POBREENTZAKO SOLDATA ESKE GIZARTE ABERATSEAN

  • INEMeko datuen arabera, Hego Euskal Herrian 50.140 laguni iristen zaio dirulaguntza. 130.000 lagun inolako babesik gabe dago.Espainiako 8 milioi hiritarrek milioi bat baino gutxiagoko diru sarrera dute urtean. Europako Batasuneko % 10 pobretzat jotzen da eta ingurumenaren degradazioak eta hiesak munduko behartsuenak mehatxatzen ditu.

1999ko azaroaren 28an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Sinestea zaila bada ere, egia da. Euskal Herrian ere pobreak eta baztertuak badira. Dena den, beste herrialde batzuetako larrialdi mailarik ez dugu jasaten. Hala ere, pobrezia eta bazterketa soziala pairatu behar duen jendearen kopurua egunetik egunera gorantz doa. Pobre eta baztertu hauek izen-abizenak dituzte. Familia horietako asko larri bizi dira, Lanbide arteko Gutxieneko Soldatara inolaz ere iristen ez diren laguntzak jasoz. Beste hainbat milaka langabezian geratu da eta langabeziarengatiko dirulaguntza jaso ondoren, lanik aurkitu ezinik eta 52 urtetik beherakoak izanik, urteak daramatzate inolako laguntzarik gabe.
Bitartean, enpresek inoiz izan dituzten etekin handienak lortu dituzte. Banku handiek 500.000 milioi pezetatik (20.000 milioi libera inguru) gorako etekinak bilduko dituzte urte amaieran. Telefonicako ehun goi-karguk 45.000 milioi pezeta banatuko dituzte beren artean. Politikariek ez dute inolako KPI arazorik euren soldata mardulak igotzeko. Sektore liberaletako –notario, mediku, abokatu, arkitekto...– iruzur fiskalari ez zaio aurre egiten. Eta Gasteiz eta Nafarroako Gobernuek, ezker abertzaleak eta mugimendu sozial eta sindikalek presio handia eragin arren, ez dute 18 urtetik gorako langabetuentzako gizarte soldata ezartzeko erabakirik hartzen. Hori lortzeko, presionatzeko garaia heldu da. Horregatik, joan den 13az geroztik pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako Elkartasun Martxa Euskal Herria zeharkatzen ari da. Hilaren 27an bukatuko da Bilbon, 17:30etan, La Casillatik abiatuko den manifestazio nazional batekin.


MARTXA EZIN HARTU.

Martxa ez da hutsetik abiatu. Maiatzaren 21ean 35 orduko lanaldiaren alde eta langabetuentzako gizarte soldataren alde egindako greba orokorrak arrakasta izan zuen. Ordutik Gizarte Eskubideen Agiriaren sustatzaileak sindikatu abertzaleekin eta alderdi politiko abertzaleekin lanean aritu dira.
Erakundeetan eta gizartean presio handia egin bada ere, EAEko Administrazioak bere horretan utzi ditu Ekimen Legegile Herrikoiaren sustatzaileekin zituen harremanak, hain zuzen ere, herri ekimen horren edukiak Legebiltzarreko ponentzia batean eztabaidatzeko unean –Gizarte Agiria Euskal Herrirako bada ere, aurreratuena EAEn dago, Nafarroan hasiera eman zaio eta Iparraldean ez da hasi ere egin–. Dirudienez, Administrazioaren jarrera aldaketa horren zergatia Eusko Jaurlaritzan, «

EAJren eta EAren artean dauden kontraesanak dira eta baita EAko Sabin Intxaurragak zuzentzen duen Lan Sailaren barruan dauden kontraesanak ere
».
Geldialdi horrek, Gizarte Agiriaren edukiak desitxuratzeko beldurrak eta 2000. urterako Aurrekontuak onartzeko hurbiltasunak eragin dute martxa. Ekimen honen bozeramaleek diotenez, «

baztertutako hiritarren gizarte-babesgabetasuna giza eskubideen urraketa onartezina da, eta ezin da Gizarte Agiria Legebiltzarrean eztabaidatu arte edo Nafarroako Foru Parlamentuak onetsitako legea aldatu arte zain geratu. Horregatik, ezinbestekoa da erakunde publikoek, 2000. urteko Aurrekontuetan, gizarte gastuak bideratzeko behar diren neurriak hartzea
».
Gizarte Agiriaren aldeko Batzar Nazionalak EAEko eta Nafarroako Parlamentuetako alderdi politikoei deialdia egin zien, lehenbailehen lau neurri ezar ditzaten: Gizarteratzeko Gutxieneko Diru sarrera (GGD) ematea lanpostua eskatu duten guztiei eta aurkitzen ez duten guztiei; Gizarteratzeko Gutxieneko Diru sarreraren (GGD) eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren kopuruak parekatzea, hamalau ordainketatan banaturik; zenbateko horretara iristen ez diren pentsio guztiak kopuru horrekin parekatzea; eta neurri horiek INEMeko superabitaren bidez, iruzur fiskalaren aurkako borrokaren ondoriozko diru sarrera handiagoen eta zorpetze jarduera kontrolatu baten bidez finantzatzea

BPGk gora, gizarteko gastu publikoak behera

Gizarte Eskubideen Agiria eta Euskal Herria zeharkatzen ari den Martxa sustatzen dutenek Eusko Jaurlaritzako Lan Sailari urrian helarazi zioten txostenaren arabera, Agiriko eskakizunak estaltzea 125.000 milioi pezetako (5.000 milio libera inguru) kostua litzateke urtean.
Gizarte Agiriko eskakizunak honakoak dira: gizarte soldata Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren parekoa izatea (gaur egun, 69.270 pezetakoa hilean); pentsio kontributiboak eta ez-kontributiboak soldata horrekin parekatzea; Administrazioan, gutxienez, zuzeneko 6.500 lanpostu sortzea lanaldia asteko 32 ordutara murriztuz.
Sustatzaileen aburuz, gizarte soldata bezalako oinarrizko errenta bat ezartzea posiblea eta premiazkoa da. Baina zera gertatzen da: EAEko Barne Produktu Gordinak gora egin du eta, aldiz, gastu sozial publikoak behera. 1998an Euskal Herrian gastu sozialetan 1996an gastatu zen BPG proportzio berbera gastatu izan balitz, 100.000 milioi pezeta gehiago beharko ziren. Hala adierazi dute Administrazio Publikoari aurkezteko Gizarte Agiria prestatzen lagundu duten ELAko aditu sindikalek.
Hona hemen, gizarte gastuaren urritasuna nabarmentzen duen beste datu bat: Euskal Herriko gizarte kotizazioek BPGren % 12 osatzen dute, eta, aldiz, Europako Batasunaren batez bestekoa % 18,2koa da. Presio fiskal hori hemen ezarriko balitz, Euskal Herrian 420.000 milioi pezeta gehiago bilduko lirateke zergetan. Horrela nabarmentzen da EHko talde ekonomikoak egindako azterketan


Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude