Aste osoa belarria jarrita egoten da 29 urteko iruñear petoa. Karrikarekin hartu eman zuzena duela, 13:00etatik 15:00ak arte aireratzen da magazina.
«Mutilen irratia izatearen ospea izan du beti Eguzkik, baina oraingoan, gehienak neskak gara»
. Anitza da edukia, kultura, musika eta gizarte mailako gaien bidez.
«Mikro aurrean hegan bezala jartzen naiz. Joan den udazkenean, kasu, nire amaren etxea bota zuten Errotxapean; ni jaio eta bizi izan naizen etxea hain zuzen, udalaren hirigintza basatiak birrinduta. Hori kontatzen ari nintzela, entzuleek negar malkoak isurtzen ari nintzela nabaritu zuten, haiek ere hunkituz. Irratia bihotza da eta amets egiten uzten dizu»
. Aurrera begira,
«gau saio intimo bat egin nahiko nuke, flamenko musika jarri eta entzuleekin mintzatzeko»
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...