LAPURDIKO KORTSARIOEN URREZKO ARRANTZA

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal itsasgizonak aspalditik ditu ezagun Atlantikoko urak. Balea edo atunaren bila jardun du mendetan. Eta izan da arrain handiagoen atzetik ibili denik ere; Ameriketatik urrez beterik zetorren untzi ingelesa ez zen haientzat harrapakin makala. Euskal piratak ere izan badirela, alegia. Legearen babesa ere bazuten sarritan, Euskal Herrian kortsarioa izan baita nagusi, hots, Estatu baten kontura jardun duen itsas-lapurra.
Lapurdiko portuetatik irten dira euskal kortsario ezagunenak, nagusiki Frantziaren babesean –ingeles etsaien ehizan, beraz–, harik eta 1856. urtean Errestaurazioak kortsarioen jarduna bertan behera utzi zuen arte. Garai horretan, kortsarioen abenturak oraindik ere Baionako marinelen gogoan zeudela, Edouard Lamaignère (1805-1861) kazetari eta idazle baionarrak horien testigantzak jaso zituen, gazteleratu berri den «Corsarios de Bayonne» liburuan. Garrou, Jorlis, Soustra, Darribau edota Hendaiako Pellot handiaren gorabeherak entzuteko aukera izan zuen Lamaignèrek, sarritan protagonisten ahotik.
Lehenago ere, XVI. mendetik hasita, badugu hainbat euskal kortsarioren berri. Lehen datua 1551. urtekoa da, hiru kortsario Donibane-Lohizunetik Kanarietarako bidean abiatu zirenekoa. XVII. mendean, Jean Bart, Harismendi eta Johanes Suhigaraitxipi, besteak beste, ahalegindu ziren ingelesen bizkarrera aberasten.
Baina, XVIII. mendea izan zen zalantzarik gabe kortsarioen mendea. Zazpi Urteko Gerrak merkataritzaren paralizazioa ekarri zuen eta honek kostaldeko hiri eta herrientzat galera handiak. Ameriketatik Europara azukrea, kafea, kotoia, urrea, ehunak eta espeziak ekartzen zituzten untziak menpean hartzeak eta portuetara eramateak galera horiek arintzeko aukera ederra eskaintzen zuen. 1757. urtean soilik, Baiona eta Donibane-Lohizunetik 45 kortsario abiatu ziren, 750 kainoiez babesturik eta 7.000 gizon inguru eramanez.
Kortsarioen aktibitateak eragina zuen, noski, portuko giroan eta Lamaignèrek bere lanean, untziko gorabeherez gain, lurreko kontuak ere ederki islatu zituen.


FILMETAN BEZALA.

«Oihalak! Oihalak haizaldetik!». Piraten filmetan bezala, Lamaignèreren kontakizunetan behin eta berriro errepikatzen da esaldi hau. Behin helburua begien bistan zenean, harengana hurbildu eta borrokarako prestaketari ekiten zioten. Lehen ahalegina kainoiekin egin ohi zuten, baina ez zen normalean tiroekin nahikoa izaten. Komeni ere, askotan ez zen komeni borroka horretan luzatzea. Izan ere, kortsarioak untzi azkar eta arina behar zuen izan, tamainaz txikia, beraz, eta kainoientzat toki askorik gabea. Gerra fragata baten aurrean, adibidez, ezin zuen kortsario arinak gauza handirik egin.
Orduan, abordatzeko erabakia hartzen zen, maniobra egokia egin eta gorputzez gorputzeko borrokari hasiera emanez. Arrakastaren gakoa, zenbakietan baino tripulazioen ausardian kokatzen du Lamaignèrek. Baliabidez txikiagoak izanik ere, garaipena lortzen dute maiz kortsario lapurtarrek haren kontakizunetan. Garaipenik ezean ere, lapurtarrak ez omen ziren kokiltzen. Jorlis kapitaina, Invincible Napoleon untzia 24 kainoieko korbeta ingeles baten eskutik galdu zuenean, ez zen azken momentua arte errenditu, erabaki horrek gizon askoren heriotza ekarri zuen arren. Ingeles fragata batek Gironde untzia ezustean erasotu eta, bala batek jota, Soustra kapitaina hilzorian zela, Brisson lagunari errenditu baino lehen untzia hondorarazteko eskatu zion. Esan beharra dago, hala ere, ausardia hori sarritan alkoholak ematen ziela gizonei; Jorlis kapitainak ron razio bikoitza eskaini ohi zion tripulazioari borrokarako prestaketari ekin aurretik. Portuan ere ez zen alkoholik falta. Zorigaitzeko borroka baten ondoren untziak konponketak behar zituenean, itxaronaldia ronez laburtu ohi zuten gure piratek. Hala gertatu zitzaion Invincible Napoleonen tripulazioari, Pasaiako portuan, untzi

