EMUA: LAPIKORAKO HEGAZTI AUSTRALIARRA

  • hegaztitzar hauen 2.000 kilo okel ekoiztuko da abendua eta maiatza bitartean. Australiako etorkinaren koipeaz eta lumajeaz ere baliatzen dira zaintzaileak.

1999ko abenduaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Australiako lautadetatik datorkigu etorkin hau. Ostrukaren antzekoa da eta metro bateko altuera eta 50 bat kilo izaten ditu, batez beste. Emuaren bidaia luzearen arrazoia, ekonomikoa da. Bere haragia sal daiteke, koipea azalerako eta osasunerako oso ona omen da eta azken honetatik kosmetikoak ere sor daitezke. Errentagarritasun honi begira, Bizkaian hiru haztegi daude. Artzentalesen sortu zen Bizkaiko lehen emu etxaldea. Bertako arduradunak 20 bikote ekarri zituen. Guenesen beste etxalde bat ireki zen eta azkenik, duela bi urte, Muskizen sortu zen hirugarrena.
Animalia ezezagun honen berri jakiteko Muskiz aldera jo dugu, herritik bi kilometrotara dagoen Belutxi baserrira. Bertan Txomin Perez Lazak ordu asko igarotzen ditu bordan dituen animaliak jagonez. Altos Hornoseko langile ohia, gaur egun 52 urte ditu: «

Aurrejubilazioak gazterik harrapatu ninduen garai hartan lan egiten nuen lantegia itxi zutenean eta orduan betidanik amestutako zaletasunari ekin nion
». Etxetik kanpora lanean ari zela ere, etxaldean abereak zituen eta pixkanaka kopurua haziz joan da. Indioilarrak, Vietnamgo bi txerri, basurde bat, Europako herrialdeetako usoak eta bestelako hegaztiak, oiloak, oilarrak... ditu. Kontu handia izan behar omen da arrano eta azeri asko baitabil. «

Ditudan abere gehienak lagunek oparituak dira eta asko gustatzen zait beraiek zaintzea
», aitortu digu Txominek. Horretarako gauero aipatu bi etsaietatik babesteko etxolan gordetzen ditu.
Azken urteotan muskiztarraren arreta bereziki bereganatu duten abereak emu izeneko hegazti korrikalariak dira. «

Nire emazteak sarritan esaten dit hegazti hauek bera baino gehiago maite ditudala dirudiela
», azaltzen du Txomin Perez Lazak. Izan ere, emu jagole hau astean zehar goizero ordu erdian lurrean jarrita egoten da bere hegaztiek egiten dituzten bitxikeriak ikertuz. «

Bereziak dira benetan eta hiru urte hauetan beraiek behatuz asko ikasi dut Australiako hegazti korrikalari hauen inguruan
».
Pozik daudenean «emuaren dantza» delakoa egiten dute. Beraien hanka luze horiekin saltoka hasi eta beheranzkoan sabelarekin lurra jotzen dute. Adinez nagusienek 1,8tik 2 metro bitartean neur dezakete eta arineketan egitea izugarri gustatzen zaie, orduko 60 km-ko abiadura lortuz. Erraza omen da emuak jagotea; oso hegazti indartsua da, gutxitan gaixotzen da eta Euskal Herriko girora primeran egokitzen da Australiakoaren parekoa baita. Egunean birritan pentsu konposatua jaten dute emuek. Zaintzaileak azaltzen duenez, «

askotan toki batetik bestera mugitzeko janaria erabili behar izaten dut, alferrik baita beraiengana hurbildu eta leku zehatz batera bideratzen saiatzea. Ardiekin gertatzen den lez, zuk adierazitako bidea izan ezik beste edozein hartzen dute
». Ostruka baino mantsoagoa da, baina ez du gogoko jendeak laztantzea nahiz eta jendearen berotasun eta lagunartea gustatu. Emua harrapatzerakoan kontu handia izan behar da. Aurrealdetik hartuz gero hanketan duen indarrarekin gogor jo dezake gizakia eta behatzeko azazkalarekin goitik behera zabal dezakete gizakia. Muskizeko emu jagoleak, esate baterako, behatzak bendatu dizkie, askotan konturatu gabe beraien burua zauritu baitute.
1997an lagun baten laguntzarekin emu bikote heldu bi eta kume bikote bi erosi zituen Muskizeko herritar honek, eta orain 30 inguru ditu. «

