LIXIBA EGITEKO GARAIA


2000ko martxoaren 19an
Badira gauzak begiratzen zaien tokitik begiratzen zaiela itsusiak direnak, erremediorik gabe. Gaurko emaitzak esate baterako. Berdin da Estatuan jartzea begia, Hego Euskal Herri mailan, Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foralean, probintziaka edo hiriburuetan. Nonahi kokatuta ere ikusmira, desastrea. Alderdika aztertuta berdin. PPren bihotzetik bakarrik dago pozteko motiborik, eta bistan da, ez da nire kasua. EAJk Madrilen bi diputatu gehiago izateak ere ez dakar kontsolamendu handirik. Mapako koloreei erreparatuz, eskuinaren gorri-horiak tinta-tzen du zezen larrua, garden eta distirante zabalerorik handienean, azpitik doazen olio tanta setatien modura Catalunya, Andaluzia eta Autonomia Erkidegoko ertzetan. IUko Frutos galtzailearen hitzekin geratzen naiz: "Estatu osoan atzerakoikeria ekonomiko, sozial, politiko eta kulturala nabarmendu da. Ez dago bueltarik".
Kanpaina istean kalifikatibo bat jarri zioten EA eta EAJkoek: zikina. Hortik lixiba egiteko lehen deia. Baina emaitzak ezagututa lixibaren beharra orokor eta errotikagokoa gertatzen da. Emaitzak neurri batean bakarrik egotzi dakizkioke kanpainari. Sakonago jo beharra dago lau urteren ondoren hamaika ordutan zehar finkatuta geratzen den foto-finish hori ulertzeko.
Edo horretan saiatzeko behintzat, uler-tzea ez baita erraza. PSOEk eta IUk egin beharko dute beren analisia. Euskal Herrira etorrita, nola esplikatu gizartean dauden ekimen eta sektorerik dinamikoenak kolore abertzalekoak izan eta gero panorama hau nagusitzea? Nondik haustura ikaragarri hori? Zerbaitetan ez dugu asmatzen. Hor dago ETAren atzerakarga, erabakiorra. Baina horrek bakarrik ezin du justifikatu abertzaleen joko eskasa, bototan nahiz abstentzioan. Etsiko ez badugu, txingurriarena egiten segi behar harrokeriak utzita, zuhurtzia eta argitasun osoz.
Estetikarekin hasitakoa alor berean bukatuko da, irudi adierazgarri bat medio. Balza umearen kotxetxoari bultzaka eta emazteak sorbaldatik helduta irten da hauteslekutik. Madrilen daukan homonimoarekiko distantzia keinu horretan islaturik geratu da beste ezertan baino argiago. Tamalez, gorilaz inguratutako ministroa nahiago izan dute hautesle askok, bizkarzaintzat emaztea duena baino


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude