PLASTIKO, METAL ETA BRIK ONTZIAK BIRZIKLATZEKO ORDUA


2000ko urtarrilaren 09an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Azken hilabeteotan gure herrietako kaleetan perretxiko mota berri bat agertu da. Ohiko edukiontzi berde eta urdinaren ondoan edukiontzi horia ugaldu da, etxean erabiltzen diren ontziak biltzeko jarri dena. Eta hau guztia helburu batekin: etxean erabilitako ontziak birziklatzea.
Birziklapena asmo izatetik errealitate bihurtzen ari da pixkanaka-pixkanaka. Gero eta edukiontzi gehiago ditugu gure herrietan. Bide bazterrean dauden perretxiko erraldoi hauek espaloi grisak alaitu eta aparkalekuen eremua txikitzeaz gain, badute bere funtzioa: zaborren gaikako bilketa ahalbidetzea. Lehendik ere beira eta papera jasotzen ziren, baina ontziak biltzeko edukiontzi horiena kontu berria da.
Zertarako ote da, ordea, kontenedore horia? Etxeetan erabiltzen ditugun ontziak berreskuratzeko helburua du, baina edukiontzi honek ez ditu edozein materialeko ontziak onartzen. Oro har, hiru material desberdineko ontziak bota behar dira: plastikozkoak, metalezkoak eta brik ontziak. Plastikozko ontzien artean jogurt-poteak, detergente-botilak, olio-botilak, ur-botilak, leungarri-botilak, xanpu-poteak, kakao-poteak... dira sartu beharrekoak. Baina ez edonola, taparik gabe, hutsik eta ondo garbitu ostean baizik. Kontserba-latak eta edari-poteak aurkitzen ditugu metalezko ontziei dagokienean. Eta azkenik, denok ezagutzen ditugun brik ontziak: zuku-brikak, esne-brikak... Azken hauek tolestea komeni da, edukiontzian leku gutxiago har dezaten.
EAEko probintzi bakoitzean, modu desberdinean garatu da ontzien bilketa. Gipuzkoa izan da afera honetan lehena. Gipuzkoako lurralde historikoan mankomunitateek kudeatzen dute etxean erabilitako ontzien bilketa eta honetarako, 1.018 iglu moduko edukiontzi ezarri dituzte. Zortzi mankomunitateetatik lauk bakarrik ezarri dituzte edukiontzi horiak: Sasieta, San Markos, Urola Erdia eta Txingudik. Sasieta Mankomunitatea izan zen lehena ontziak biltzen. 1994an Goierriko lau herritan jarri zituzten kontenedore horiak proba moduan eta iazko maiatzean Urola Garaia eta Goierri eskualdetako beste herrietara zabaldu zituzten. Honela, 1998ko uztailerako 230 kontenedore zeuden. San Markoseko Mankomunitateak ere esperientzi pilotu bat jarri zuen martxan duela bi urte eta egun 500 edukiontzi daude Donostialdean. Urola Erdian 78 kontenedore daude martxotik eta Txingudin 210 joan den uztailetik. Debabarrenako Mankomunitateak 140 edukiontzi (kontenedore bat 500 biztanleko) jarri zituen azaroaren 8an eta abenduaren erdialdera bitartean 1.340 kilo zabor jaso zuten. Abenduaren erdialdean Deba Garaian ere agertu ziren perretxiko horiak; 127 kontenedore, hain zuzen. Debabarrenako Mankomunitatean bezala, edukiontzi bat dago 500 biztanleko. Urola Kosta eta Tolosaldean edukiontziak aurki ezartzeko asmoa dute.


185.306 KILO 98 UDALERRITAN.

Bizkaiko egoera desberdina da antolamenduari erreparatzen badiogu. Hemen ontzi bilketa ez dute mankomunitateek kudeatzen, udal gehienek Bizkaiko Foru Aldundiarekin egin duten lankidetza-hitzarmen baten bitartez gauzatzen dute. Hitzarmen honetatik at, Bilbo, bilketa bere kabuz egiten duena, eta Ezkerraldea daude. Honela, biztanleriaren bi herenek edukiontziak dituzte etxetik gertu. 99 udalek sinatu duten lankidetza-hitzarmenaren arabera, Foru Aldundiak hartu du bere gain Bizkaian 1.300 edukiontzitik gora ezartzeak esan nahi duen gastua. Bilbon 1.500 edukiontzi ipini zituen udalak iaz. Ezkerraldean ez dago edukiontzirik, baina Foru Aldundia bertako herriekin kontaktuan dago, ontzi bilketa Bizkaia osora zabaldu nahi duelako. Bizkaiko beste berezitasun bat bi edukiontzi mota edukitzea da. Gipuzkoan dauden igluez gain, populazio gutxiko zonetan edukiontzi txikiago batzuk daude, bilketa maiztasun berarekin egin dadin.
Abenduaren hasiera aldera argitaratu diren datuen arabera, azaroan, Bizkaiko Diputazioak Garbiker enpresaren bidez, 185.306 kilo ontzi bildu ditu 98 udalerritan. Bizkaian iraila izan zen bilketan errekorra jarri zuen hilabetea, baina azaroko bilketak errekor hori % 4an gainditu zuen. Beraz, batez beste biztanle bakoitzeko 500 gramo jaso dira. Iazko (1999ko) lehenengo hamaika hilabeteetan pertsonako 4,3 kilo ontzi bildu zituen Garbiker enpresak.
Araban motelago ari dira lanean. Momentuz Gasteizko gune batean bakarrik aurki ditzakegu edukiontzi hauek. Ekainean ipini zituzten 40 lehenak. 600 biztanleko edukiontzi bana izatera iritsi nahi dute. Laster Aialako Koadrilan beste 125 jarriko dira eta aurtengo urrirako probintzia osoan egongo direla espero da.
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek aktiboki parte hartzen dute hiriko hondakinen gaikako bilketan. Gipuzkoan 681 tona ontzi jaso ziren iazko urtarrila eta abuztua bitartean. Bilbon 470 tona jasotzen dira hilero. Gaikako bilketak gora egin du; alabaina, ezin daiteke esan zabor gutxiago iristen denik zabortegietara, geroz eta zabor kantitate gehiago iristen baita. Kontsultatutako iturrien arabera, ontzi bilketak ez du eragin handirik izan zabortegira heltzen den zabor pisua kontuan hartzen badugu. Bolumen aldetik, ordea, beherakada nabari da. Edukiontzi horietan jasotzen den guztia ez dira ontziak izaten. Batez beste % 25 erreusa izaten da, jendeak edukiontzietara bota behar ez dena ere botatzen baitu. Aerosol, jostailu, tresna elektriko, gomazko eskularru, orrazi, kazola, zartagin eta halakoei ez dagokie kontenedore hau.
Ontziak bildu ostean, sailkapen-planta batera eramaten dira, materialak banatzeko. Gipuzkoan Legazpin dago planta bat eta Bizkaikoa Zornotzan. Arabakoak Zornotzara eramaten dira. Planta hauetan plastikoa, metala eta brika sailkatzen dira eta material bakoitza leku desberdinetara bidaltzen da birziklatzeko. Plastikoa garbitu, txikitu eta urtu egiten da eta plastikozko gauzak egiteko erabiltzen da, berriz ere. Metalak txatartegietara bidaltzen dira eta metalurgiarako balio izaten dute. Brikaren kasuan Valentzian dagoen enpresa birziklatzaile batera bidaltzen da. Bertan, aluminioarekin paperezko aluminioa egiten dute, kartoiarekin «craft» papera fabrikatzen dute eta plastikoarekin energia.


