ETB-1EN BERPIZKUNDEA GERTU DAGO


1999ko uztailaren 11n
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
ETB-1EN BERPIZKUNDEA GERTU DAGO
Iurreta eta Miramongo estudioak egurastu egingo ditu Andoni Ortuzar EITBko zuzendari nagusi berriak. Datozen lau urteotarako plan estrategikoan begiratzea baino ez dago. Lehentasuna ETB-1en indartzea izango da, ETB-2 bezain lehiakor bihurtzeko. Euskarak teknologia berrietan ere presentzia handia izango duela agindu du

PAUSOKAREN «TV MOVIE»AK MARTXAN
Telesailen ondotik, telebistarako egindako filmen moda dator orain. Halaxe, Pausoka Bilboko ekoiztetxeak bi egingo ditu Forta-rentzat, bakoitzak 75 milioi pezetako aurrekontua duelarik. Lehenengoa Sevillan grabatuko den «Pleno al 15» izango da. Bigarrena, «Clara» thriller-a, jazarpenak, tiroak eta amnesia ardatz izango dituena

ZEZEN BASATIA «ZINE ORO»N HILAREN 18AN
Beste kateetan maiz eman badute ere, bitxia izango da Martin Scorsese-ren maisulana euskaraz ikustea. Bikoiztea zaila gertatuko zitzaien, dialogo azkarrak madarikazioz beteak baitaude (Joe Pesci-renak kasu). Jack la Mota (Robert de Niro) boxeolariaren bizia gordinki kontatzen du, garaipena, amodioa, porrota eta infernurako gainbehera


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.