LAU ZORTZIMILAKO ZERURAKO

  • Zerutik gertuen eta maizen egon direnen klub bitxian sar litezke bi anaiak. Aitzakia, Iñurrategi & ETB proiektua dugu, zortzi dokumental eta bi saio berezi egiteko. Erronka ordea ez da makala, bost hilabetetan falta zaizkien 4 zortzimilakoak igo beharko baititutze 14etara iristeko.

1999ko abenduaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Dagoeneko Patagonian ditugu Felix eta Alberto; Paineko dorre itzelean zintzilikatuta ETBrako lehen dokumentala grabatzen. Hori ordea, berotze ariketa baino ez da. Inoiz egin den euskal espediziorik gotorrena etorriko baita gero. Behin Painekoa burututa, ez dute beste bidaiarik egingo, martxoan lau zortzimilakoen erronkari taxuz heltzeko.

«Batik bat, aurtengo udaberrian Juanito Oiartzabalek hamalauak egin eta gero hasi ginen horretaz pentsatzen. Gure inguruan dagoen jendea egin behar genuela hasi zitzaigun esaten. Baina gure burua bultzatzeko, modu erakargarri batez ekin nahi genion. Azkenean, ETBren interesa ere ezagututa, animatu eta laurak epe labur samar batean igotzea da erronka»
azaltzen digu Felixek.

«Berria zabaldu denez geroztik, jendea beste irakurketa bat egiten ari bada ere, guk ez dugu mendizaletasuna kirol lehiaketa batekin parekatu nahi; hain zuzen ere, erreportajeak aurrera ateratzeari emango diogu garrantzi gehien, bestea horren baitan sartuz»
. Halaxe, Nepalera joan eta aklimatazioa ongi ezagutzen duten Manaslu inguruan egingo dute. –Duela bi urte, negu gorrian Manaslura igotzen saiatu arren, ezin izan zuten tontorrera iritsi, eguraldi zitala egiten baitzuen–. Oraingoan haatik, eguraldi hobea dagoenean helduko diote bi mendiak garaitzeari, igobide errazenak erabiliz baina, beste ezerk eragin ez diezaien. Manasluren (8.163 m) ondotik, Annapurna (8.091 m) izango dute zain, gizakiak igo lehen zortzimilakoa hain justu, makurra eta tranpez beteta dagoena. Elurrolde eta eguraldi aldaketa bortitzei ere egin beharko diete aurre. Ia 70 lagun hil dira bertan. Bi menditzarrak egin ostean, eta ia atsedenik hartu gabe, Pakistango Karakorum mendikatera joango dira Gasherbrum I (Hidden Peak izenez ere ezaguna), eta Gasherbrum II, Nepalekoen ondoan zailtasun gutxikoak biak.


KAMERA LAGUN DUTELA.

Igotzeaz batera, ezin ahantzi kamera aldean eraman beharko dutela. Eginbiderako, lantalde txikia bezain eraginkorra moldatu dute, lan dinamika gogor horretan malgutasuna erakutsiko duena.

