EZ NAIZ ZUTAZ FIO


2001eko urtarrilaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gerry Adams mintzatu da duela gutxi "El Pais" egunkarian, Irlandaz eta gutaz. Bere maila erakutsi du berriro ere; baina gehiena, guk gutxitxo entsaiatu dugun eta berak ongi erabili duen doinu bat gustatu zait. Kazetariak galdetu dio: "Nola hausten da egoera erabat polarizatuta dagoenean sortzen den geldialdi hori". Eta bere erantzuna: "Lehenik eta behin, esan behar da urteak daramatzagula eztabaida eta negoziazotan britaniar eta unionistekin. Eta oraindik ez dago konfidantzarik. Haiek ez dira gutaz fio eta gu ez gara haietaz fidatzen. Eta normala iruditzen zait. Jendea konfidantzaz mintzo da, eta hitz hori gehiegi erabiltzen da. Baina eraiki behar dena ziurtasun sentsazioa da, eta hori ez da gauza bera. Batek tratua egin dezake beste pertsona batekin, eta tratua betetzen badu, ziurtasun sentsazioa sortuz doa. Gure testuinguruan,hau saiatu naiz esaten eta egiten: gure arerioei -eta beren baseei- prozesua aurrera ateratzeko esfortzua oso serio hartzen dugula ziurtasuna emango dieten gauzak".
Anekdota bat ere kontatu du Adamsek: "Martin McGuinnessek esan zien errepublikarrei bere iritzian Tony Blair tipo jator bat zela, nahiz eta lehen ministro britaniarra izan eta bere jarrera batasuna defenditzearen aldekoa izan. Orain, uneren batean Blairrek agindu duena betetzen ez badu, Martin McGuinness izango da sufrituko duena, zeren eta jendeak aurpegiratuko dio bera izan zela Blair "tipo jatorra" dela esan ziena".
Adamsi John Carlin kazetariak egin dizkio galderak, eta galdegilea ni izan hanintz seguruenik Sinn Fein, Irlandako agintariak eta Ipar Irlandako errepublikano moderatuen arteko harremanez ere galdetuko nion. Agian antzeko gauzak erantzungo zituen baina denboran aurrerago kokatuta. Azken finean horiek ere elkarren arerio izan dira urte luzez.
Gure artean azken urteetan EAJ, EA eta Ezker Abertzalea elkarren arerio izan diren bezala. Oraindik ahaztu nahian gabiltza gure artean hainbeste zauri utzi zuten urte berunezko luze haietako giroa, baina idatzita dago batek besteaz pentsatzen zuena milaka dokumentu, iritzi artikulu eta gisa guztietako agirietan. Esan liteke denek dutela interesa hartara ez itzultzeko, nahiz eta tarteka zenbaiten lumak edo mihiak sufrimenduaren luzapenak asko axolatzen ez dituela dirudien. Baina hemen euskaldun asko oraindik gure buari eman eta eman ari gara 1998ko udara eta 1999koaren arteko hilabete horietan huts egin zuena aurkitu nahian.
Igoal oraindik erabat askatzeke dago -abertzaleen artean diot, baina hau hurrengo urratsak egiteko baitezpadakoa dela denok ados gaude- Adamsek aipatzen duen gakoetako bat: "Hegoafrikako egoeratik ikasi nuen gauza inportante bat bada. Pertsonak demonizatzea oker larri bat dela ikasi dut. Bai gu geu jokabide horren biktima izan garelako, eta baita ere tontakeria delako. Bat beste bati barrez ari bazaio, edo gaiztoa edo maltzurra dela esaten ari bazaio, zertan ari da berarekin hizketan? Zertarako bakeratu berarekin? Pertsonak etiketatzeko modu hau kalterako da. Logikoa denez, funtsean ez nago ados unionistekin, baina haien lekuan jartzeko ahalegina egin behar dut".
Antton Ibarguren zena -errazegi ahazten ditugu hilda gero ere pistaren bat eman diezaguketen pertsona baliosak- etorri zait burura Admas irakurrita. LARRUN aldizkaria egiten hasi ginen urte haietan -1984-85ean- behin eta berriro saiatu zen "Negoziaketa" gaia landu genezan. Eta landu genuen. Baina bera ez zegoen erabat gustura. Negoziatu behar zenaz hainbatek -ondo edo gaizki- idatzi zuen urte haietan, baina negoziatzea bera, jarduera bezala, teknika eta mekanika bezala, negoziazioaren kudeaketa ikusten zuen Anttonek gutxitxo aztertua. Krisi industrialeko urteetan langileen ordezkari gisara hainbat enpresaren birmoldaketa negoziatu behar izan zuen abokatu indartsu baten ikuspegia zen.
Sarri datorkit konponbideetan interesik ez duen gehiegi dabilela gure artean. Baina hori sinesteko tentaldia alboratu eta nahiago dut zera pentsatzea: enpresa eta komunikazio mailan krisiak kudeatzeko eta aldaketak lantzeko dagoen teknologia oso bat dugula oraindik erabili gabe. Sartu ditzagun saltsan horretarako prestatuta dauden pertsonak. Inor kendu gabe, horiek ere sartu.


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude