Gotzon Garateren Atsotitzak liburutik hartu eta egokitutakoa, PSOE-IU operazio politiko komertzialari bikain dagokiolakoan. Batek, piper eta gatzik gabeko eltzea bere horretan utzita janzale berririk ez duela ekararaziko jakitun, betiko saltsari kolore berriaren itxura eman nahi dio. Besteak aldiz, bere eskasian geroz eta eskasago, zernahi on du jango badu. Almunia eta Frutos. Betiko eltzekariak bientzako lain emango duelakoan, berritu saltsaz hornitu eta aski dutelakoan, tratoa burutu dute. Madriletik probintzietara. Komo il fo. PSE-EE eta IU-EB barne. Nola ez. Edozein multinazionalen antzera, etxe nagusitik datorrena lege. Eta txintik atera gabe, onar. IUk Lizarra zuen oztopo eta ETArenak aitzaki. Libratu da zamatik. Eta biziko bada, bere kontra epelak esan dituen PSOE du soziorik aproposena, boteretik hurbil emango duena. Biek zuten elkarren beharra eta elkarrekin tratua egiteko gauza izan dira. Zoriontsu izan daitezela Espainian agintzen, bainan pakean utz gaitzatela gurean, hemen agindu dezaten ez diegu onartuko eta