Udazkeneko usain eta koloreak Orixolko mendi magalean


1999ko azaroaren 07an
Legutiotik Aramaiorako errepidean Kurtzetako gainean hasiko dugu txangoa. Bertan autoa utzi eta San Kristobalgo ermitarekin egingo dugu topo, pagadi txiki baten alboko tontortxo baten gainean. Bertatik haran osoaren ikuskizun zoragarriaz gozatzeko aukera dugu, ibarraren amaieran Anboto eta Udala mendien kare-harriak gozatzeko, alegia. Txabola aurrean zutoin adierazgailua dugu, Urkiolako parke naturalaren mapa batekin. Alboan dagoen pista jarraituz, zenbait bidegurutzetatik igaroko gara. Behera egin gabe ezkerreko bidexkak hartuz, beste zutoin adierazgarri batez apaindua dagoen bidegurutzera helduko gara. Hemen ezkerreko bidea segiz, Otxandio inguruko harana ikus genezake, Oketa eta Gorbeako mendiak atzealdean daudelarik. Bertan basoa da ugari, bai ustiaketa gogorra jasaten duten konifero basoak, pinudiak, zein lawson altzifrezko landaketak. Baita kudeaketa zentzuzkoagoa izaten duten pagadiak ere. Pagadi hauek askotan lur komunaletan eratzen dira eta Otxandioko kasuan ere hala gertatzen da. Bertako biztanleek pagadiaren parte bat urtero ustiatu dezakete. Hurrengo bidegurutzean (1,5 km) ezkerreko pista jarraitzen da eta alertze landaketak igaroko ditugu pagadietan murgildu aurretik. Pauso bakoitzean txoriren bat izutuko dugu eta isilik eta arretaz ibiliz gero, kaskabeltz eta txontak ikusteaz gain, buztangorri argia, kaskabeltz txikia, pinu kaskabeltza, amilotx urdina eta kaskabeltz handiaren ezaugarriak bereiz genitzake.
Pagadian murgildurik, isiltasun eta lasaitasunak sorginkeri ukitua eskaintzen diete udazkeneko pago herdoilduei. Lur azaleko orbel gorria adarretako hosto koloreztatuetatik datorkigu. Hostoetako berde, hori eta gorrien nahasketak txunditurik utziko gaitu eta berehala topatuko dugun kare-harri eta artzain txabolak euskal ametsen paradisura eramango gaitu (3 km). Eskopeta baten zaratak ametsetik esnatzean, pagausoa udazkeneko pasoa egiten ari dela konturatuko gara. Txabolaren magalean Orixolerako bide markatua jarraitzeko aukera dugu. Gailurretik sai eta beleak ikus genitzake eta oskarbi dagoen egunetan hiru probintziak ikus daitezke. Bertara igo ondoren, berriro txabolara itzuliko gara. Beherantz jarraituko dugu bidea, baina ez da oso garbi azaltzen orbel artean eta adi egon beharko dugu, bidexka galdu nahi ez badugu behintzat. Bide osoan zehar bi sustratu mota daude: hareharria maldan behera egitean eta kare-harria Orixol eta beste tontor inguruetan. Halako batean, hartxintxarrez eginiko pistarekin bat egingo dugu (6,5 km) eta eskuineko bidea jarraituz, (Anboto beti ere aurrean dugu), berriro ere pagadian barna maldan gora Lezeako muinora helduko gara. Hemen, txabola aurrean, Anbotorako bidea eta Orixolko bideak adierazita daude eta muinoari izena ematen dioten leizeak ere txabola inguruan daude. Aramaioko haranera begiratzen badugu bi bidezidor topatuko ditugu: ezkerrekoa Gantzaga auzora doana da eta eskuinekoa Etxaguenera doana. Azken hau izango da guk aukeratuko duguna. Pare bat kilometro eginik bidezidor honetan, Etxaguengo auzora helduko gara (9 km) eta bertako harrizko baserri zaharrek nekazaritza oparoa izan dutela adieraziko digute. Auzoan bolatokia eta guzti dute, baita Orixolko elkartea ere, neguko egun hotzetan aisialdiaz gozatzeko. Txalet berrienen alboko bidea jarraituz, Ipurtoz baserrira abiatuko gara eta hemendik ondo adierazitako bidexkan jarraituz Kurtzetako gainera itzuliko gara (12,5 km). Karea ateratzen zuten ustiategia zeharkatuko dugu eta inguruan haritz amerikarrak landatuak dituen artzain txabola ere igaroko dugu
Basoaren kudeaketa intentsiboa

Basoen ustiaketan behin eta berriro aipatzen dira pinudiak eta pagadiak muturreko bi adibide moduan, baina bi adibide hauen atzean kudeaketarako era bi daude. Ustiaketa intentsiboa; hazkuntza azkarreko koniferoen landaketarekin egin ohi da; pinu, alertze eta altzifreekin eta eratzen dituzten basoetan zuhaitzak oso homogeneoak dira. Adin eta altuera berekoak dira zuhaitzok eta egitura gabekoak. Honek lurra pobretu eta zuhaitzek animaliei eskaintzen dieten babesa murrizten du (hegazti eta muxarrentzako zuloak gutxituz, esate baterako). Bestalde, landaketa hauek behin eta berriro garbitzen dira naturalki hazten diren espezieak suntsituz eta egur hila kanporatuz. Naturan ematen diren zikloak, egurraren deskonposaketa adibidez, hautsi egiten da eta bertan parte hartzen duten izaki bizidunek ez dute bizitzeko txokorik aurkitzen; intsektu xilofagoek, esate baterako. Lurzorua galdu egiten da eraikitzen diren milaka pistetan eta pinua kentzen denean lurra babesik gabe gelditzen da, ura eta haizearen menpe. Izurrien arriskua ere areagotu egiten da monokultiboetan, landarearen ostalari arrunta gaixotasun suntsitzaile bilakatuz. Ustiaketa extentsiboan aldiz, hazkuntza moteleko espezieak osaturiko basoak kudeatzen dira, lurraren jabegoa ere komunala izan ohi da eta zura ekoizteaz gain, basoak eskaintzen dituen ekarpenak ere kudea daitezke, hala nola, fruitu txikiak (ahabia eta masustak adibidez), fruitu lehorrak, perretxikoak, ehiza eta aisialdia


Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude