SOKA SALTOKA ARITU NAHI DU EUSKARAK


2000ko martxoaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Gauza bat jolastea da eta beste bat euskaraz jolastea. Urtxintxa Aisialdi eta Susperketa Soziokulturalerako Eskolak horretan laguntzeko asmoz jarriko du martxan Euskal Jolasez Blai egitasmoa. Euskaraz jolasteko bitartekoak eta baliabideak eskaintzea du helburu egitasmoa honek, horretarako premia dagoela ikusi baitute.
Atzio Oreja eta Esti Amenabarro Urtxintxako dinamizatzaileak egitasmo honen sortzaile eta bultzatzaileetako bi dira. Horrelako eskaintza egiteko premia zegoela garbi ikusi zuten duela 4 urte, ikastetxe bateko irakasleek beraiengana jo zutenean. "

Haurrek erdaraz jolasten zutela ohartu ziren irakasleak, eta jolas horien euskarazko abestiak eta esamoldeak ez zekizkitela. Horrek kezkatuta jo zuten guregana"
kontatzen digu Atzio Orejak. "

Irakasleek zailtasunak zituzten horri buelta emateko eta ez zeukaten alternatibarik jolas horiek euskaraz burutzeko. Arazoari aurre egiteko irakasleentzat ikastaro praktiko bat egiteko eskatu ziguten, jolasak eta abestiak ikasteko ikastaro bat, alegia. Eta horri ekin genion".
Lana hasi besterik ez zen egin ikastaro harekin. Izan ere, Urtxintxakoak berehala konturatu ziren gabezia horri erantzun egin behar zitzaiola, benetako beharra zegoela. "

Zaharrek ezagutzen zituzten abestiak eta jolasak helduek ez dituzte jaso, eta beraz, ezin diete gaur egun haurrei erakutsi".
Hutsune hori bete nahian ikerketa lan bat burutzen hasi ziren. Orejak azaltzen digunez, "

bilketa lana egiten hasi ginen, lozorroan zeuden jolas eta abestiak biltzeko asmoz. Euskal Herriko eskualdeetako jolas lekuetara jo genuen lekuan lekuko materiala eta bibliografia biltzeko. Eta behin informazioa bildu ondoren, sailkatu egin dugu".
Bilduma hau liburuxka batean argitaratzeko asmoa dutela aurreratu digute. "

Gainera, ez da behin egin eta bukatuta geldituko den zerbait, baizik eta fitxaz osatua egongo dena, eta urtez urte ikerketarekin jarraitzeko asmoa dugunez, fitxak gehituko dizkiogu liburuxkari".
Momentuz 210 jolasen bilduma osatu dute eta hori guztia aurrerago kaleratzeko asmoa dute. Sailkapenari dagokionez, Amenabarrok zortzi jolas mota bereiztu dituztela azaldu digu: zotz egitekoak, ezagutza jolasak, soka saltokoak, gomatakoak, txaloka, lerroka eta korroka, korrika egitekoak, ohiko jolasak eta abestiak. "

Sailkapen hau ez dugu gure kapritxoz egin, baizik eta bilatu dugun guztia ikusi eta gero, sailkapen hori erabiltzen dela konturatu gara eta guk ere horri jarraitu diogu"
argitzen du Amenabarrok.
Horrekin batera, aurkitutako materialaren ezaugarriak edo berezitasunak errespetatu dituzte. Esaterako, tokian tokiko tradizioa errespetatu dute, eta jolasak han egiten diren bezala bildu dituzte. Jolas berberak izendatzeko modu askorekin egin dute topo eta izen horiek ere bildu dituzte. "

Adibide garbiena tabak jolasarena dugu"
dio Amenabarrok. "

Alde batetik, gaur egun inor gutxik ezagutzen du jolas hori; eta bestetik, `tabak' izendatzeko nahiz jolasteko moduak oso aldakorrak dira leku batetik bestera. Zumaian eta Arroan `akerko' deitzen zaio, Andoain, Bidegoian eta Goizuetan `kurkuluxak', Hondarribian `malezu', Mutrikun `sakaponak`...". Izendatzeko edo jolasteko moduak aldatzeko aukera zabalik uzten dute Urtxintxakoek, "azken finean, garrantzitsuena norberak bere moldaketak egiteko aukera ikustea baita eta norberaren egoeraren arabera horretarako gai izatea"
dio Amenabarrok. "

Guk jolasak eta abestiak dauden bezala erakusten ditugu, baina gero, hezkuntza ikuspegitik norberak bere proiektuarekin bat ez datorrena molda dezakeela argi uzten dugu. Irakasle eta hezitzaileei bere beharretarako moldaketak egiteko gaitasuna ematea da gure helburua".
Eroriz ikasten omen da oinez, eta jolasean ere jolastuz ikasten da. "

