BESTE TELESAIL BAT EGITEKO ASMOA DAGO


2000ko urtarrilaren 30ean
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
BESTE TELESAIL BAT EGITEKO ASMOA DAGO
Fikzioaren aldeko apustu sendoa egin nahi du ETBk. Jakin badaki, albistegiekin batera, dramatikoak direla telebista baten ikur bereizgarriak. Halaxe, udazkeneko parrilari begira, litekeena da Goenkalez gain, astero «sitcom» berri bat euskaraz egitea. Antza, egitasmo interesgarriak jaso dituzte, eta orain bideragarriak ote diren ikusi behar

«EL SEÑORIO DE LARREA»REN PORROTA
Horren kontura, esan dezagun iritzi kontrajarriak sortzen dituela «El Señorio de Larrea» telesailak. Alde batetik, gidoia bera, tiradizoko planteamendua duen arren, zeharo mengela iruditzen zaigu. Aktoreak ere zurrun daude. Baina bestetik, laudatzekoa da erabili duten produkzio sistema, kanpoaldeak taxuz erabiliz

KIROLAREN ATEAK GAZTELANIARI IREKITA
Errege Kopako futbol partiduak gazteleraz ematen hasia da ETB, etekin ekonomikoa handiagoa izango baita, bidenabar ETB-1eko parrilari finkatzeko aukera emanez. Oso litekeena da halaber, saskibaloia ere gazteleraz eskaintzea. Futbolik onena baina, ETB-1erako gorde nahi da, baita pilota eta txirrindularitza ere


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...