LIBURUAK


2001eko uztailaren 22an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
MAGRITTEK EZ OMEN ZUEN PIPATZEN
Fito Rodriguez
TXALAPARTA
148 orrialde
1.900 pzta / 76 lib


FITO RODRIGUEZ, FILOSOFIA DESFILOSOFATZEN

Zorrotz dihardu Fito Rodriguezek egunero irensten ditugun gezur eta kontraesanez, Txalaparta argitaletxearen eskutik kaleratu duen «Magrittek ez omen zuen pipatzen» idazlanean. Izan ere, egia atzeman eta erakutsi nahi du filosofiak, baina filosofatzea erratzearen ariketan datza, egilearen ustez, eta beraz, Filosofiaren Historian erratza astindu beharra dago. Baita dotore astindu ere Fito Rodriguezek erratz hori, txokorik ezkutuenean aurki daitezkeen hautsak ere harrotuz eskobatu baitu bere idazlan honetan! Honela irizten dio haren lanari Koldo Izagirrek liburuaren hitzaurrean: «Jakinduriaz hausten du gezurraren azala, umorez erakusten digu azalaren azpiko azala». Istorio laburrez baliatu da Fito Rodriguez gaur arte ziurtzat eman ohi dugun hainbat «gertaera» edo «egite»en atzean ezkutatzen dena edota ezkuta daitekeena azaltzeko. «Irudikapen hautsia», «Antzezpen lausotua» eta «Ordezkapen kaiolatua» ataletan banatzen du umorearen bidez filosofia desfilosofatzen irakatsi nahi digun bere lan hau. Eta horregatik-edo, berak bezala filosofia ulertezina egiten zaienei gomendatzen die, bereziki, Koldo Izagirrek «Magrittek ez omen zuen pipatzen» liburuaren irakurketa.

XX. MENDEKO POESIA KAIERAK:
AMAIA LASA
Antologia egilea,
Koldo Izagirre
SUSA
62 orrialde
700 pzta/ 28 lib.


AMAIA LASAREN POESIA FUNDAZIONALA

Fundazionala hitzarekin izendatzen du Koldo Izagirrek, Susa argitaletxearen «XX. mendeko poesia kaierak» bildumaren antologia egileak, Amaia Lasaren poesiak euskal letren eremuan suposatu zuena. Poeta hau agertu arte, emakumeak ez zeukalako leku propiorik euskal olerkigintzan, Erdi Aroko poeta bikain haien oihartzuna baino ez genuelako emakumearen ahotsa, da fundazionala Amaia Lasaren poesia. Eta horregatik asmatu behar izan omen zuen «a e i o u berri bat» euskal poesian, bere sentimenduak beldurrik gabe adierazi ahal izateko, bekatutik eta amatasunetik libre den emetasuna agerian uzteko aurreko ezerk balio ez ziolako. Gero, emetasun zauritua ere agertzera helduko zen Amaia Lasa. Honetan, ordea, «ez dago etsipenik hala ere, ironia tanta bat besterik ez noizbehinka, ez du amildegiak erakartzen».

SUGEAREN TRISTURA
Jesus Etxezarraga
PAMIELA
109 orrialde
1.300 pezeta
52 libera


XARMA ETA EXOTIKOTASUNEZ OSATUTAKO IPUINAK

Jesus Etxezarraga ez da sarritan argitaratzen duten idazle horietakoa, antza denez, baina behin animatuz gero «Sugearen tristura» bezalako ipuin bildumak eskaintzen dizkigu, protagonistatzat basamortuko urre trukatzaileak, erregina beltzak, zigor luzeko presoak, samurai zaharrak, Derio bisitatzera datorren erbesteko melkita, Etxahunen ahate migrariak, Mundu Gerraren ondoren Arratia aldera etorritako alemaniarrak, gudari hilen itzalak, erromatarren legioen entseinak edota Bilbo aldean bizitzen gelditutako gailego hori bezalakoak, «Sugearen tristura» beti gogoan dutenak. Oro har, xarma darie Jesus Etxezarragak Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu dituen ipuin hauei. Eta honi gehitu behar zaio «Sugearen tristura» ipuin bildumako narrazio ugarietan egileak irudikatzen jakin duen exotikotasuna.