Hori gauza jakina da eta horregatik, hori da gure ikastaro eta eskaintza guztien oinarria: parte-hartzea"
baieztatzen du Amenabarrok. "

Jolasak ikasteko modurik egokiena jolasean aritzea da, eta hori da Euskal Jolasez Blai egitasmoaren oinarria".
Saioak hasi aurretik argi eta garbi uzten dute hori. "

Guk nahi duguna da jendeari euskaraz jolasten irakastea, baina jolastuz. Igerian ikasteko ere, igeri egin behar izaten da".
Orain arteko esperientzia ikusirik, transmisio lan hori egiteko metodologia parte-hartzaile hori egokia dela frogatu dute eta jendea ere iritzi berekoa da.


JOLASTEN IKASTEKO LAU AUKERA.

Bildutako informazio guztia praktikan jartzeko bide ezberdinak proposatzen dizkigute Urtxintxako kideek Euskal Jolasez Blai egitasmoarekin. "

Ez genuen informazio pilaketa horrekin soilik gelditu nahi, argi geneukan zerbait gehiago egin behar zela, informazio hori praktikan jarri behar zela, eta horretarako lau bide jarri ditugu irakasle, guraso eta hezitzaileen aukeran".
Eskaintza horiek "48 ordu jolasean, ikastaroak, kale animazioa eta erakusketa ibiltaria dira. Guztien helburua euskaraz jolasten irakastea da, bai ikasleei, bai irakasleei, bai hezitzaileei eta baita gurasoei ere.
48 ordu jolasean, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle eta ikasleei zuzendutako bi egunetako egonaldia da. Aterpetxe batean bildurik, bizpahiru hezitzaile adituk jolasak eta abestiak erakutsiko dizkiete bi egunetan zehar. Haurrez gain, irakasleek ere parte hartuko dute eta horrela hurrengo ikasturtean ikasle berriei erakusteko gai izango dira. Orejaren ustez "

gaur egun ikastetxetik ateratzeko aukerak nahiko esplotatuak daude; natur inguruko ekintza, abenturazko kirolak... Berriz, lekuren batera jolastera joatea berrikuntza bat dela ikusten dugu, interesgarria dela. Eta programari dagokionez, irakasleentzat ez du inolako ardurarik esan nahi, hezitzaileen esku baitago antolaketa guztia".
Ikastaroei dagokienez, irakasle, guraso eta begiraleei zuzendutakoak izango dira, hau da, ikuspegi desberdinetatik haurren heziketaren ardura duten hainbat eragileri bideratutakoak. Lau, zortzi, hamabi edota hamasei orduko ikastaroak aukeratu ahal izango dira.
Hirugarren eskaintza kale dinamizazioa da. Haurrentzat antolatutako jaialdiak izango dira, eta euskal jolasa izango da interesgune nagusia. "Ikastetxean, herriko plazan, kultur etxean, kiroldegian edota beste lekuren batean antolatzen diren jaialdien animazioaz arduratuko gara gu, eta jolasak erakutsiko ditugu"
esplikatu digu Orejak.
Azken eskaintza, berriz, eraskusketa ibiltaria da. Euskal jolasei buruzko ibilbide didaktikoa da eta jolasen ezaugarriak ezagutzeko eta gogoratzeko balio du. Erakusketa hau herriko plazan, udaletxean, kultur etxean edota ikastetxean jarri ahal izango da. Bere paneletan euskal jolasen data basea egongo da ikusgai modu grafiko batean.
Ekimen hauekin guztiekin euskal jolasak eta abestiak ezagutarazi nahi dituzte Urtxintxakoek. "

Gure helburua hedapena da. Gaur egungo gizartean jolasak berebiziko garrantzia duela uste dugu. Gero eta informatizatuagoa dagoen gizarte honetan, gero eta konpetitiboagoa den gizarte honetan, indibidualismorako gero eta tendentzia handiagoa dagoen honetan, jolasak horrekin guztiarekin apurtzeko aukera ematen du. Jolasak plazerra dakar berekin eta hori eguneroko bizitzan islatzea lortu behar dugu"
diote Orejak eta Amenabarrok.
Jolasak hainbat gauzatarako balio du: atseden hartzeko, barne tentsioak eta inpultsoak deskargatzeko, ondo pasatzeko, besteekin erlazionatzeko, fantasiak aireratzeko... Gure kulturaren altxor bat dela esan daiteke eta altxor hori erabilgarri egin eta hezitzaileen eskuetan jarri nahi du Urtxintxa Eskolak


Azkenak
Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Nekropolitiken politika

"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]


Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude