HAUR KOPURUA BEHERA EUSKAL EREDUAK GORA

  • Bigarren Hezkuntzan. Ereduari begiratzen badiogu euskal ereduak (B eta D) nagusi dira Lehenengo hezkuntzan baina ikasketa mailak gora egin ahala erdal ereduekin parekatzen dira. Sareari dagokionez ikasle kopurua berdintsua da ikastetxe publiko zein pribatuetan.

1999ko irailaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Udako oporrak pasa ondoren, urtero garai honetan bezala, milaka euskal haur eta gazte eskolara itzuliko da ikasturte berriari, 1999/2000 ikastaroari ekiteko.
Euskal Autonomi Erkidegoan 242.710 ikasle izango dira derrigorrezko hezkuntzan, 3 urtetik 16 urte bitarte, hau da, 3 urte, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHn. Euskal ereduak (D eta B) nagusi dira Haur eta Lehen Hezkuntzan, baina DBHn paretsuago daude euskal eta erdal ereduak.
Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko kasuetan ikastaro berrirako aurrematrikula kopuruak ezin izan dugu lortu. Iaz Nafarroan 66.267 ikasle izan ziren derrigorrezko hezkuntzan eta Ipar Euskal Herrian 3.801 ikasle Seaska eta eskola publikoetan (Ama Eskola eta Lehen Maila).


1988-1989 ikasturteko datuak

Duela hamaika urteko datuak hartu ditugu konparazio bat egiteko. 1988/89 ikastaroan Euskal Autonomi Erkidegoan Eskolaurrean 64.997 ikasle ziren eta OHOn (6-14 urte) 267.300 ikasle. Garai haietan 14 urtetik aurrera BBB-UBI, LH eta IEE ikas zitezkeen. BBB-UBI etapan 83.675 ikasle ziren, Lanbide Heziketan 52.281 eta IEEn (Erreforma) 16.184 ikasle izan ziren ikasturte hartan. Kontuan izan behar da Hezkuntza Erreformarekin Lehen Hezkuntzan 6-12 urteko ikasleak eta DBHn 12-16 urteko ikasleak sartzen direla. Datu hauek asko aldatu dira hamarkada batean. Iaztik honuntza ere aldaketa nabaritu da. Iaz guztira 251.085 ikasle izan ziren EAEn derrigorrezko hezkuntzan ikasketak burutu zituztenak eta aurten kopuru hori zortzi mila ikasle baino gehiagotan murriztu da.


Txiki gehienak D ereduan

Ikastaro honetan EAEko ikastetxeetan ikasiko duten 242.710 ikasle horiek zikloka, lurraldeka, sareka eta ereduka aztertuko ditugu. Hiru urteko 16.322 ikasle izango dira, erdiak Bizkaian. Euskararen ereduari begiratuz, datu itxaropentsuak ditugu datorren urterako, ikasle gehienak euskal ereduetan arituko baitira: % 56,8 D ereduan, % 32,2 B ereduan eta % 11 A ereduan. Lurraldeari begiratuz, Gipuzkoan dute indar handiena eredu euskaldunek eta Araban erdaldunek. Sareka paretsu dabiltza ikasle kopuruak, publikoan pribatuan baino zerbait gehiago izanik.
Haur eta Lehen Hezkuntzan (4-12 urte) 155.962 ikasle izango dira, 21.238 Araban, 82.303 Bizkaian eta 52.421 Gipuzkoan. Hemen ere euskal ereduak dira nagusi, baina kopuruak jeitsi egiten dira piska bat: % 50,9 D ereduan izango dira, % 29,3 B ereduan eta % 19,8 A ereduan. Hemen ere Gipuzkoan dute arrakasta gehien eredu euskaldunek.
DBHn (12-16 urte) 86.748 ikasle izango dira EAEn, horietako erdia baino gehiago bizkaitarrak dira. Kasu honetan ereduak paretsuago dabiltza: % 38,5 A ereduan, % 37,2 D ereduan eta % 24,3 B ereduan.
Lurraldeka, Araban guztira 36.356 ikasle izango dira derrigorrezko hezkuntzan, Bizkaian 137.861 eta Gipuzkoan 84.815 ikasle


Azkenak
2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomialari feminista):
“Ekonomia zientzia sozial bat da; hortaz, badaukagu aukera nondik joan erabakitzeko”

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Eguneraketa berriak daude