zauritua
berriro prest jartzeko, egonaldi luzea egin zutenean. Zorioneko lurreratzeak ere izaten ziren. Lamaignèrek Pierre Duhalde marinel getariarraren ezkontza deskribatzen du, jaki eta dantzen artean sarritan koñaka eta ardoa aipatuz.
Kortsarioek bazuten, ordea, filmetako irudiarekin bat ez datorren ohitura bitxia: operarako zaletasun berezia zuten. Pellotek bederen, harrapatutako 12 untzi ingelesak Bordeleko portuan utzi bezain pronto Operarako bidea hartu zuen.
Pellot, Jorlis, Soustra... baina, ezin ditugu ahaztu Lamaignèren testigantzak jaso ez dituen hainbat kortsario handi. Dulerrek, 21 urte besterik ez zituela, dagoeneko 350 gizonez osaturiko untzia zuen bere esku; Etxeberrik holandarren monopolioari muzin egin zion Moluketan; Miarritzeko D'Albarade, urtetan itsas-lapurretan ibili ondoren, ministro izatera iritsi zen Frantziar Iraultzarekin. Aipamena merezi du ere Pierre Laffittek, Lord Byronek bere «Kortsarioa» poema famatua idazteko inspiraziotzat hartu zuen gizonak

Etienne Pellot: kortsario eta alkate

Euskal kortsariorik ezagunena Hendaian jaio zen 1763ko irailaren lehen egunean. Hamabost urte besterik ez zituela Marquise de Lafayette kortsarioan itsasoratu zen. Abentura entzutetsuenak, ordea, bere aginduetara zegoen Général Augerau bergantin azkarrarekin burutuko zituen. Ingalaterran preso zegoela, ihes egitea lortu, bakar-bakarrik bergantin ederra lapurtu eta Boulogneko portura eramatea lortu zuen, han izen berriarekin bataiatu zuelarik. Pelloten arrakasten artean Bordeleko portuan Ingalaterrako 10 merkauntzi eta 2 gerra fragatekin sartu zenekoa aipatu behar. Général Augerauk 12 kainoi besterik ez bazituen ere, 20 kainoieko bi guda untziak menperatzea lortu zuen, ondoren beste hamar untziak ere menpean hartuz.
Bizimodu arriskutsua izanagatik, bere gorpuak ez zuen Atlantikoko uretan amaitu. Izan ere, 1812an, dagoeneko aberastuta, bere karrerari amaiera eman eta jaioterrira itzuli zen, Hendaiako alkate izatera ere iritsi zelarik. 90 urte zituela hil zen ohean


Azkenak
Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Errusiako droneak Poloniako aire eremuan sartu direla salatu du Varsoviak

Hemeretzi errusiar dronek Poloniako muga zeharkatu dute, eta Poloniak leherrarazi egin ditu. Poloniako aire eremuari “inoiz egindako erasorik handiena” dela dio armadak.


Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


Eguneraketa berriak daude