KEZKAK ETA PROPOSAMENAK


2001eko otsailaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Gaur egun, eta egungo gizartean, demokrazia, helburu ez ezik, bide ere bada. Pultsuan irabazitako legitimotasun demokratikorik gabe zaila da, ezinezkoa ez esateagatik, hautatzen ditugun estrategiak, oso landuak izan arren, bideragarriak izatea. Auzi nazional eta sozialaren jokaera demokratikoa sustatzeko gai ez den abertzaletasunak eta ezkerrak ez dauka etorkizunik. Guzti honek asumitzeak, estrategia inposatzaile eta monolitikoak bazterrera uztea esan nahi du, gehiengoaren babesa eta ezberdintasunean begirunea erdiestean jarriz enfasi berezia, eta jakina, gehiengo sozial nahikoa konbentzitu beharra planteatzen du une oro.
Guzti horrek, pazientzia estrategikoaren beharra azpimarratzea eskatzen digu, zeren abiadurak ezin baitira izan aldebakarreko ahalegin baten ondorio (ahalegin hori oso handia bada ere) baizik baita akordioen ondorio ere. Akordioak abertzaleen artean, eta baita alderdi espainolistekin, beti ere, bi printzipio hauetan oinarrituta: bakoitzaren proiektu politikoei buruz elkarrenganako begirunea eta Euskal Herriko hiritarrek mekanismo demokratikoen bidez adierazitako hitza eta erabakia errespetatzea. Hori zen azken finean, Lizarra-Garaziko aldarrikapenaren mezu nagusia.
Esandako guztiak ez du esan nahi ados gaudenik Mendebaldeko sistema politikoetan, eta batik bat Espainiako Estatuaren bide hori gauzatzeko moduarekin. Ezagutzen ditugun demokrazia parlamentarioetan, ez pertsona ez kolektibitatea ez da hartzen haren sortzailetzat, baizik eta kontsumitzaile soiltzat, ematen zaion boto erritualaren bidez. Hautes merkatua bera ere mugatua, eta oligopolista baita.
Gainera, demokrazia, izatez, ekonomia eta militar arloan, administrazioan eta burokrazian guztiz baztertua eta zokoratua dago, botere bertikala, disziplina eta boterearen interesak direlarik nagusi. Horregatik, hain garrantzitsua da gizartearen autogestioaren eta autoeraketaren ikurrei dagokionez, gizarte zibilaren eta beronen elkarte-ehun anizkoiaren eginkizuna indartze eta tinkotzea.
Zer esanik ez, injustiziaren aurrean burua ez makurtzea, eta garai batean "pase forala" egiten bagenuen, intsumiso erradikala, gaur egun.
ERRADIKALA izatea gauzen erroetara jotzea da, baina erradikalak izateko modu asko dago, eta modu guztiak ez dira onargarriak aldarrikatzen ari garen printzipioen ikuspuntutik. Erradikal izatea, injustizia guztiaren aurkokatasuna eta gizartearen aldaketa xedetzat hartzearen sinonimo izan behar da guretzat. Azaleko begiradaz konformatu ez, eta gauzen edo arazoen sustraira jotzea, irtenbideak aurkitzeko asmoz. Eta horrek gehienetan, instituzioetan baino kalean borrokatzea eskatzen du.
Borrokatzeko orduan, jakina, badira intentsitate apaleko edo biziko biolentzia erabiltzen duten erradikaltasunak, baita izaera bakezale edo pazifistako erradikaltasunak ere. Ez pentsa lehenengo horiek bigarrenak baino adore gehiago eskatzen dutenik nahitaez. Jokabide bietan aurki ditzakegu, sarritan, euren aukera hori denboraz eta espazioz haraindi absolututzat jotzen duten dogmatismoak. Hori hutsegite handia da.


HALA ere, hau bai esan dezakegula: askatasuna, ekitatea eta justiziaren helburuak erdiesteko zenbat eta biolentzia gutxiago behar, hainbat hobe. Historiak erakusten duenez, bide militarraren bidez garaile irten diren iraultzek ere bertikalismoa eta askatasunik ezaren larriak sortu izan dituzte boteretik.
Horrexegatik interesatzen zaigu, beste ezein baino gehiago, gure borrokaren xedetzat jarritako balio eta helburuekin bat datorren bidea, helburuok errazago erdiets ditzagun.
Hortxe dugu armadarekiko intsumisioaren adibidea (beste intsumisioek eredutzat hartu beharko luketena), politika eta gizartearen ekinbidearen beste arlo batzuetara ere hedagarria dena. Intsumituen helburuek -armadaren desagerpena, gizartearen eta politikaren desmilitarizazioa, gastu militarrei ezetza, gerra-azpiegiturako fabriken deuseztapena- gure idearioa osatzen dute, eta haien borroka formek, legezkoak eta ez-legezkoak, norberaren sakrifizio maila handiarekin eta hirugarren pertsonei inolako kalterik eragin gabe, gizartearen gehiengo zabalen aldetik miresmena eta atxikimendua lortu dute, eta gainera demokrazia sakondu dute.


Azkenak
Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Zangozako Muga meategia finantzaketarik gabe geratu da, txinatar inbertitzaileek atzera egin ostean

Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


Eguneraketa berriak daude