DIETA PALEOLITIKOA


2001eko uztailaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jaten duguna, XXI. mendean, eta gure geneen informazioa kontraesanean omen daude, hala dio Atlantan mediku antropologista den S. Boyd Eaton-ek. Primate batzuk gaurko gizakiarenganaino iristeko eboluzioan azken jauziak egiten eman ditugun urte eta mende luzeetan, 100.000 belaunalditan ehiztari-biltzaile izan gara, 500 belaunaldiz laborari, 10 belaunaldi baino ez daramagu industriari loturik, eta azken bi belaunaldiotan ekin diogu asko prozesatutako jaki azkarrak iresteari.

Gizakion geneen % 99,9 Homo Sapiens bihurtuta gure triskantzak egiten hasi baino lehenagokoa dugunez, duela 10.000 urte nekazaritza asmatu aurreko genez osaturik gaude ia erabat. Nola biziko gara ongi, jaten duguna horiekin ezkontzen ez bada?
Eatonen proposamena estrabagantzia bat suerta daiteke edo gure inguruko dieta eta sasi-dietak hankaz gora ipintzeko artea. Zertarako ibili matizak bilatzen ogi zuriaren eta integralaren artean, zereal landuak jatea bera ipintzen bada auzitan? Haragien balizko kaltea broma bihurtzen du mediku antropologo honek. Elika gaitezen Ekaineko leizezulokoaren gisan: laborerik ez dugu, haragia, arraina, esnekiak, belar, landare eta fruitu gordinak... Glukosa ugari, naturak eskaintzen digun moduan hartuta. Eta asko mugitu egunean zehar, kolesterolak harrapa ez gaitzan.
Eritasun kroniko baten jabe izan behar da (edo hipokondriako samarra) gai hauen inguruan Interneten bilaka orduak emateko. Baina jainkoaren eta munduan jainko den jakitearen bideak ezin planifikatu bezain bihurriak direnez, Dieta Paleolitikoaren teoriak pista bat eman dit 2001eko uda honetan egin nahiko nituzkeen irakurketak planifikatzeko. Zeren eta, zer gertatzen da euskaldunok gaur pairatzen dugun dramaren erdia baino gehiago gure «beste informazio genetiko» batean idatzita baldin badago?
Berriro gure historia errepasatu behar dudala erabaki dut. Auzoko handiek gurekin izan duten jokabidea liburuetan behin eta berriro errepikakor azalduko zaidala ondo dakit. Charlemagne. Errege Katolikoak. Noain. Piskanaka ari gara enteratzen Gasteiz berenganatzeko errege gaztelarrek egin zuten lanaz, edo zer izan zen benetan Hondarribian gertatua. Aski ez jakin arren asko jakiteko moduan gaude. Baina «haiek» ez duten klabe nagusiren bat falta dut.
Handiaren indarra konstatatzea kontsolamendu zozoa da. Gaurko agintari espainiar eta frantsesen informazio genetikoa irakurtzeko mila liburu eskura ditzaket. Baina guk handien aurrean erakutsi eta erakusten dugun jokabideaz? Urtero oharkabean pasatzen uzten dugun eta euskaldunon benetako Aberri Eguna izan zitekeen Orreagaz geroztik, ez baitugu ia kolpe bakar batean asmatu. Euskaldunon elkar ulertu ezina, elkarri barkatu nahi eza, auzokoen aurrean ez gerrarako eta ez traturako bat egin ezina... Horien klaberen bat emango ote didate Banderizoen borrokek edo gerrate Karlisten irakurketa berri batek?
Arestik idatzi eta Oskorrik kantatu zuen, Oñaz eta Ganboarrak hizpide hartuta: «Bostehun urtean egon / gara justizi eske / baina sua eta ura / ezin nahas litezke / irakin edo amata / ez dago ezer beste / inork ez dezala esan / adiskide zaitezte». Hori da gure heredentzia, sua eta ura, irakin edo amata, ezin nahastu. Horretarako eta horregatik, segi gure artean tiraka, eta tiroka.
Nire esteetako suak baretzeko zenbait zibermedikuk almidoirik gabeko dieta proposatu didate, eta Eaton antropologoak sententzia eman: «Zure Etorkizuna, zure Iraganeko Dietan datza». Euskal Herria barrutik kixkaltzen duen suarentzako errezetaren galdez ordea alferrik aritu naiz bilaka Interneten. Agian Banderizoek edo Karlista-Liberalek daukate gordeta (beren gerra eta liskarretan) gure ekuazio mingarriaren inkognita argitzeko giltza


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude