzen da.
Musika elektronikoak dituen estilo horien guztien artean entzunenak zeintzuk diren zehaztea oso zaila da, are zailagoa kontuan hartzen badugu abesti berean estilo ugari aurki ditzakegula. Musika elektronikoan entzuten diren estilo ezagunenen sailakapena egin digu abuztuaren 14 eta 15ean Oiartzungo Itzela eta Pagoa aretoetan egin zen Electrogaia jaialdian antolatzaile lanetan aritu zen Eli: "Drum'n'bass eta Trip Hopak erritmo mantso eta lasaiak dituzte, reggaearen antzekoak dira. Estilo hauek Donostiako Etxekalte klubean eta Elektronikaldian entzun ditzakegu adibidez. Housea disko musikaren antzekoa da, erritmo geldo baina berokoa, Ibizan asko entzuten da. Technoak erritmo gogorragoak ditu eta hotzagoa da, azken hau da batez ere Electrogaian entzun dezakegun musika".
Musika elektronikoak Euskal Herrira iritsi zenean oso jarraitzaile gutxi zituen, baina denborarekin entzuleei belarriak egiten hasi zaizkie eta hau dantzatzen ikasi dute. Xabier Erkiziaren aburuz "diskoteken fenomenoa gero eta zabalagoa den heinean entzulegoa ere errazago moldatzen da musika honetara. Beti ere dance musikari buruz ari bagara, noski. Musika esperimentalagoak guztiz onartuak izateko lan handiak egin behar bada ere bidea egiten ari da". Bestalde makinek egindako musika jendeak lehenagotik gustuko zituen musika estiloekin nahasten denez, onarpen ezberdinak izan ditzakeela adierazi digu Elektronikaldiaren antolaketa lanetan dabilen Mikel Unzurrunzaga "Makalak": "Jazza gustuko zuen jendeak baliteke makinekin egindako jazz berria gustuko izatea, berdin gertatzen da funk eta breakbeataren nahasketarekin, heavya eta musika industriala ala junglearen nahasketarekin, eta indie popa eta elektronika esperimentalaren nahasketarekin".


DISKO JARTZAILEAK, I-DJ-AK.

Musika elektronikoa arrakastatsua bihurtu den heinean DJak ere ugaritzen doaz. Kontua da musika elektronikoaren zaletuek gustukoa duten musika sortu nahi dutela. Rock musika gustuko dutenek instrumentuak erosten dituzte, horiek jotzen ikasten dute eta talde batean biltzen dira abestiak sortu eta entseatzeko. DJek gauza bera egiten dute, euren lana besteek egindako abestiak ahalik eta era egokienean nahastea, kantuen bertsioak egitea edota abesti berriak sortzea izango litzateke. Hori guztia egiteko mota guztietako tresnak erabiltzen dituzte: biniloak, CDak, MDa, ordenagailuko programak, sanplerrak, nahasketa mahaiak eta abar.
Selektah Kolektiboko Aritz Usandizagaren ustez DJ izateko gustuko musika eta horrek sortzen dituen sentimenduak besteengana iristeko nahia izan behar da. Basque Electronic Diaspora disketan lanean aritu den Bixent Iriarten aburuz, "lehenengo diskoak lortzeko grina izan behar da, ondoren disko onak lortu eta azkenik lana egin behar da disko guzti horiekin istorio bat osatzeko".

ENTZUTEKO AUKERA.