«Eskalatzaile taldea hiru lagunok osatzen dugu; ni neu, Alberto anaia eta Jon Lazkano, bereziki hormako igoeretan eta antolaketa lanetan ariko dena. Alderdi teknikoa, ETBren plantilakoa da: alde batetik, Gotzon, kanpamendu baseraino kameraz arduratuko dena. Igoeren azken zatiak berriz, barruko paretak barne, geuk egingo ditugu. Makurragoa egiten da, beste abiadura batean mugitzera behartzen baizaitu planoak hartu beharrak. Indarrez makal gabiltzanean ere nabarituko da, baina tira garbi dugu zertara goazen. `Al filo de lo imposible' saioan hartu genuen eskarmentua lagungarri egingo zaigu. Bestetik, Asier Arangurenek lagunduko gaitu. Kazetari gisa etorriko den arren, denetik egin beharko du»
diosku Felixek. Lau zortzimilakoak igotzeko ahaleginean, zuzeneko konexioak egingo dira irrati nahiz telebistan, non bi saio bereziez landa, laburpenak eta balantzea ere eskainiko diren.
Tamainako balentria burutuz gero, «Hamalauen klubeko» gazteenak bilakatuko lirateke Iñurrategitarrak, Reinhold Mesner hegotirolarra, Kukuczka poloniarra (1988an Lhotsen desagertu zena), Krystof Wielicki erkidea, Erhard Loretan suitzarra, Carsolio, Sergio Martini italiarra eta Oiartzabalekin batera. Gisa horretan, Euskal Herria litzateke herrialderik ordezkatuena klub horretan. 1992an Everest oxigenorik gabe igo zutenez geroz, anaia aretxabaletarrak mendizaleen elitean dira. Indarra eta zuhurtzia berdin nahasteaz gain, gutxi batzuen dohaiak dit uzte, hots, era alpinoan eskalatu eta baldintzetara egokitzeko ahalmen izugarria. Himalaian egin 13 espedizioetatik hiru porrot baino ez dituzte jaso.
Zenbakiei dagokienez, zerrendan lehena Kukuczka poloniarra dugu, hamalauak 9 urtetan igo baitzituen, Iñurrategi anaiak bigarrenak izan litezke, lortuz gero, 10 urtetan egingo bailituzkete. Atzerritarren artean, bik baino ez dituzte lau gailur kateatu urtebeteren buruan: Carlos Carsolio mexikarrak eta Kazajistaneko Anatoli Boukreev-ek, duela hiru urte Annapurnan zendu zenak. Oiartzabalek ostera, hiru igoera lotu zituen urte batean (Makalu, Broad Peak eta Lhotse).
Indarrak neurtzen jakitea, mendi gaitza, hatz eta behatzak izozteko arriskua beti present... Nola jakin non dagoen muga? Felixen irudiko ez dago sekreturik,

«elementu asko sartzen dira hor: norberaren egoera fisiko eta morala jokoan egonda, zentzuzko erabakiak hartzeko prest egon behar duzu. Orain arte, atzera egin dugunetan aho batez hartu dugu erabakia. Presiopean baldin bazoaz berriz, arriskua biderkatu egiten da. Ez da batere lagun ona halako zereginetarako. Alde horretatik gu oso lasai goaz, nahiz eta epe motzean egin beharreko erronka den, konpromisoa lortzen saiatzea da. Inork ez gaitu presionatu, egotekotan geure buruari ezarritakoa da»
.
Gertatuak gertatu, lasaitu ederra hartuta murgilduko dira gainontzeko dokumentalen grabazioan. Gisa horretan, uda aldean, abenturaren azken txanpan munduko hainbat bazterretan ibiliko dira, hala nola, Estatu Batuetako Yosemiteko paretetan, espedizio bat Maliko basamortuan eta Zeelanda Berriko alpeetan dauden mendi zoragarrietan. Lehen dokumentala, Paineko erdiko dorreari eskainia, hilaren hondarrean izango da ikusgai. Gainontzekoak berriz, datorren urtean gaindi


Azkenak
Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


NBEren Segurtasun Kontseilua Gazan bahituta dauden israeldarrez mintzatuko da asteartean

Bahituen "egoera larriaz" eztabaidatuko dute biltzarrean egongo diren herrialdeek, Danny Danon Israelek Nazio Batuen Erakundean duen enbaxadorearen arabera. Hamasek adierazi du bahituek osasun arreta jasoko dutela baldin eta Israelek Gazara laguntza humanitarioa... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Fusilatutako bi pertsonaren gorpuzkiak atera dituzte Muniainen

Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]


2025-08-04 | Gedar
“Sinpatiaren Festak” Lizarran: erasoak Bajadika alternatiboari

Ukabilkadak, bultzadak, blokeoa, izotz jaurtiketak eta abar jasan behar izan dituzte Bajadika aldarrikatzailea egin duten pertsonek.


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Eguneraketa berriak daude