2001. URTERAKO BETEBEHARRAK.

Edukiontzi horien ugalpena 94/62/CE arteztarau europarrari erantzuteko asmoari lotua dago. 1997an ontzi eta ontzi hondakinen legea onartu zen Espainian, arteztarau europarraren transposizioa dena. Lege honen arabera, Gestio Sistema Integratu bat jarri da martxan eta honek ontzi bilketa finantzatzen du. Europako arteztarauak bi betebehar ezarri dizkie Europako Batasuneko kideei 2001. urteko ekainaren 30erako: erabilitako ontzien pisuaren % 50-65 jasotzea; eta % 25-45 birziklatzea, material bakoitzeko % 15, gutxienez. Bizkaiko Ingurugiro eta Lurralde Ekintza diputatu Esther Solabarrietak adierazitakoaren arabera, Bizkaian, gaur egungo erritmoa segitzen bada Europako Batasunak finkatutako helburua beteko da.
Nafarroan ontziak ez dira orokorrean edukiontzi horien bitartez jasotzen. Joan den maiatzean Erriberako Mankomunitatean kontenedore horiak ezarri ziren, baina Nafarroan beste sistema bat erabiltzen da ontziak jasotzeko 1992tik. Jurramendi (Mendixurra) eta Iruñerriko Mankomunitateek beira eta papera biltzeaz gain, materia organikoa eta bizigabea jasotzen dute. Materia bizigabea brik, plastiko, metal eta abarrek osatzen dute. Iruñerriko Mankomunitateak sailkapen-planta bat du Gongoran eta materialak bereizten ditu bertan. Jurramendiko Mankomunitateak, aldiz, «compost» deritzon sistemaren bidez sailkatzen ditu gaiak. Materia organikoa hartzitu egiten da –hori da «compost»– eta bahe batzuetatik pasatzen da, plastikoa materia organikotik bereiziz.
Iparraldean ontzi hondakinen bilketa bestela egiten da. Leku gehienetan etxez-etxe biltzen dira plastikozko ontzi eta brikak, bilketa honi 1998an eman zitzaion hasiera. Ontzi hauek plastikozko poltsa gardenetan jasotzen dituzte hiritarrek eta ondoren, kamioi bat pasatzen da hauek jasotzera astean behin. Poltsa hauetan ere aurrerantzean aluminiozko ontziak jasotzeko asmoa dago, momentu honetan metalezko ontziak zaborrarekin batera biltzen baitira. Dena den, metala sailkapen-plantetan banatu eta berreskuratzen da eta aluminiozko latak erre egiten dira, berriz ere erabili ahal izateko. Donibane-Lohizune inguruan, aldiz, Euskal Autonomia Erkidegoan bezalatsu, kontenedore batzuetara botatzen dira ontzi hondakinak

Ikasleak ere gaikako bilketaz ardura daitezen nahi da

Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak, EAEko Foru Aldundi, Eudel eta Ecoembes-ekin (Ecoembalajes España S.A.) batera, edukiontzi horien erabilera sustatzeko kanpaina bat jarri du martxan. Euskal Autonomia Erkidegoan urteko sortzen diren 200.000 tona ontzi hondakinetik 3.000 tona birziklatzen dira, % 1,5. Dena den, urtebeteko epean metalezko, plastikozko eta brik ontzien bilketak gorakada handia izan du. 1998ko irailan 17 tona jaso ziren EAEn, iazko abuztuan 600 jaso ziren eta kopuru hau gorantz doa.
Era berean, gaikako bilketa sustatzeko, jokoz eta material didaktikoz osatutako set batzuk banatuko dira EAEko 600 zentrotan. Honen helburua, ikasleak etxeko hondakinak banatu eta birziklatzeak duen garrantziaz jabetzea da


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude