Aralarko erraietan: Ormazarreta II

  • Duela 200 bat milioi eta 100 bat milioi urte bitartean, itsas bare eta epelaren hondoan, gerora, kare-harri, hare-harri eta marga bilakatuko ziren hainbat material sedimentatu zen. Osaketaren ostean, indar bortitzek lurrazaleko geruza hauek tolestu zituzten. Harkaitzak izugarrizko presio eta tenperaturapean plastilinaren antzera tolestu ziren, batzuk apurtu ere bai. Horrela sortu zen Aralar mendizerra. Harrezkero, uraren lan etengabearen poderioz,

2017ko azaroaren 28an
Gruyere
Larunbata goizeko bederatziak. Aranzadi Zientzi Elkarteko espeleologoekin Aralarko guardetxean dugu hitzordua. Goiz iritsi garenez, autoan sartuta zain gaude, hotz egiten baitu kanpoaldean.
Badator Koldoren lurrorotako ibilgailua... azkenean! Gurekin barneratu behar duten Bilbo aldeko GAE espeleologi taldekoak ere iritsi direnez, guztiok biribilean bildu eta Koldok, zer dugun xede azaltzen digu. Nafarroako Foru Diputazioarekin sinatutako hitzarmen bati esker, Ormazarretako leizean, ikertzera murgildu diren espeleologoak utzitako zikinkeriak jaso eta kanporatu behar ditugu. Gutako bakoitzak petate huts bana eramango du jaitsieran. Igoeran, berriz, azetilenozko argitze sistema erabiltzerakoan, karburoa (karbonato kaltzikoa. C2Ca) erre eta deskonposatzerakoan sortu ohi den hondakina igoko dugu. Hondakin toxiko hauek ingurua eta lurrazpiko urak kutxatzeaz gain, barrunbe hauetako edertasuna desitxuratzen dute. Azken 20 urteotan, leizea ikertzen hasi zirenetik hona, espeleologoek orokorrean, hondakinak kobazuloan laga dituzte.
Primeran! guztiok ados. «

Inork arratsalderako planik badu, ahaztu dezala, sartuz gero berandu irtengo baikara
» gehitzen du Koldok, ibilgailuan eta Bilbokoen furgoian Pago Marirantz abiatu aurretik. Pago Marira iritsita, traste guztiak lurrorotako ibilgailuan sartu eta oinez abiatu gara Igaratzara daraman pistatik gora, bide bazterrean ibilgailua ikusi artean. Jazten hasi gara. Arropa termikoa azpian, buzoa gainean, gerriko eta bularreko arnesak, sokan behera jaitsi ahal izateko aparatua, ondoren igotzeko erabiltzen diren jumar eta crolla, sokaren eten edo frakzionamenduak arriskurik gabe gainditu ahal izateko bi soka muturrak, katiuska botak, eskularruak eta azkenik, nola ez, garrantzitsuena den argiztapen ekipoa: kaskoa eta karburoz betetako karbureroa.
Koldok leizearen ezaugarriak azaldu dizkigu. Nabari zaio, bai, asko ibili dela paraje hauetan. Berak dioen moduan, alferrik ez baitira izan, 80ko hamarkadaren hasieran, Aranzadikoak sima ikertzen hasi zirenetik gaur arte, burutu dituen ia hogeitamar sartu-irteerak. Gaitasun fisiko ona eta maila tekniko nabarmena eskatzen baditu ere, ez omen da oso zaila. Gainera, ekipatua egoteak asko errazten ditu gauzak... Ikusiko dugu! Denbora asko aurrezten da horrela. Hala ere, jaitsierarako hiruzpalau ordu eta igoerarako sei bat behar izango ditugula aipatu du. Arlo hauetan berriak garenok elkar begiratu eta elkarren harridura aurpegiak ikusi ditugu. «

Zain dugun egun gogorraren seinale ote?
» pentsatzen dugu. Prestaketetan ere esperientzia nabari zaie batzuei, lurrazpira sartzeko izugarrizko gogoa balute bezala, sokak hartu eta sarrerako putzu bertikala ekipatzera baitoaz berehala. Gainontzekoa ekipatua egon arren, leizearen sarrera sokarik gabe dago. «

Ez dezala inork ohatila baten laguntza beharko lukeen aberiarik egin, ezinezkoa baita igaroko ditugun pasabideetatik ohatila sartzea
» adierazi digu Koldok azken gomendio modura.
Bagoaz! Berrehunen bat metro zelaian behera, Ormazarreta I leizea eskuinean utzi eta iritsi gara. Harrizko hesi sendoaren bestaldean, zulo beltza ageri da. Enbor lodiko zuhaitza ere eta hari lotuak beltzunean galtzen diren soka bi. «

Jaitsieran batekin nahikoa bada ere, igoera azkarragoa suertatu dadin bi ipini ditugu
» argitzen digute. «