Musika elektronikoa entzun nahi duenak egun nahiko aukera ditu, arazoa gustuko duen musika elektronikoa topatzea izan daiteke, besteak beste. Horien artean aipatzekoak dira: Donostiako Etxekalte kluba; Lasarteko Zulo; Oiartzungo Pagoa eta Itzela; Iruñeko Mas y Mas, Artsaia eta Nicolette; Gasteizko El Cairo; Bilboko Conjunto Vacio, Azkena eta Palladium; Zarauzko Dada; Bergarako Jam Aretoa; Lekeitioko Kabaua. Iparraldeari begira jarriz, Miarritzeko tabernaren batean musika elektronikoa entzun daiteke. Argi dago gero eta pub eta taberna gehiagotan musika elektronikoaren aldeko apustua egiten ari direla. Bestalde, sarritan musika elektronikoa ez da leku zehatzetan entzuten, kontzertuen antzera, musika elektronikoaren inguruko ekitaldiak antolatzen dira. Besteak beste, hauek dira ekitaldi horietako batzuk:
- Ekainaren hasieran Beran egindako Ertz jaialdian, bide konbentzionaletik kanpo lanean dabiltzan mundu zabaleko artista eta musikariei leku bat eskaintzen zaie. Ez da musika estilo konkretu batera mugatzen, baina teknologiak ematen dituen aukerak direla-eta jaialdi honetan makinekin saltsan ibiltzen diren artistak gero eta gehiago dira.
- Abuztuaren 14 eta 15ean Electrogaia jaialdi handia izan genuen, 28 DJ-ek 30 ordu musika eskaini zuten.
- Irailaren 22an antolatu zen Equinoccio jaialdian aldiz, musika elektronikoa ikus entzuteko emanaldiekin tartekatu zituzten udazkenaren etorrera ospatzeko.
- Asteburu honetan Donostian munduko bazter ugaritatik etorritako artistekin Elektronikaldia antolatu dute Sirope Kolektibokoek, musika elektronikoak dituen estilo ezberdinak ezagutaraztea dute helburu. Donostiako Gasteszena eta Kursaaletik igaroko diren musikarien artean Jaki Liebezeit, Burth Friedmann eta Revólutionari Dub Warriors izango ditugu.
- Urriaren 6tik aurrera, Oiartzungo Pagoan larunbatero musika elektronikoaren inguruan saioak izango dira Eukal Herriko nahiz mundu mailako DJekin.
- Bestalde, Selektah Kolektiboko kideek festak antolatzen dituzte. Girotzen hasteko, "Daddy Jeff", "Wanka", "Molte MC" eta "DZ"ek hip-hop emanaldia eskaintzen dute eta ondoren Aritz Usandizaga "Ghetto Sound Sistem"ek estilo ezberdinetako musika jartzen du. "Rapa musika elektronikoa ote? Selektah Kolektiboak hip-hoparen eremuak gainditu eta musika ezberdinak bultzatzen ditu bere kontzertu eta festetan, baita musika elektronikoa ere", dio Aritz Usandizagak

Ten DJ's.Net
Musika elektronikoa zabaldu asmotan A 21 ikuskizun enpresak "Ten DJ's.Net" sortu du. Tartean, Azkena, Itzela eta Ku diskoteketan aritutako disko jartzaileek parte hartzen dute: DJ. Andrés, DJ. Roa, DJ. Diego, DJ. Idoia, DJ. Julen, DJ. Manu, DJ. Mugutu, DJ. Mari, DJ. J eta DJ. Danger. Azken urteetan herriko jaietako berbenek izandako beherakada ikusita euren musika herriko plazetara eraman nahi dute. Diotenez, bultzatzen duten musika oraindik ez dago oso hedatuta baina edozein herritako festetan goizaldera entzuten den musika dela diote. Ten-DJ's.Net-en emanaldi batean entzun daiteken musika, techno eta progressive estiloen inguruan ibiltzen da nahiz eta diskojartzaileek gero eta musika gehiago nahasten dituztela onartzen duten. Mikel Gorostiza, proiektu honen sortzailea, baikorra da guzti honen inguruan eta, dioenez, Ten DJ's.Net proiektuan parte hartzen duten DJ’ek euren jarraitzaileak dituzte eta ondorioz behar bezalako propaganda eginda jarraitzaile ugari bilduko direla uste du


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude