«Zuzenean sartzea zirraragarria da»


2000ko otsailaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Unitate mugikorra aldean duela, kultura ekitaldi bat non, Mari Jose han. Orain Donostiatik aritzen da albistegi nahiz «Kultura.com» saioan. 1984an oposaketa bidez sartu ondoan, kultur arloan espezializatu da bilbotarra. Zazpi urte daramatza Donostiako Zinemaldiaren berri ematen.

«Zuzenean sartzea maite dut. Lehengoan adibidez, zirraragarria izan zen EHUko unibertsitateak Laboa, Benito eta Artze anaiei urrezko domina emateko ekitaldia zuzenean eskaintzea. Hala ere, laburra izatea kostatzen zait, minutu eta erdi baino ez dudanean»
. Zuzenean aritzeak ere badu bere arriskua, noski:

«Behin, antzezlan baten xehtasunak aurkeztu eta gero, hara non hurrengo emanaldiak noiz ziren ahaztu, eta `uste dut bihar eta etzi izango direla' bota nuela jakin gabe»

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...