Libreee
»... entzuten da. Gure txanda da. Hesia gainditu sokari lotu eta hor abiatzen gara. Guztia ondo doa, baina berehala datoz arazoak. Frakzionamendu edo zatikapenera heldu gara. Bertan sokak bere bidea zuzen eta inongo marruskadurarik gabe jarrai dezan, soka paretari atxikia dago. Patxadaz, emandako argibide guztiei kasu eginez, hau ere gainditu, eta behera. Argitasunetik iluntasunera igarotzen ari gara apurka. Hamabost, hogei, hogeita bost, iritsi gara. Oinak lurrean ditugu jada.
Lehen putzua jaitsita, lauhazka oraingoan, burdinezko ate mehar batetik igarotzen gara. Aranzadikoek ipini zuten, ausartegia den esperientzi gabeko inor sar ez dadin. Zutik jarri gaitezke. Pasabide arriskutsuak datoz jarraian. Esku-lekuak ditugu laguntzeko. Beste bi putzu jarraian, 8 eta 11 metro, hurrenez-hurren. Beste bat. Oinez berriro, baina beti beherantz. 50 bat metro besterik ez ditugu jaitsi eta gaurkoan -400 metroetan ditugun karbono hondakinak jaso behar ditugu. Beraz, beherantz! «Ya falta menos» gisa ezagutzen den gunea atzean laga dugu. «La gatera» gisa ezagutzen denera sartzera goaz. Estua da oso. Aurrera segi ahala are estuagoa. Erabat etzanda, arrastaka, bakoitzak ahal duen eran. Eskerrak! Zabaldu egin da. Hemen bederen kukubilkoan jarri gaitezke. Beste putzu bertikalen segida. Nekatzen hasia nago, baina nere zoritxarrerako «meandro athletiko» delakoan sartzera goaz. Bihurgune estuak, amaierarik gabekoak. Ibaietan gertatu ohi den moduan urak hemen ere meandroak sortu zituen. Egun zorionez, lehorra dago. Leize fosila da, behetik erreka igaro arren gure bidean ez dugu urik topatuko. Bihurguneek jarraitzen dute. Une batez izugarri estutzen da. Kasko zatar honekin ez zait burua sartzen, beste era batera probatuko dut. Horrela bai... Aurrera... Sokarik gabeko salto txikiak. Berriro makurtuta... 25 metroko beste putzu bat, beste bi...
Iritsi gara azkenean hondakinak bildu behar ditugun tokira, -350 metro. Lau ordu eta erdi igaro dira jada. Beheko aldea garbitzearren behera darraite gutako batzuk. Hemen geratzen naiz ni. Hobe izango dut, gorako bidea luzeagoa izango baitut bestela. Eskuila atera eta arrasto guztiak garbitzera. Petateak zabaldu, plastikozko zakuak atera eta karburo hondakin gehi lur nahasketa barrura. Ondorioa: petate arinak zirenak erabat astunak bilakatu dira.
Goiko bideari ekin aurretik, indarrak berritu ditugu. Geldirik egotean, hoztu egin gara, zortzi gradu ingurukoa baita hemengo tenperatura. Bai, abia gaitezen. Petate astunak, noizean behin bizkarrean, gehienetan eskuetan edo arrastaka, beheranzkoan egindako bidetik gora jotzen dugu. Dinbi...! danba...! dinbi...! danba...! petatea jaurtitzen dugu inolako kupidarik gabe. Nazkatuta nago petateaz. Hau lastrea! Eta oraindik «meandro athletiko»a, «La gatera»,...«Ya falta menos»era iritsi gara.
Azkenean, iritsi gara zaku madarikatuak pilatzeko gunera. Datorren asteburuan kanpora atera ditzaten, gustura asko utziko ditut. Azken putzuko 25 metroak igotzeari ekin diot. Jumarra gora, estriboan zutik, jumarra, zutik, jumarra... apurka-apurka metroak irabaziz gora noa. Irten naiz! Gaua da jada. Noski! Gauerdiko hamabiak dira.
Akituta, abailduta nago, baita nire kideak ere. Duela hamabi ordu sartu garenetik apenas topatu dugun gune zabalik, zer esanik ez areto izugarririk. Apenas hartu dugun atsedenik, apenas jan dugun eta hori gutxi balitz, bide erdian ura amaitu zaigu
Txabolak: artzainen bizilekuak

Euskal Herriko beste mendizerra ugaritan gertatu modura, kare-harria da Aralarren ere nagusi. Bi dira bereiz daitezkeen kare-harri motak: mendizerraren erdialdea osatzen duten Jurasikokoak eta hauen inguruan kokatzen diren urgoniarrak –Kretazeoa sistemakoa–.
Ormazarreta leizea, Larretxikikoarekin batera, lurpeko sistema garrantzitsu baten burua osatzen dute. Ormazarreta II - Larretxikiko II bazkunak, Nafarroako lurretan 1205 eta 1176 metroko garaieran hurrenez-hurren egonik, 6.7 kilometroko barrunbe bakarra osatzen dute eta sistemako kolektore nagusia nagusia barruan biltzen dute.
Aralarreko ur asko biltzen dituen sistema honek, Nafarroan badu burua, iturburua, 800 metro beherago eta 9.5 kilometro mendebalderago, Ataungo Aia iturrieta iturburuan du. Bertako urak, Beasain, Ordizia, Lazkao eta Ataunek osatzen duten ur-komunitatea hornitzeko erabiltzen dira. Tartean, 180 barrunbe baino gehiagok, Pago Mari, AK15, Ubei, Leizebeltz, Agaotz... beren urak aipatu isurbide nagusi honetara eramango dituzte kare-harrian zabaldutako artesi eta arrakalez baliatuz


Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude