LURRIK GABEKO LOREAK ETA BARAZKIAK

  • Kultibo hidroponikoaren bidez hazitako tomateek edo loreek ez dute sustraietan lurrik ezagutzen; hondar edo perlita artean bizi dira. Aurrez prestatutako soluzio likidoa dute elikagai. Teknika honek abantaila asko ditu, baina naturala ez denaren protesta ere entzun da.

2000ko urriaren 29an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Euskal Herrian duela 6-8 urte inguru hasi ziren kultibo hidroponikoaren teknika aplikatzen. Europan urte askotako esperientzia dute. Produktu naturalen mugak gainditzearen beldurra dela-eta, eztabaida piztu du eta piztuko du gai honek. Merkatuari dagokionez, oso erantzun positiboa eman du teknika honek, monokultiboa modu intentsiboan bideratzea ahalbidetu baitu.
Hidroponia hitzak, literalki "uraren lana" adierazi nahi du eta lurzorurik gabeko landare kultiboen ekoizpen teknika da. Lurzorurik ezean, landareek, euskarri gisa bestelako substratu batzuk behar izaten dituzte: hondarra, turba, perlita, bermikulita... Baina substratu gabe ere erabil daiteke teknika hau. Horrelakoetan landarea soluzio hutsean murgilduta bizitzen da. Behar dituen substantzia elikagarriak uretan disolbaturik gehitzen zaizkio landareari. Hodi sistema arduratzen da elikagai bereziaren banaketaz. Landareak behar dituen mantenugaiak zurgatuko ditu soluzio horretatik; (soluzio hau behin eta berriro berzirkulatzen da kasu askotan). Berzirkulazioaren metodoa erabiltzea garrantzitsua da, soberakinak ibaietara isuriz gero kalte ekologiko handiak ekarriko bailituzke. Kultibo hidroponikoen teknika punta-puntako berrikuntza dela badirudi ere, aztekek jada aplikatzen zituzten teknika hauek euren lorategi flotatzaileetan eta baita egipziarrek ere.
Ekoizpen sistema hau hamaika landaretan aplikagarria da: barazkietan (tomate, piper, azelga...), landare apaingarrietan (krabelin, gladiolo, urrelili...), sendabelarretan... Ohikoena kultibo mota hauek negutegiei loturik egotea da, hainbat helbururekin: uzta garaitik kanpo ekoizpenak lortzeko, ekoiztutako produktuen kalitate komertziala hobetzeko eta metro koadroko errendimendua igotzeko. Teknikaren errendimenduari dagokionez, azpiko grafikoan begiratuz gero, barazki mota batzuk adibidetzat hartuta errendimendua nola aldatzen den ikus daiteke. Datuok sistema tradizionalaren eta hidroponiaren arteko diferentziak ikusteko gutxi gorabeherakoak dira.
Negutegietako baldintzetan, kultibo mota bakoitzarentzat klima egoki bat gara daiteke eta uztaz kanpo produktuen prezio komertzial hobeak lor daitezke. Kultibo hidroponikoetan landareen behar elikagarriak zeintzuk diren ezagutzea beharrezkoa da. Landare-plantazio handietan "diagnosi sistema" bat egiten da landareen behar izan elikagarriak antzemateko. Elikadura desorekatuak landareen hazkuntza mugatuko du. Hau guztia, nekazariak berak kontrolatu beharko du eta noizean behin soluzio horretako osagaien mailak neurtu beharko ditu, landarearen hazkuntza fasearen arabera mantenugaien zurgapen maila ezberdina izango baita.
Nekazariek hidroponiaren teknika hau beste metodo batzuekin konbinatzen dute, landare kultiboen inguruko faktore gehienak kontrolatu nahian. Adibidez parasitoei aurre egiteko, Euskal Herrian "borroka integrala" deritzotena aplikatzen dute, hau da, produktu kimikoez gain, borroka biologiko bat aplikatzen dute, alegia, landare parasitoarekin akabatuko duen beste intsekturen bat erabiltzen dute.


AURREINBERTSIO HANDIA.

Ezkerreko koadroan hidroponia teknikari buruzko abantailak zerrendatu ditugu, baina ezin utziko ditugu albo batean desabantailak. Gutxi izan arren oso garrantzitsuak dira. Esate baterako, teknika hauek komertzialki praktikan jartzeak aurreinbertsio handia eskatzen du.
Gainera, landarearen fisiologi eta kimika ezorganikoaren oinarrizko ezagutza izatea garrantzitsua da. Horregatik nekazariak bereziki horretarako hainbat gauza ikasi behar izaten du. Hidroponiaren teknika bere osotasunean ezagutzea garrantzitsua da. Euskal Herrian geroz eta nekazari gehiago da metodo hauetara jotzen duena. Hasierako gastu itzelei aurre egiteko diru laguntzak jasotzeko aukerak dituzte dagokien diputazioen eskutik. Elkarte sektorialekin (GILBE, Gipuzkoako Lore eta Baratzagintzaren Elkartea eta Bizkaian BIOEL, Bizkaiko Ortugileen Elkartea) batu eta beroien aholkua jasotzeko aukera badute.

