PAS DE BASQUE


2021eko uztailaren 15ean
Bat. Filmea. Dantzari izan nahi duen gaztetxoaren istorioa daukagu zine aretoetan. Zineak istorioa indartzeko azken muturrera eramaten ditu oztopoak, eta drama bere gordinenean ager arazten du. Billy Elliot gazteak etxean aurkitzen du dantzari izateko bere nahiari uko egiten dion kontrario handiena, bere aita. Egia da Billy Elliot-ena ez dela oso istorio arrunta, jakina baita egungo mutilek futbolari izan nahi dutela eta ez dantzari. Baina ez-ohiko bokazio hori esnatuta, inguruko ur-korronte indartsuaren kontra borrokatzea lan nekagarria eta etsigarria da. Eta oraindik gehiago aurrera jarraitzeko etxea utzi eta atzerrira joatera behartuta egonez gero.
Euskal Herrian dantza egin nahi duen gazteak ez dauka Billy Elliot-ek bezain aita atzerakoia izan beharrik hautatutako bidearen gordina probatzeko.


BI. Diskoa: "Pas de Basque". Josu Gallastegiren disko salduenetakoaren izenburua da "Pas de Basque". Dantzako klaseetan zuzeneko musika jartzen aparta da Josu Gallastegi. Bilbon jaiotako pianojoleak, dantza klaseak pianoarekin lagunduz erakutsi duen maisutasunarekin, nazioarteko dantzari eta koreografo handienak liluratu ditu. Mikhail Baryshnikov edo Rudolf Nureyev bezalako izarrekin, edota American Ballet Theater-en eta Dance Theater of Harlem-en egin du lan besteak beste. Eta denek lausengu hitzak dituzte bere lanaz hitz egiterakoan. Allegra Kent dantzari eta dantza irakasleak esate baterako: "Zorionekoa naiz Josuk jotzen duenean, dantza gelan banago. Goi mailako pianista da, umoretsua, hunkibera edo distiratsua izan baitaiteke".

HIRU. Izar berria. Julio Boccaren izarra oraindik distiratsu bada ere, Argentinan izar berri baten jaiotzarekin ari dira gozatzen dagoeneko. Teknika sendoa eta gihar
indartsuak dira bere bertuteak. Maximiliano Guerra bezain trebea eta Julio Bocca bezain erromantikoa dela diote. Londresen, Royal Ballet-en egin dituen bost urteetan printze lanak eginez iritsi da gailurrera. Pas de deux eta demi-plie pirouette-ak zoragarri egiten dituela diote kritikariek. Pas de Basque-a egiten ere ez da makala izango. Izen-abizenek lagunduko al diote horretan zerbait. Iñaki Urlezaga dauka izena eta La Platan jaio zen orain 25 urte.

LAU. Pas de Basque berriz. Eskoziar dantza tradizionaletan bost pauso erabiltzen dira batez ere. Pas de basque izena du horietako batek, eta ez da betelanerako erabiltzen den horietakoa, zutabe lana egiten duenetakoa baizik. Mary, eskoziarren erreginak Frantzian pasatako urteetan Pariseko gorteko dantzak ikasteko aukera izan zuen. Bertan ikasi zituen besteak beste poussette, tourney eta pas de basque-a egiten, eta Eskoziara bueltan bertako dantza tradizioan txertatu zituen.

BOST. Dantza garaikideak ikusleak erakartzeko dituen zailtasunaz hitz egin du "Euskaldunon Egunkaria"n Nekane Santamaria dantzariak. Narrazio teknika arrunta edo ageriko sistema sinbolikorik ez darabilen edozein adierazpen motari primeran egokitzen zaio gogoeta. "Gure heziketa dela eta, guztiari zentzua bilatu nahi diogu. Ikusten duguna gure errealitatearekin lotzeko joera daukagu. Horregatik, zerbait ulertzen ez dugunean galduta sentitzen gara. Halako zerbait gertatzen da dantzarekin".


Azkenak
Zaintzen dugulako maite dugu, ala maite dugulako zaintzen dugu?

"Maitasuna" hitza darama izenburuan Galdera Basatiak podcastaren laugarren atalak, baina eraman zezakeen "harremanak", "bakardadea", "dependentzia"... Hari mutur ugaritan barreiatu dute Izaro Toledok eta Iñigo Martinezek.


Berriz ere okupatu dute Guardetxea, oraingoan, bertan geratzeko asmoarekin

Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.


Euskal armagintza industria eztabaidagai (III)
Norentzat sortzen du aberastasuna industria militarrak, eta zeren kaltean?

Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]


Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazteko kanpaldia egingo dute maiatzaren 4tik 10era

Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Epaiketaren bezperan, Aroztegiko Elkartasun Komiteak zazpi absoluzioa aldarrikatzeko kanpaldia antolatu du, maiatzaren 4tik 10era, Elizondoko Plazan. Askotariko egitaraua osatu dute egunotarako.


Manex Mailharin eta Nerea Mitxelena, Palestinarekin Elkartasuna ekimena:
“Hemengo enpresarien etekinak Israelen egonkortasunaren menpe daude”

Euskal Herrian harreman mota asko dago Israelekin, eta arrazoi eta interes ugari harremanak ez eteteko. Horietako batzuk aletu dituzte Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideek iragarri berri dute liburuxkan, Israel hemen hasten da izenburupean. Maiatzaren 7an aurkeztuko... [+]


2025-05-05 | Eneko B. Otamendi
Itsasoan katua marrazo

Gure hondartzak marrazoz beterik daude. Igerilariak lasai egon, kostaldean 100-200 metroko sakoneran ditugun hondartza zabalez ari bainaiz. Bertan bizi da Atlantikoko marrazo ugariena eta txikiena.


2025-05-05 | Jakoba Errekondo
Hazi batetik mundu guztiak

Lagun asko dut. Ezagutzen ditudanetatik hegalari jendea da mordoxka bat. Duela hiru bat urte, horietako baten bisita izan nuen; ez dut gogoan nor zen. Antxeta mokogorria izan zitekeen, edo zozo eme bat, edo saldo handietan ibiltzen diren arabazozo pikart horietakoren bat, edo... [+]


2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko

Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]


2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Eguneraketa berriak daude