NAZIONALISTAK ETA ABERTZALEAK

Angelun, kantonamenduko azken hauteskundeetan, Abertzaleen Batasuneko hautagaiak garbi esan zuen abertzalea zela eta ez batere nazionalista. Euskal prentsan, ezagun diren idazle batzuek agertarazi dituzte antzeko iritziak. Diotenez, abertzaleak bere herria maite du, baina inongo gorroto edo mespretxu beltzuntzerik ez die besteei; nazionalista, berriz, nazio propioaren gurpen itsuan amildua, dena arrazismo eta txobinismoa da.
Formula magikoaren itxura du esaldiak: bere burua abertzale aldarrikatzen duenak nazionalismoaren ondorio itsusi guztiak baztertzen omen ditu. Alta, hitz jokoek ez dute errealitatearen gordina estaltzen. Edozein nazionalismotan ager daiteke txobinismoa eta edozein abertzaletasunetan datza arrazismoaren galbidea. Ez da hitzen kontua, edukinena baino. Arrazismoa gorrotatzen duen nazionalista eta txobinismoa arbuiatzen duen abertzalea etengabeko kontradikzio eta borroketan ariko dira, zaila baita nazio garaileen ahalak gutiziatu gabe nazio ukatuaren alde aritzea. Hautagai eta intelektual abertzale horiekin bat nator txobinismo eta arrazismoaren aurka, baina desegoki deritzot hitzen arteko bereizteari.
HASTEKO, tradizio luze eta hedatuenaren arabera, nazionalismoa eta abertzaletasuna gauza bera edo bertsua dira. Badira, noski, abardurak; non eta noiz, ez dira berdin erabiliak izan. Baina, bata zuria eta bestea beltza, abertzaletasuna baikorra eta nazionalismoa ezkorra, oso ikus-molde partziala da. Frantzian erabiltzen da; nazionalismo hitza arrunt peioratiboa da; horregatik, gobernatzen gaituzten jakobinoek diote beraiek abertzaleak (

patriotes
) direla, inguruko estatu-nazioak eta Frantziako nazio ukatuak nazionalistak (

nationalistes
) diren bitartean. Frantziako zentzua bereganatu dute Espainiako intelektual, kazetari eta politikoek, eta badirudi nazionalismoa arbuiatzeko sortua dela edozein progresista.
Fenomeno nazionalak ikertzeko kultura anglo-saxoian, berriz, gehienek ongi dakite nazionalismoa errealitate anitz eta nahasia dela. Tradizio literarioan ere bai; Philip Roth-ek Ipar Ameriketako Eleberri Handia idazteko asmatu zuen beisbol txapelketa berri bat, eta Liga Amerikanoa eta Liga Nazionalaren ondoan (bi hauek egiazkoak dira), Liga Abertzalea asmatu zuen. Pastitxeak parada eman zion kritika gogorra egiteko, baina guri interesatzen zaiguna da

nazional, abertzale
eta

amerikar
hitzen kidetasun nabaria.
HITZA edozein izanik ere, arazoa da errealitatearen izaite kontradiktorioa. Munduan eta historian gaindi, herri zapalduen askatasuna lortzeko erreboltak, norberaren kultura babesteko nahiak, nahasten dira atzerritarren kontrako jarrerekin eta nazio-estatu asmatuan kultura nazional bakarra inposatzeko asmo inperialistekin. Gehiago dena, nekez jakin daiteke non bukatzen den oldar positiboa eta non hasten agresio zapaltzailea. Frantzian bezala, auzoei eragozten badiegu edukin guztiz peioratiboaz kargatu adjektiboa (

nazionalista!
), gure

abertzaletasuna
salbu utzirik, nazionalismo txobinistaren karikaturan erortzen ari gara, eta inguruko guztiek badakite.
Gure tradizioan, nazionalistak gara, eta bere burua deitzeko euskal nazionalismoak hitz hori erabili izan du. Gero, uzkin burges eta zaharrak gainditzeko, edukin berria emateko nahiaz,

nazionalismo iraultzaile
hitza asmatu zen. Gaurko bidegurutzean, bada ofentsiba nabaria nazionalismoaren aurka, baina erasoa ez doakio edozein nazionalismori, gureari baino eta omen

ez-nazionalistak
diren nazio-estatuen esparruan.
Bada euskal nazionalismoan zer garbitu; bada edozein nazionalismoren plagak borrokatzeko etengabeko beharra, batez ere arrazismo eta txobinismoaren aurka. Nazionalistak garela aitortzen badugu, kontradikzioz bete mugimenduan ari garela aitortzen dugu. Hitzaren esanahi nahasia ongi doakio errealitate nahasiari, gure errealitateari. Horregatik deritzot egoki


Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Eguneraketa berriak daude