Garai hartan emu nagusiak 100.000 pezetatan (4.000 libera inguru) eta kumeak 35.000 pezetatan erosi nituen
». Lehenengo bost kumeak bide naturala erabiliz errun zituzten, baina hurrengoak inkubagailu bidez jaio ziren. Zaintzaileak adierazitakoaren arabera, «

badakit prozeduren inguruan eztabaida dagoela baina nik holan egitea hobe deritzot
». Emu arrek beste hegaztiek ez duten nolakotasun bat dute, emeak arrautzak errun eta beraiek arrautzok estaltzen baitituzte. Arrazoi honegatik prozedura naturala erabiliz gero, ekoizpen kopurua txikiagoa izango litzateke. Honela, 800.000 pezetatan erositako inkubagailuan arrautzak 49 egunetan mantendu eta emu kumeak arrautza mokokatzen duenean jaiotegian hiru egunetan izaten du. Arrautzak berdeak dira eta 500 gramotik 700 gramora pisatzen dute. Jaiotza datu guztiak egutegi batean gordetzen ditu Txominek. Emuen beste xehetasun bat monogamia da. Teorikoki hegazti korrikalari hauek bikotea aukeratzen dutenean betirako izaten da, baina Perez Laza harrituta gelditu zen bikote bat hirukote bilakatu zenean: «

Grazia egin zidan eta egun hartatik pitufo deitzen diot tamainaz txikia izan arren bi emerekin kumeak izan dituen lotsagabe horri. Emearen portaera ere harritzekoa da, zeren normalean jeloskorra izaten da eta beste eme bat bere arrarengana hurbiltzen denean eraso egiten dio
». Salbuespenak salbuespen hirukoteak batera jarraitzen du.
Emuak araldian daudenean «ikustekoa» izaten da batak besteari bidaltzen dion amodiozko mezua. Emeak soinu bitxi bat kanporatzen du bere barrenetik eta arrak paparra kanporantza atereaz eta lumak harro-harro jarriz erantzuten dio.


EGUZKIA SORTU ZUEN GORRINGOA.

Emu korrikalaria antzinakoa da, 80 milioi urte baititu. Australiako kondaira zahar batek dioenez, antzina zeruan izarrak eta ilargia soilik zeudenean, emua eta lertsuna eztabaidan aritu ziren. Biek esaten zuten beraien kumeak izango zirela munduko garrantzitsuenak. Bat-batean lertsuna haserretu egin omen zen eta emuaren habitik arrautza bat hartuz airera jaurti zuen. Arrautza apurtu egin zen eta gorringoak zerua argitasunez bete zuen. Horrela, agertu omen zen eguzkia.
Bizkaian emu elkarte bat sortzeko asmoa dute hegazti korrikalari hauen jagoleek. Txomin Perez Laza kexu da: «

Euskal Herrian emuak komunikabideei esker ezagutarazi dira, udalek ez digute ezertan lagundu. Hau dela eta, gauden hirurak batu eta elkarte bat sortuko dugu hegazti bitxi hau ezagutarazi eta beronekin lan egiteko
». Gabon ostean merkaturatuko dute emuaren okela. Emuaren haragi gorria zapore eta itxuran txahalaren antzekoa da, baina burdin, proteina eta A, C eta B12 bitamina gehiago ditu. Oilaskoaren okelak baino kolesterol gutxiago sortzen du eta kaloria aldetik indioilarraren parekoa da. Baina abantaila hauek guztiak gure poltsikotik ordaindu beharko ditugu hasieran behintzat, luxuzko jakia izango baita. Haragi kiloa 1.800 pezeta –okela erretzeko denean– eta 2.800 pezetatan –gisatzeko haragia– salduko da. Txomin Perez Lazak aitortu digunez, «

nahiz eta hasieran ordaina altua izan, pixkanaka beherantz egingo du emuaren okelaren salmenta prezioak
». Abendua eta maiatza bitartean 2.000 kilo haragi ekoiztuko da. Zorrotzako hiltegia arduratuko da 10 hilabete eta 30 kilo inguru dituzten emuak sakrifikatzeaz eta ondoren luxuzko jatetxeetan eskainiko dute okela.
Emuaren koipea ona da bai azalerako eta baita osasunarentzako ere. «

Estatu Batuetan NBAko saskibaloi taldean, esate baterako, jokalariei masajeak emateko erabiltzen dute
» dio muskiztarrak. Izan ere, emuak 5-6 litro olio sortzen du eta giharretako minak, artritisa, erredura eta zauriei aurre egiteko baliagarria da. Emua salerosten den gainontzeko herrialdeetan –Australia, Kanada eta Frantzian– produktu kosmetikoak ekoizteko erabiltzen dute, hala nola, xanpua eta azalerako xaboi, krema, makilajea eta lurrinak egiteko. Emuaren azala eta gris koloreko lumak goi mailako berokiak, poltsak, eskularruak eta oinetakoak egiteko erabiltzen dira Euskal Herritik kanpo. Gueneskoek Bartzelonako enpresa batekin batera emuaren patea eta urdaiazpikoa bezalako produktu eratorriak saltzen dituzte. Izan ere, Katalunia eta Extremaduran ere hazten dituzte emuak. Gaur egun, Bizkaian 150 emu daude Artzentales, Guenes eta Muskizen sakabanatuta


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude