LOREA LOREAREN GAINEAN


1999ko uztailaren 11n
Aspalditxo hasi ginen aurtengo lorealdiak aitatzen eta urteak aurrera ahala lore batzuk zimeldu eta beste batzuk ernaldu ordurako hurrengoarenak zabaldu dira. Udaberria dugu lore garai nagusitzat, baina urteko egun guztietan aurkituko genuke, gorrizta, laru, zuri edo berdosta loreren bat, ezkutuan edo begi-bistan, harro, zabalik.
Toki bero eta eguteratan dagoenerako zimelduta izango du, baina mendi goietara eta erreka-zulo ospeletara joateko giro hobea dagoenez, han bete-betean aurkituko dugun usain zakardun lorealdia duen gaztainondoaz arituko naiz.
Gaztainondoa ia erabat akabatua dago Euskal Herrian. Lurpean, zainetako gaitzak eragiten dituzten ontto batzuk hemengo hezetasunean ederki asko asentatu dira eta gaztainondoak ezin heldu, ezin zahartu. Honexegatik gaztainadi edo gaztainagaren bat landatu nahi baduzu txertatutako barietateak erabili beste aukerarik ez dago. Lapurdi aldean ditugu Europa osoan langintza honetan trebatuenetakoak direnaren fama duten mintegiak.
Gaztainondoak gogoko dituen lurrak arinak, freskoak eta aberatsak dira. Buztin eta tupaki-lur itoak landare batzuentzako. Hala ere lurraren aukeraketan ezer kontuan hartzez gero karerik ez duenarengatik egin apustu. Txilarra eta garro edo ira arrunta txukun antzera bizi diren lurrean landa ezazu eta noizbait joan beharko duzu hagatara


Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude