Euskaldun Neska-Mutil Bat Ipar Ameriketara Artzaien Gana


1966ko uztailaren 24an
Coca-Cola eta FANTAk babestutako Idatz-Leiaketaren sariko arduradunetako bat den Ballesteros jaunari elkarrizketa.

Euskaldun Neska-Mutil Bat Ipar Ameriketara Artzaien Gana
Aurretitulua>Coca-Cola Ta FANTAK Babestutako Idatz-Leiaketaren Sari
Denok gogoratuko dezuten bezala, Coca-Cola ta FANTA etxeak, idatz leiaketa bat antolatu zuen joandan urtean; aurten ere zerbait egiteko asmotan ote ziran susmoa iritxi ziran gure belarrietara, ta egiz ze ote zan jakitea atsegiña izango zala gure irakurlearentzat, eta Zuzenki beengana joatea erabaki genduan.
Joan giñan ba Coca-Cola ta FANTA'ren olara ta gure asmoaren be rri agertzean, Ballesteros jauna zela orren berri obenen zekiena ta berari egin genizkion gure galderak.
–Kalez barrena, Bigarren Idatz Leiaketa antolatzekotan ote zabiltzazten entzun dugu, ta egia sustraitik jakin nairik, orixe galdetzera etorria nauzu.
–Ez dizute gezurrik esan ez, Bigarren Idatz Leiaketaren berri aitatu dizutenak, gure asmoak joan dan urtean egin genduan lez aurten ere egitekoak bai dira. Ori bai aurtengoari garrantzi geiago eman nai genioke ta ori lortutzeko sariak obeagoak izango dira, neska mutil batentzako amesik zorragarriena izatea nai genduke.
–Ikusten dut une onean etorri naizela galderak egitera. Esaidazu arren, nola prestatu dezuten.
–Gauza da, oraindik xeetasun guziak ez ditugula erabaki, ain zuzen oraintxe asi gera begi belarri lan orretan. Egun gutxi barru, Leiaketaren Oñarriak argitaratutzeko prest izango ditugu. Nola nai gauzik garrantzitsuenak erabakiak dira.
–Norentzat izango da Idatz-Leiaketa ?
–1952'gn Ilbeltzaren 1'an ondoren jaio diran neska ta mutil guzientzat izango da, ta euskal ikastoletara zuzenduko baldin bada geienbat ere, orrek ez du esan nai, beste edonork ezin duala parterik artu. Aurrez izena ematen duan guzia izan diteke leiaketari.
–Noiz ekingo diozute?
–Lenbaitlen ekin nai genduke ta len esan dizudan bezela, egun gu txi barru xeetasan guziak erabakitzean, beriala asiko da.
–Nola antolatu dezute?
–Gutxi gora bera onela izango da. Leendabizi izena eman duten guziak guk emandako gai batekin beren ikastola edo etxeetan, idatz lan bat egin bearko dute, ta Dagonillaren erdi alderako onera, CocaCola ta FANTA'ren etxera biali. Lan auen artetik onenak aukeratuko dira 100'tik 20 bat edo, ta auen idazleari, Agorraren erdialdeko deia egingo zaiote, beste idatz lan bat egin dezaten; bigarren lan au ordea bakoitzak berekaz egin bearko du zaintzalle batzuen aurrean, ta bigarren aldiko idatz lan auen artetik aukeratuko dira saridunak.
–Era onetako leiaketan maiz gertatu oi da bederatzi urteko mutiko bat, amairu urteko baten parean jarri nai dala, ta ori guziok dakigun bezela ezin diteken gauza da.
–Bai, kezka ori gure artean ere sortu da ta nola erabakiko dan esaterik ez ba dut ere, dakidana da bereiztasuna egiña izango dala. Guk oar ori egingo dugu, ta epaille berak erabakiko dute obenen ze bide aukeratu.
–Neska mutil askok parte artuko dutela, uste al dezute
–Zalla da orreri aurrez erantzutea, nola nai baietz uste degu. Ikastoletako irakasleengandik laguntasun asko izango dugula uste dugu, ain zuzen beaientzako ere izango bai dira sariak.
–Sariak aitatu dituzunez aurreratuko al duzu gai onetaz zerbait?
–Bai, bi leendabiziko sariak erabakiak dira. Leendabizi izendatuko dan neska edo mutilla, bere irakasleak lagundua Ipar-Ameriketara Iberiako egazkin batean joango da, an dauden euskal artzaieri gure agurra eramatea, ta bigarren izendatzen dunak, mugaz beste aldeko Euskalerria ezagutu al izango du. Sari geiago ere izango dira, oraindik ez dira ordea erabaki.
–Denbora asko galdu arazten ari nauzu, ta amaitzera noa; azken galdera bat egin nai nizuke ordea.
–Egin, egin nai dituzun guziak.
–Zer dala ta antolatu dezute Leiaketa au?
–Ona emen argi ta garbi. Gure gisako etxe batek zerbait antolatzea pentsatzen duanean, giro geiena, errikoiena, izango dan zarbait antolatzen saiatzen da, guk gaurko euskeraren egoera ikusiaz asmatu nai izan dugu, neska ta mutil asko izango direla beren trebetasuna ager naiko dutenak, eta onela erabat guk ere euskeraren esnaera oneri bultzada bat emango diogula uste dugu.
Nere barrengo alaitasuna ezin izkutaturik pozik eman nion nere bostekoa, ta eskerrak emanaz aldegin nuan.
Denporak nola aldatu dira? Nork pentsa onelakorik ?
Orra or neska-mutillak, IparAmeriketaraño joateko aukera ederral Ongi etorririk aundiena prestatuko dizute Ipar-Ameriketako euskaldunakl Izan trebe ta saiatu zuen idatz lanak egiteko garaian.
IÑAKI
12

GaiezKulturaLiteraturaSariakBesteak
PertsonaiazBALLESTERO1
EgileezIÑAKI1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude