DONOSTIA 1976: 24 ORDU EUSKARAZ


1999ko abenduaren 05an
Martxoaren 27a aukeratu dute Donostia, Loiola, Iruñea eta Bilboko Herri Irratiek apustua irabazteko. Elizaren hegalpean hazitako herri irratiek urteetan euskara eta euskal kulturaren inguruan egindako lanaz baliatuz, hogeita lau orduko irratsaioa egin nahi da, dena euskaraz. Eskarmentu handiko ekipoa dago egitasmoaren atzean: Joxe Mari Iriondo, Joxe Mari Otermin, Joxe Ramon Beloki, Karmelo Otaegi, Txaro Arteaga, Iñaki Zubizarreta, Nikolas Aldai... Ez da langintza samurra izan. Iazko urtearen hondarretan onartutako «Hizkuntza Regionalen Dekretoa»-k eskaintzen duen lege babesa aprobetxatu da egitasmoa aurrera ateratzeko.
Kultura izanen da emanaldien ardatz nagusi, eta hala prestatu da egitaraua, ezin beteagoa: hamahiru mahai inguru antolatu dira guztira (euskalduntze-alfabetatzea, poesia, folklorea, komunikabideak, ekonomia, Aranzadi eta inbestigazioa, margolari-eskulturagileak, liburu argitaldariak, antzerkia, nobela eta saiakera, bertsolariak eta kantari eta diskoetxeak), bi ordu eta erdiko mahainguru berezia euskal irakaskuntzaz, hogeita lau bailaratan euskal kulturaren egoera zer-nolakoa den kontatuko duten beste hainbat kronika, euskal kulturan izena duten zenbait gizon-emakumeri egindako hogeita bost elkarrizketa, Euskaltzaindiaren batzarra, bertsolariak ere egongo dira egun guztian... Eguna bukatzeko, jaialdi erraldoi bat antolatu da belodromoan. Publizitatea emateko, afixa ezin ederrago bat ere prestatu du gaurko egunerako Zumetak: lauburu izan nahi duen kolorezko orbana zurezko ezpal batean.
Esan bezala hasi da saioa, gaueko hamabiak eta laurdenetan. Joxe Mari Odriozola, Kontxi Zabaleta, Pedro Diez de Ulzurrun, Martin Manterola eta Joxe Manuel Aleman bildu dira euskalduntze-alfabetatzearen inguruan. Joxe Migel Barandiarani eginiko elkarrizketa etorri da gero.
Banan-banan, ahal diren konexioak zuzenean eginez, orduak aurrera doaz. Ahalegina alde guztietan ikusten da. Goizaldeko ordutan atera da jendea ohetik elkarrizketa egin diezaioten. Kronistak ere ez dira nolanahikoak: Gorka Knörr Gasteiztik, Jean Haritxelhar Behenafarroatik, Patxi Zabaleta Iruñetik, Rogert Idiart Zuberoatik, Piarres Lafitte Lapurditik, Juan Luis Goikoetxea Gernikaldetik...
Eguerdian, Euskaltzaindiaren batzar berezi bat eskaini da. Interes handia dago lau diputazioetako ordezkariak azal daitezen, «

beraiek sortua den erakunde honi behingoz zor dioten babes ofizial guztia aitor diezaioten
», eta hala izan da. Euskaltzaindiari babesa eskaintzearena, ez da sinbolikoa. Belodromoko musika jaialdian bildutako sos guztiak ere euskal akademiarentzat izan dira.
Orduak aurrera doaz. Gauerdian, Donostiara hurbiltzerik izan ez duen entzulea Herri Irratiak «Kantagintza eta disko etxeak» gaiaren inguruan emititzen ari den mahai inguruarekin konformatu da.
Bien bitartean belodromoan, zirrarak kantu pospolo su forma hartzen du kantu hunkigarri bakoitzarekin. Hamaika mila lagunen gorek eta oihuek behin eta berriz eteten dituzte Laboaren, Leteren, Knörren kantuak. Ikurrinak ateratzen dira jakapetik deiadarren gainean astintzeko, globoak dabiltza harmailetan gora eta behera... Hegoaldeak Jean Mixel Bedaxagarren artea ezagutzen du... Ordutegi aldaketak ere erantsi dio anekdota politik. Baten beharrean bi egunez luzatu diren 24 ordu izan dira.
Iragarrita bezalaxe, 24 ordu izan dira euskaraz. Salbuespen txiki bi salbu.
Espainiako Radio Nacional-arekin eguerdiz eta arratsez nahitaez egin beharreko konexioei Jorge Oteiza eta Julio Caro Barojari egindako elkarrizketak gehitu zaizkie, euskara nahikorik jakin ez eta Radio Nacional-aren hizkuntzan egin behar izan direla

1976
- Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur desagertu zen.

- 18 preso askatu zituzten eta 12 atzerriratu itzuli ziren.

- «Punto y Hora de Euskal Herria» aldizkari elebiduna sortu zen Iruñean.

- Euskaltzaindia Espainiako erregearen babesean Euskararen Erret Akademia bihurtu zen.

- Nafarroako Ikastolen Elkartea sortu zen.

- Pedro Sotak eta Remigio Mendiburuk «Nortasuna» filma aurkeztu zuten Iruñean.

- Asentxio Hondartzabal, Anjel Lertxundi, Julen Lizundia eta beste hainbat lagunen artean Erein argitaletxea sortu zuten Donostian.

- Leopoldo Zugazak Gaiak zientzia eta kulturaren inguruko aldizkari elebiduna sortu zuen.

- Patxi Zabaletaren «Gorriak» Bernardo Atxagaren «Ziutateaz», Koldo Izagirreren «Itsaso ahantzia», Jon Miranderen «Orhoituz» poesi bildumak, Joxe Azurmendiren «Zer dugu Orixeren kontra?» saiakera eta Ramon Saizarbitoriaren «Ehun metro» eta «Ene Jesus» nobelak plazaratu ziren, besteak beste.

- Junes Casenaveren «Santa Grazi» pastorala eskaini zuten.

- Joxan Artzek Luis de Pablorekin «Zurezko Olerkia» kontzertua eskaini zuen.

- Eltzegor taldea sortu zen.

- Niko Etxartek Minxoriak plaza-taldea sortu zuen.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude