Ezustea izan da Antena 3k berriki eman duen dokumentala emakumezkoen salerosketa salatuz. Sofres-en audientzia neurketaren arabera, %43,5eko «share» delakoa lortu zuen, eta Tele 5eko «Cronicas marcianas»ek berriz %15 baino ez. Horrek argi adierazten du, dokumentalaren generoak ere tiradizo handia izan dezakeela
FILM LABURREN LORALDIA TELEBISTAN
Astearte gauero film labur bat emango da Espainiako La2en, antolatu duten lehiaketa nazionalaren barruan, 120 eman arte. Ondo legoke, ETBk ere antzeko ekimena izango balu. Hain zuzen, industriarik ez badugu ere, urtean zehar film labur anitz egiten da Euskal Herrian, zirkuitu baten faltan oharkabean pasatzen zaizkigunak
EUSKALTEL TELEBISTA LOKALEN ATZETIK
Komunikabideetan sartzeko interesik ez zutela esan zuten arren, Euskaltelekoek buru belarri ekin diote EAEko hiru hiriburuetako telebistetan partaidetzak erosteari. Halaxe, Canal Bizkaia-ko kapitalaren %9,99 erosi dute. Canal Gasteiz-ekiko hartu-emanak aurreratuta daudela, Tele Donosti da hurrengo jomuga
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...