ZERGATIK HAUTATU TEKNIKA HIDROPONIKOA
Hidroponiaren aldekoek hamaika abantaila aurkitzen dute teknika honetan. Segidan abantaila horietako batzuk zerrendatu ditugu.
- Landarearentzako beharrezko elementu mineral elikagarria kantitate egokienean gehitzen zaio, gainera disolbaturik, asimilatzeko egoera errazenean, honek guztiak hazkuntza baldintza hobetzen du.
- Erabiltzen diren substratu porotsuek aireztapen handiagoa eskaintzen dute. Honek prozesu metabolikoak azkartzea eragiten du.
- Landareak osasun egoera hobea erakusten du. Izan ere, lurraren bidez transmiti daitezkeen patologiak saihesten dira, higiene maila altuagoa delako.
- Kultibo hidroponikoekin lurrak ez du errotazio beharrik. Hau ezaugarri garrantzitsua da, ohiko kultiboetan monokultibo intentsiboak, (alegia, landare espezie bakar baten kultibo intentsiboak) lurra "nekatzen" baitu; nahiz abono indartsuak erabili.
- Eskulana aurrezten da, ez baita lurraren aurre prestaketa beharrik, ez dago lurra goldeaz irauli beharrik eta abar.
- Ur kontsumoa askoz baxuagoa da, hobeto aprobetxatzen da. Zenbait kasutan aurrezpen hau garrantzitsua izan daiteke.
- Ekoiztutako produktuak merkatu kalitate hobea azaldu ohi dute, tamainu uniformetasuna, itxura hobea... Batez ere tomatearen kasua azpimarra dezakegu, oso erantzun positiboa ematen baitu kultibo hidroponikoetan.
- Landarea bera nabarmenki azkarrago heltzen da kultibo tradizionalarekin konparatuz. Tomatearen kasuan adibidez, negutegien barruan, 7-12 egun lehenago heltzen da.

"ORAINDIK EZ DITUGU ONDORIOAK IKUSI"
Kultibo hidroponikoak monokultibo intentsiboa ahalbidetzen du, ez al du abantailarik ematen honek merkatuan?
Estrategia komertziala hartu behar da kontuan, eskala handikoa baldin bada interesgarria da. Orduan produktuetan espezializatzea komeni da (letxua, piperra, azelga...). Zenbait kasutan, eredu komertzial dibertsifikatuagoa interesatzen da. Baina kultibo hidroponikoa bietan aplikagarria litzateke.

Zergatik bihurtu da polemikoa kultibo hidroponikoen gaia?
Europan kontsumitzaileak nolabaiteko gaitzespena adierazi du, antinaturaltasunaren zentzua hartzen baitu. Gainera azken urteetan sortutako elikagaien inguruko iskanbilek (behi zoroen gaiak eta abar) kontsumitzailearengan konfidantza falta sortu du. Hala ere, jende asko dago oraindik produktu hidroponikoak existitzen direla ere ez dakienik.

Baratzagintzaren egoera eskasari aurre egiteko kultibo hidroponikoa ez al da irtenbide garrantzitsua?
Ortugile askorentzako soluzio bidea izan bada ere, ez da bakarra, azken urteetan nekazaritza ekologikoak indarra hartu du. Gainera kontsumitzailearen aldetik onarpen handia izan du. Ortugileek monokultiboak sortzen dituen arazoei aurre egiteko, dibertsifikazioaren aldeko produkzio ereduak ere bultzatu dituzte. Ezin gara bide bakarrera mugatu, gainera teknika hauek epe luzera baloratu behar dira, oraindik ez ditugu ondorioak ikusi.

Nekazaritza ekologikoak hidroponiarekin lehia al dezake?
Estrategia produktibo ezberdinak dira, ezin ditugu bata bestearen aurrean ezarri, aldamenean doaz, bakoitzak eskaintza ezberdina egiten du. Nekazaritza ekologikoak kalitatearen aldeko apustua egiten du, hidroponiak aldiz produkzio handia eta errentagarritasuna lortu nahi du. Kontsumitzaileak berak erabaki dezala.


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude