CHEESE, FROMAGE, KAESE, QUESO...


2001eko martxoaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
ITALIA


MOZZARELLA
Bufalo-eme esneaz egiten da; berau lantzea oso gorabeheratsua da, eta, beraz, arrakasta langileen eskuetan dago. Sukaldaritzan zeharo erabilia da.

PARMESANO (Italia)
Erregioaren arabera izen bat edo beste hartzen du, baina ezaugarriak berdinak dira. Bere ekoizpena arau zehatz eta aldaezinetara lotua zaie, hala nola, apirilaren 15ean hasi eta azaroaren 11n bukatzea. Ontzeko bi eta lau urte bitartean behar ditu eta piezen bizitza 20 urteak arte hel daiteke. Italiar sukaldaritzan txoko guztietan ageri da.

ESPAINIA

CABRALES
Asturiaseko gazta indartsu eta goxo honetan ardi, behi eta ahuntz esnea nahasten da, familia bakoitzaren sekretua den proportziotan. Ontzeko kobazulo oso hotz eta haizetsu batzuk erabiltzen dira, eta beste leku batzuetan ekoizten saiatu diren arren, ez dute lortu kobazulo berezi hauen baldintzak errepikatzea eta horrelako gaztarik egitea. Espainiako gaztarik zaharrenetakoa da eta erromatarrek jadanik berari buruz idazten zuten.

MANCHEGO
Mantxako lurretan sortua, gaur egun Gaztela osoan egiten da eta ardi-gazten artean Espainian salduena da. Duela gutxi arte erabat artisau-lan, gaur egun industria indartsuek burutzen dute, eta kardabera-lorea erabiltzetik laborategiko gatzagia erabiltzera igaro da.

FRANTZIA

BRIE
Biguna, oso goxoa eta gazia. Jetzi berria den behi-esneari bezperako esnegaina gehitzen zaio. "Gazten Erregina", XV. mendean jadanik ezaguna zen, eta Saint-Amant olerkariak "Baco jainkoaren irasagar-haragia" izendatu eta bere ospea urrezko letratan idaztea merezi zuen gazta bakarra zela zioen oda bat eskaini zion. Hainbat tamainatan ekoizten da, metro erdiko diametroa erakusten duten piezekin.

CAMEMBERT
Brie bezala landua, legamia-mikrobioak eta, ondorioz, zaporea ezberdina ditu. Nahiz eta aspalditik egina izan, gaur egungo perfekzioa Normandiako Camembert herrixkako Harel izeneko etxalde-andreari zor dio. Frantzian gazta honek duen garrantziaren lekuko, XVIII. mendeko emakume honi bere herrian monumentua eraiki zitzaion.

ROQUEFORT
"Gazten Erregea" (Karlomagno enperadorearen eta beste askoren faboritoa), bitxikeria gisa ogiaren mamia gehitzen zaion (lehortu, hauts bihurtu eta lizun berdexka berezia garatzen duena) gazta bakarra dela esan behar da. Umatzen 30-40 egun utzi behar zaio, baina zapore oso indartsua gustuko dutenek urtebete utz dezakete. Gaur egun hainbat herrialdetan ekoizten da, eta Frantzian bertan antzeko asko daude.

HOLANDA

EDAM
Herri-giroan "bola-gazta" izenez ezaguna, egun Europa eta Amerikako herrialde gehienetan ekoizten da. Holandako behi ospetsuen esnea erabiliz, bere lanketan hainbat molde eta gelatatik igaro behar dute, piezak banaka zaintzen direlarik. Merkaturatu aurretik bija izeneko landare-tintez margotzen dira, beren ezaugarria den kolore gorria emateko.

NORVEGIA

GJETOST
Norvegiako gazta nazionala, gazuraz egina dago, ez mamiaz, eta ez dago ontze-eperik. Emaitza, zapore leun, arraintsu eta karamelutsua, mundu osoan antzekorik aurkituko ez dugularik.

BRITAINIA HANDIA

CHEDDAR
Munduan zehar gehien jaten den gazta-mota, danbor itxura hartzen du eta pare bat hilabetetan ontzen uzten zaio.

STILTON
Gazta honen ezaugarria zera da, jaterako orduan bere azala zulatu eta Xerez edo Oportoko ardoa botatzen zaiola. Baita ere, koilaraz jaten den gazta bakarra dela esan behar da.

SUITZA


EMMENTHAL
Honi ere (Roquefort-i bezala) "Gazten Errege" izendatu zaio, lantzean jartzen den erreparo, kalitate eta ospeagatik. Zulodun gazta ezaguna dugu hau, eta egiteko zortzi mikrobio-mota ezberdin erabil daitezke. Pieza handitan ekoizten da (80-110 kilo) eta bere bizitza izugarri luzea izan daiteke; esaterako, duela urte batzuk, Bernako erakusketa batean 1847ko pieza bat aurkeztu zuten.

GRUYERE
Emmenthal-en antzera landua, benetako Gruyere-ak ez dauka zulorik, nahiz eta jende gehienak gazta hau eta zuloak sinonimotzat hartu. Arazoa zera da, suitzarrak lehenbizi Emmenthal esportatzen hasi zirela, eta gero Gruyere, eta bien zaporea antzekoa denez kanpoko erosleak zulorik gabeko Gruyere faltsua zela pentsatzeari ekin zioten. Ondorioz, esportaziorako zuloak egiten zaizkio, eta gaur egun munduko Gruyere ia guztiak zulodunak dira, suitzarrek jaten dituztenak ezik.

ALEMANIA

BIERKAESE
Izenaren jatorria, "Garagardo-gazta" alegia, alemaniarren ohitura batetik datorkio, hau da, gazta garagardoan sartu eta jatetik. Gazia, zazpi hilabetetan zehar oso baldintza hezetan ondu behar izaten da.


Azkenak
DIPCko presidente Pedro Miguel Etxenike Landiribar
“Zientzialaria izatea pribilegio bat da, eta horrek ardura bat dakar”

DIPCko bere bulegoan izan da elkarrizketa. Argazkilaria lanean hasi denean, arroparengatik desenkusatu da [kirol-jertse bat dauka jantzita]: “Ez nintzen gogoratzen elkarrizketa genuenik”. Baina Elhuyar aldizkariarentzako dela eta, gustura egingo omen du. Euskaraz... [+]


2025-07-17 | Sustatu
WeTransfer: erabilpen baldintza berri ez oso fidatzekoak

Hautsak harrotu ditu azken orduetan Interneten WeTransfer zerbitzu oso praktiko eta erabiliak iragarri dituen erabilpen baldintza berriek, abuztuan jarriko direnak indarrean. WeTransfer da oso fitxategi (edo fitxategi multzo) handiak bidaltzeko modu bat. Ez dira kabitzen e-posta... [+]


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Israelekiko harremanak mantentzearen alde egin du Europar Batasunak

Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita,... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Sudango paramilitarrek asteburuan 300 zibil hil dituztela salatu dute, eta krisi humanitarioa areagotzen ari da

Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


Israelen okupazioaren aurkako neurriak adosteko goi bilera egiten ari dira Bogotan

Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire... [+]


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Pentsiodunen Mugimendua omenduko dute Donostiako Piratek

Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.


2025-07-16 | Ahotsa.info
“Munduko festarik onenak” herriak erabakitzen duenean amaitzen dira

Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Eguneraketa berriak daude