IPUINAK ISTORIOEN GAINEKO ISTORIOAK DIRA


2000ko apirilaren 09an
Grimm anaien ipuinak"en edizioaz arduratu zara. Zehazki zein izan da zure lana?
1837ko Grimm anaien ipuinen edizio alemana aukeratu dut. Ipuinak itzuli eta batzuei buruzko oharrak gehitu ditut. Oharretan kanpoko ipuin tradizioak eta bertakoak alderatu ditut. Ipuin egitura guztiak berdintsuak direla eta detaileetan bakarrik aldatzen direla ondorioztatu dut. Gainera, Alemaniako erromantizismoari buruzko bibliografia arakatu eta "Gibelsolasa" erantsi diot bildumari.

Txanogorritxo edo Edurnezuri Grimm anaiek asmatu al zituzten?
Eurek ez zituzten ipuinak sortzen. Bilketa lan zientifikoa egin zuten, herri ipuingintza jasoz, bertan zegoelako herriaren arima islaturik. Ipuinak non, noiz eta nola kontatzen ziren agertzen zuten gero oharretan. Beraz, ahozko iturriak erabili zituzten gehienbat. Neurri handi batean herri xehearengana jo zuten, baina baita iturri literarioetara ere. Ondoren, iturri herrikoiaren estiloa jaso eta literarioarena apaldu zuten, estilo bateratua sortuz. Grimm anaiek ziotenez, kontatuak ziren ipuinak fidelki transkribatu zituzten. Gerora frogatu da zenbait detaile asmatu egin zituztela, zazpi edizioetan aldaketak baitaude: lehenengo ama krudela zena, gero amaorde bihurtu zen; eta dorretik erorita hiltzen zen sakristauak gero hanka hausten zuen bakarrik...

Ipuin hauek nahiko tristeak izanik, zergatik dute hainbesteko arrakasta?
Ondare unibertsalaren zati direlako. Haurrek -eta haurrak ez direnek- maite dituzte, irrazionalak direlako. Günter Grassek aipatu izan du "Hiru Txerrikumeen"a. Bere esanetan, mitoak etengabe gurutzatzen dira gure bidean, mitoetan irauten dugu. Azken finean, ipuinak istorioen gaineko istorioak dira


Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude