DALIREN AMETSAK GASTEIZEN

  • artelan daude ikusgai "Memòria dels somnis" izenburupean. Artista katalanak umetatik zahartzarora eginiko lanak daude jasota bilduma honetan.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Giza espirituan bada puntu jakin bat eta bertatik bizitza eta heriotza, erreala eta imaginarioa, iragana eta etorkizuna, komunikagarria eta komunikaezina, goia eta behea ez dira gehiago kontraesan moduan ikusten". André Breton-ek 1930ean, "Surrealismoaren bigarren manifestuan" zioenez, puntu hori aurkitzea zen surrealismoaren helburu bakarra.
Teoria horren atzetik eta berau praktikara eramatera, hainbat artista abiatu zen. Eta ahalegin horren emaitza, Salvador Dalíri (1904-1989) dagokion zatia bederen, egunotan Gasteizko Amarica aretoan dago ikusgai.
Figueresko artistaren 250 artelan bildu dituzte guztira. Orain arte Euskal Herrian ez da katalanaren horrelako bilduma zabalik egin eta ez dirudi gerora ere luzaroan horrelakorik izango dugunik gurean. Berez, "Memòria dels somnis (Ametsen memoria)" erakusketa Andorran antolatu zen lehenik eta ondoren bertako Gobernua eta Arabako Foru Aldundiaren arteko akordioak ekarri zuen bilduma Gasteizera. Andorrako 150 artelanak 250 bihurtu dira, gainera, Arabako hiriburuan, Suitza, Estatu Batuak eta Espainiako Estatutik ekarritako hainbat obrari esker.
Elefante hanka-luzez eta erloju biguinez betetako olioak eta Galaren erretratuak esperoko ditu beharbada Amarica aretora oraindik hurbildu ez denak. Farge senar-emazteen erretratuak dira beharbada horretara gehien hurbiltzen direnak, baina bestela ez da horrelako askorik erakusketan. Erloju biguinak izan badira, baina brontzezko eskulturetan. Akuarelak, litografiak, grabatuak, akuaforteak, arkatzez egindako bozeto soilak eta liburuetako ilustrazioak dira nagusi. Marrazki batzuk, adibidez, Chicagoko The Ambassador hoteleko paper zati baten gainean daude eginak. Eta artistak lanerako erabilitako bi paleta ere jaso dituzte erakusketan.


AZTERKETARAKO AUKERA.

Erakusketa hau ikusteko dago egina, noski. Baina izendatu ditugun elementuei esker, Daliren obraren inguruko ikerketarako ere ateak zabalik uzten ditu. Aditu eta ez hain adituentzat, artista eszentrikoaren irudiaren atzean dagoen lana ulertzeko parada ematen du. Izan ere, Salvador Dalí, artista surrealista izateaz gain, pertsonaia surrealista ere izan da, ezohikoa eta apetatsua, mugimenduko bere kideen artean ezagunena ziurrenik.
Baina bibote kiribildu horren atzean, zazpi urterekin bere lehen urratsak eman zituen artista dago, bere lan handiak burutzeko hainbat eta hainbat zirriborro egindako artista, Josep Pla lagunari liburuak irudiz edertzen zizkiona. Eta horixe da, hain zuzen, Amarica aretoko erakusketak islatzen duena.
Horixe eta, bereziki, Bretonek aipatzen zuen errealitatea eta imaginazioa lotzen dituen puntu horren bilaketa etengabea.
Horrela, behatz bati adarrak aterako zaizkio eskultura batean eta hurrengoan xake pieza bilakatuko da. Marraskiloari hegoak ipiniko dizkio eta eraikuntza baterako proiektuari, leihoen ordez, begi erraldoiak. Giza irudiei bularrean zein buruan egindako zuloek paisaia ikustea ahalbidetzen dute eta Venusen gorputza erdibiturik, arrautz bat ageri da erdian. Aretha Franklin buruz behera ikusiko dugu hemen, film batetarako afitxa aldamenean eta kolore biziko hamabi apostoluak aurrerago.
Bilduma honek artistaren izaera multidiziplinarra uzten du agerian, baita teknika desberdinak menperatzen zituela ere. Urte luzetako bilakaeraren testigantza dago 250 lan horietan, 7 urterekin burututako marrazkiarekin hasi eta 80ko hamarkadako lanekin amaitzen baita bilduma. Enric Sabater i Bonany Dalíren idazkari pertsonala izan zen urte luzez eta Amaricako erakusketa honetako komisarioa ere bada. Bere hitzetan, "Salvador Dalíren biografia bere lanetik abiatuta egiteko saiakera da" erakusketa.


Azkenak
2025-07-30 | Sustatu
Tea app: emakumezkoen online segurtasunerako behar zuen tresna desastre bilakatu da

Tea App edom Tea Dating Advice delakoa ustez emakumeak online sortutako zitetan babesteko sortutako app bat da (edo izan da). Bere funtsa zen emakumezkoek online ligatzeko plataformetan ageri diren gizonezkoak etiketatzea hitzordu edo topaketa txar, susmagarri edo ez... [+]


2025-07-30 | Ahotsa.info
Eskuin muturreko talde sektario batek ‘Nabarro’ren omenaldia oztopatu du Abarzuzan

Eskuin muturreko sekta erlijioso bateko kideek, Deierrin bizi direnek, 1986an erbesteratuen aldeko ekintza batean Hernanin hil zen Fernando Ros Abartzuzako gaztearen omenezko ekitaldiko bidea oztopatu zuten igandean.


Milaka juduk Palestinaren askapenaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi dute, “sionismoaren krimenen aurka”

Milaka lagun bildu ziren Vienan ekainaren 13tik 15era, lehen edizioa izan zuen Judu Antisionisten Kongresuan. Hiru egunez eztabaidatu eta hausnartu ostean, ohar bat argitaratu dute Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren eta garbiketa etnikoaren aurrean ahotsa... [+]


Uribarrin urperatutako herrietatik bota zituztenak omendu dituzte

Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Eguneraketa berriak daude