Litekeena da oso, hemendik bost urterako minbizi mota batzuen kontra eraginkorra den terapia genetiko bat aurkitzea. Eta baieztapen hain baikor hori ez du edonork bota, ez horixe, Santiago Grisolia berak baizik. Duela urte batzuk Asturiasko Printzea Saria irabazi zuen ikertzaile bikainak.
Zientzialari ospetsuak esan zuen orain arteko lanik motelena izan dela 3.000 milioi base-bikoteen sekuentziazioa. Konparazio bat egiteko, base-bikote horien luzera, jarraian, bata bestearen atzean kokatuz gero, 1.000 El Quijote libururen baliokidea izango litzateke. Gaur egun, oraindik ere giza geneen osagai funtsezkoak diren horien herena besterik ez da identifikatu, baina lanak bide onetik doaz.
UNESCO erakundeak proiektu garrantzitsu honetarako bereziki eratu duen batzordeak esan duenez, sekuentziazio-prozesuak bizkortzea lortuko da, Craig Venter doktoreak proposatutako genomaren klonazio aleatorioa izeneko teknikaren bidez: genoma milioika pusketatan zatikatuko da, ikaragarrizko buru-hausgarri bat bailitzan, nukleotidoen sekuentzia determinatu eta ondoren, pieza guztiak beren lekuan kokatuz genoma osatzeko. Hala ere, hainbat zientzialarik metodo hori zalantzan jarri du, beren ustez ez baitu eskaintzen % 100ean fidagarria den informaziorik. Ikusi egin beharko da, beraz, datozen urteotan