IZAERAZ


2001eko uztailaren 15ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ez dut sinisten duela gutxi madrildar ospetsu bati jendaurreko ekitaldi batean entzun niona. Hots, alemaniarrek musikarako dutela berezko aparteko dohairen bat; frantziarrek poesiarako; italiarrek arte plastikoetarako, eta euskaldunok gastronomia kontuetarako. Ai Xabier Arzalluzek antzeko zerbait esan izan balu!

Egia da geuk ere berezitasunari eman diogula leku. Gure kantutegian edo poesiagintzan adibide bat baino gehiago da: "Aitorren izkuntz zarra" abesten genuenero, " baldin gure zainetan, odolik badegu" esaten genuen bipil. "Ez gal gure odol beroa!" egiten genuen oihu gaztaroan. Eta Xalbador bera ere maisuki aritu zen "Odolaren mintzoa"z. Odolaz ari garelarik, geurea denaz ari gara; iraganaz ere ari gara ordea. Ez da kasualitatea, aipaturiko abesti bat "izkuntz zarra"z mintzatzea eta bestea galeraren gogorraz.

Egun, askotan nahastu egiten zaizkigu, izan ginenaren eta izan nahi genukeenaren norabideak. Politak izan dira Orion azken balearen harrapaketa ospatzeko prestatu dituzten ekitaldiak. Herri baten izaera gotortzeko atzera begiratzen jakin behar da, eta gainera begirada ongi tajutu dutela esango nuke. Balea handi bat, traineruak, Benito Lertxundi kantuan... herri baten altxorra dira. Akaso, balsa bat falta zen, zodiaka, Green Peace-ko bost-sei bolondres eta pankarta batekin. Auzo-herriko adarjotzaile txoro baten ideia dirudi. Eta hala da. Baina izan ginenaren eta izan nahi genukeenaren arteko bidegurutzean kokatzen dut nik bederen.
Gure izaera, gure berezko trebetasuna, odola, izan ginena eta izan nahi genukeena... denak nahastuko zaizkigu aurtengo uztailean. Tourra hasi da, eta kirol-lehia horrek piztuko ditu gugan sentimendurik atabikoenak (atarrabiakoenak jarri izan banu ere ez nukeen hutsegingo). Ez nintzateke lotsagorritu gabe ikurriña edo beste edozein banderarekin manifestazio baten buruan joango. Oholtzara igo eta kokotean ikurrina halamoduzko baten hatsa sentitzeak nireari ez dio hatsematen. Jarri behar delako dago jarria, urteroko ohitura delako. Garai joanen pisuak zamatzen nau horrelakoetan.

Baina Tourrera bai. Tourrean ikurriña lasai ederrean azalduko nuke. Harro. Ez dakit zergatik, baina halaxe da. Ez nau ezertarako ordezkatzen Euskaltel-ek, telefonoak gorroto ditut eta; Pays Basque paparreko hori arrotza zait; laranja-kolorea ez dut maite eta gainera ez da gurea. Baina... errepide ertzean han egongo naiz, odolak asko tiratzen du eta


Azkenak
Eguneraketa berriak daude