SORTZEN-IKASBATUAZ


2000ko urtarrilaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

SORTZEN-IKASBATUAZ

Hezkuntza publikoan diharduten Sortzen eta Ikasbatuaz elkarteen bateratze prozesuari amaiera eman zitzaion iragan larunbatean Donostiako Miramar jauregian. Eraketa batzarrean bi elkarteetako kide diren EAE eta Nafarroako 60 bat ikastola eta eskola publiko euskaldunetako ordezkariek eskuhartu zuten. Sortzen-Ikasbatuaz elkarte berriak Euskal Eskola Publiko Berriaren aldarrikapen historikoa du bere zereginetako bat eta urrats kualitatiboa eman nahi du, irakaskuntzako sektore eta esperientzia desberdinetatik abiatuz, Euskal Herri osorako Hezkuntza Sistema Propioaren alde elkarguneak bilatuz.


"EUSKARA, ESKUBIDEA ETA ABANTAILA"

Euskarazko irakaskuntzaren aldeko sentsibilizazio kanpaina jarri du abian hezkuntza eta euskalgintza arloko hamahiru elkartek (Baikara, Bizkaiko Gurasoen Elkartea, Denon Eskola, EHE, IA, Ikas-Bi, LAB, Nafarroako Ikastolen Elkartea, Partaide, Sarean, Seaska, Sortzen-Ikasbatuaz eta EILAS) eratu duten bilguneak. «Euskara, eskubidea eta abantaila» da oinarrizko mezua.


AMIKUZEKO
IKASTOLA BERRIA

Amikuzeko Ikastolak (Donapaleu) gela arazoak ditu eta ikastola berri baten proiektua jarri nahi du abian. Ostegun honetan, hilak 27, azalduko dute zein den egungo egoera eta proiektuaren xehetasunak emango dituzte. Gainera, Eñaut Etxamendi gidari duen kantu tailerra abiaraziko dute.


"EZ DA GAI ERRAZA"

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) errektore Antonio Perez Pradosek Hizkuntz Normalizaziorako Batzordeak eginiko lana hartu zuen ahotan pasa den astean. Bere esanetan, batzorde horrek «euskaraz ikasteko eskaera eta eskaintza kontuan hartu ditu. (...) Proposamen bat egin behar da unibertsitatean euskarak izan behar duen erabilera arautzeko. Baina ez da gai erraza».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...