EUSKAL ARTEA MADRILEN


2000ko urtarrilaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
EUSKAL ARTEA MADRILEN
258 galeria izango dira guztira
ARCOn, Espainian egiten den arte
garaikideko azokarik garrantzitsuenean.
Euskal galeriei dagokienez, azken
urteetan bertan izan diren berberak
izango dira Madrilen otsailaren 10etik
15era: Altxerri, DV Galeria, Colon XVI,
Windsor Kulturgintza, Vanguardia
eta Dieciseis. Eta gainera, iaz ireki zen
Iruñeko Lekune. Salbuespen bakarra
Gasteizko Trayecto galeria izango da. Zazpi galeria hauez gain, Arabako Diputazioak
96an egin zuen bezala, Arte Ederretako Museoaren bildumako erakusketa aurkeztuko du. Guztira berrogeita hamar artista
ingururen lanak eramango dituzte euskal galeriek ARCOra. Hauetako batzuk,
Eduardo Txillida, Andres Nagel,
Cristina Iglesias edo Jorge Oteiza kasu,
artista kontsagratuenak. Beste batzuren
lanak ordea, lehen aldiz izango dira bertan.

Guggenheimek 2.625.000 bisitari izan ditu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...