POTTOKOREN OTSOA
Pello Añorga/
Jokin Mitxelena
ELKARLANEAN
70 orrialde
825 pezeta
33 libera


MUTIKO BASERRITAR BATEN ABENTURAK

Hona hemen ipuin aproposa gure neska-mutikoek baserriko giroa eta hizkeraren berri era oso atseginean izan dezaten: Pello Añorgaren «Pottokoren otsoa»z ari gara. Elkarlaneanek kaleratu du, Jokin Mitxelenaren marrazkiz horniturik. Potolo samarra izaki Pello Añorgak burututako ipuinaren protagonista, jakina, Pottoko bezala ezagutzen dute denek. Herritik nahiko urrun dagoen baserri bateko mutikoa dugu, eta eskolatik irten bezain laster baserrira abiatzen da Pottoko, izugarri gustatzen zaiolako baserriko lana eta hango soro eta lurretan ibiltzea Xarpa txakurrarekin batera, etxean dauzkaten ahuntz, behi, oilo, zerri eta ardiak zaintzen. Halere, arazo latz bati aurre egin beharko dio oraingoan, otso bat agertu zaielako inguruan eta ardiak akabatzen hasi delako. Estu eta larri, neurriak hartzeari ekin dio mutikoak.

SALTZAILE BATEN HERIOTZA
Arthur Miller
HIRIA
158 orrialde
1.950 pezeta
78 libera


XABIER GALARRETAK ITZULITAKO ANTZEZLANA

Arthur Miller idazle estatubatuarraren «Death of a Salesman» antzezlana euskaratu du Xabier Galarretak, «Saltzaile baten heriotza» izenburupean Hiria argitaletxearen bidez plazaratuz. 1949an ikusi zuen argia kontsumo gizartearen kritika zorrotz honek. Gizarte mota horren baloreak dauzka hizpide, langile xumeari nolako hondamena ekar diezaioketen agerian uzten duelarik. Titulutik bertatik erraz asma daitekeenez, saltzailea da bere protagonista nagusia, bere semeen aurrean arrakastatsu eta eredugarri azaldu nahiko lukeen gizona, errealitatean hutsaren hurrengo gisa tratatua dela onartu nahi gabe. Ia bizitza osoa eskaini dio Willy Lomanek duen lanbideari, herriz herri salmentak egiten ibiltzeari. Orain zahartu da, ordea, nekatuta dago, eta begirune pixka bat eskuratu nahi luke bere ugazabengandik... Ez alferrik!

DONOSTIAREN HISTORIA
Batzuen artean
DONOSTIAKO
EUSKARAREN UDAL PATRONATUA
206 orrialde
2.500 pezeta
100 libera



800 URTE BADITUEN HIRI BATEN BILAKAERA

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak kaleratu duen «Donostiaren historia» hau, Miguel Artolaren gidaritzapean sei historialarik gazteleraz idatzi zuten liburuaren laburpen euskaratua da, alegia, aurreko hura osatzen zuen material guztitik Jon Muñozek itzuli eta Elena Legorburuk laburbildu dutena. Nolanahi ere, bertan jasotzen dira bestean agertzen ziren ekarpen nagusiak: hau da, José Angel García de Cortázarren «Merkatarien hiribildu bat: 1180-1516», José María Imizcozen «Muga berrien bila: 1516-1700», Miguel Artolaren «Zoriaren gurpila: 1700-1864», Luis Castell-en «Easo ederra: 1864-1936», Félix Luengoren «Oroimenean hurbil: 1936-2000» eta Pedro Fernández Aldabaldalejoren «Hiri baten historiak». Horiei gehitu behar zaie alkatearen aurkezpena, Elena Legorbururen sarrera eta bibliografia.

ESKERRIK ASKO MUSIKAGATIK!
Paco Capdevila
AIZKORRI
23 orrialde
395 pezeta
15 libera


HAURRAK MUSIKAZ ZALETZEKO APROPOSA

Aizkorri argitaletxearen «Jone, Jon eta Txintxon» bildumak material bikaina eskaintzen die irakasle eta gurasoei haurrarengandik oso hurbil dauden interesgune ezberdinak jorratzeko orduan. Eta hortara doa «Eskerrik asko musikagatik!» ere. Paco Capdevilak idatzi eta Josu Lartategik euskaratu duen ipuin antzeko honek haurrari musika munduak eskain diezaiokena agertzea du helburu. Bere orrialdeetan murgilduz, haurrak ikas dezake zer den musika eskola bat, zertara doa hartara jendea eta bertan jo ohi diren musika tresnak izenez eta itxuraz ezagutzen. Helduen laguntza pixka batekin, biolina, harpa, pianoa, tinbalak, tronpeta, gitarra, txirula, panderoa eta besteren soinuak bereizten ere ikas dezake, eta agian horietakoren bat jotzeko gogoa piztuko zaio. Eta gero, orkestra bat, edota abesbatza bat osatu nahiko du... Nork daki?


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude