KABLEAK ITO EZ GAITZAN


1999ko uztailaren 04an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Helmuga non den eta bidean zenbat oztopo dauden jakiteko herri telebistetako ordezkariak Pagoarten bildu ziren. Gipuzkoatik: Arrasate, Aretxabaleta eta Oarsokoak. Nafarroatik aldiz, Bortzirietako «Ttipi Ttapa» eta Baztango «Xaloa». (Denetara hogei herri telebista ditugu Euskal Herrian horrela banaturik: Araban 2, Bizkaian 4, Gipuzkoan 9, Nafarroan 4 eta Iparraldean 1. Horietatik bakarrik 7 dira euskaraz osoki emititzen dutenak). Aurkezpenean Eusko Jaurlaritzako Politika arduradun Josune Ariztondok garbi utzi nahi izan zuen Madril dela emititzeko uhin esparrua ematen duena, eta hori, txikiegia dela dagoen eskaintzari erantzuteko. Hizlari gisa Luis Alberto Aranbarri «Amatiño» eta Jon Sarasuak huts egitean, iragarrita zeuden beste biak aritu ziren mahai-inguruan: Iñaki Zabaleta EHUko irakaslea eta Asier Aranguren ETB-ko kazetaria, herri telebistei buruzko tesia egina baitu. Biek nabarmendu zuten, ate joka ditugun aldaketei berandu izan baino lehen egokitu behar zaizkiela herri telebistak. Bi dira gakoak: teknologia berriei ahal den etekinik handiena ateratzea eta baliabideetan inbertitzea. «

Irudiaren kalitatea ona izan dadin antena indartsuak behar dira. Kalitatearekin batera, edukiak ere hobetu behar dira. Bestetik, promozio kanpainak lotsarik gabe egin behar dira
» esan zuen Arangurenek.

«Sei-zortzi urteren buruan aldaketa sakonak izanen dira, gehienbat kablea eta telebista digitalaren etorrerarekin. Telefonia enpresa handiak jadanik hasiak dira merkatu hori bereganatzeko lehian, eta euskal komunitateak borroka horretatik baliabideak ateratzen jakin beharko du. Kable azpiegitura jartzerakoan, enpresa horiei trukean zerbait eskatu behar zaie herritarren etxeak, kaleak eta hormak... erabiltzeagatik»
jarraitu zuen Zabaleta leitzarrak. Horren haritik, New Yorkeko telebista komunitarioen kasua hartu zuen eredutzat.

«Harpidedun bakoitzeko hiru dolar jasotzen ditu urtero telefonia enpresaren eskutik. Eta diru horrekin telebista finantzatzen da. Euskarazko telebistek antzeko jokabidea lanbu behar lukete. Hori zuzentzeko, agian, komunikaziorako erakunde orokor bat beharko litzateke, ETBk, herri telebistek eta Jaurlaritzak osatua, estrategia orokorra lantzeko».

ALDATU DA KONTZEPTUA.

Bilkuran esandakoen osagarri gisa, beste adituen iritziak ekarri ditugu gure artera.
-Hik zertan lan egiten duk?
-Ba, telebistan.
-Telebistan? ETBn, ezta?
-Ba ez...Herri telebista batean.
Goikoa iraganeko dialogoa delakoan dago Jon Aldanondo «Arrasate Telebis- ta»ko zuzendaria. Herri telebisten kontzeptua onerako aldatu dela, alegia. Dena den, oraindik hankamotz dabiltza. Bere irudiko, telebista lokalei buruz legediak duen hutsuneari gobernuak nolabaiteko araudia eman behar lioke, zirt edo zart.

«Bi aukera dituzte herri telebistek legeztatzeko. Bata, lehengo leloari helduz, herri bat, telebista bat. Bestea, bailara edo herri bilkuretako telebistak sortu. Bigarren honek nolabaiteko galbahea pasa beharra ekarriko luke, baina, aldi berean, sare gainean geratuko liratekeen proiektuak serio eta sendoak izango lirateke. Eta txikienak zer? Handiagoekin elkarlanaren bidea jorratu edo auskalo»
.
Joxemanuel Irigoien «Ttipi Ttapa» fundazioko gerenteak dioenez, herri telebista bakoitza ezberdina da, zenbait aldagairen menpe dagoena, hala nola: kudeatzaileen trebezia, kalitate maila, finantziazio iturriak, eta guztiaren gainetik inguruaren ezaugarri sozial, ekonomiko eta geografikoak. Nahiz ekimen pribatu, publikoa edo biak nahasten dituztenak izan, gehienak ekimen pribatuek bultzatuta sortu dira.

«Euskarazko telebistek ordea, dirulaguntzak ezinbesteko dituzte urteko aurrekontua estali ahal izateko, autofinantziazio mailak ez baitu kontuetan kitto egiteko adina ematen. Aldeko tratamendu ekonomikoa eta fiskala»
.


ASTO LANIK EZ.

Topaketan azkenean parte hartu ez bazuen ere, Luis Alberto Aranbarri «Amatiño»k iritzi interesgarria plazaratu izan du herri telebistez ariki:

«gauzak zentzuz egingo bagenitu, ETBk izan beharko luke euskal telebista-sare orokorra, non lurralde bakoitzeko deskonexioak eta tokian tokiko programazioak eskainiko liratekeen. Sistema honekin, ikus-entzuleek ez ezik, telebista kateek ere irabaiko lukete. Horrela, herri telebistek euren egiazko zereginari helduko liokete, herri programazioari alegia, gainerako orduak zelan bete denbora eta dirua gastatzen jakin gabe, kalitatearen mesedetan eta ez asto lanaren faboretan. Baina hau, jakina, ez da egingo, harik eta dirua agortzen den arte».
Edorta Arana EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko irakasleak bi indargune bereizten ditu egungo telebistagintzaren baitan: espezializazio geografikoa eta gaikakoa. Hego Euskal Herriko kasuan Euskaltel eta Retenaren eskutik kable bidezko telebistan herri telebistak nahitaez sartu beharko dituzte.

«Kable konpainiak, herriak hala eskatzen badio, bere programazioa herri osora zabaldu beharko baitu. Dena den, albistegiak, magazinak, kirol saioak, lehiaketak eta erreportajeak baino harantzago joan behar luke. Esate baterako, kablearen azpiegitura erabiliz, zerbitzu eta informazio publikorako tresnak izan daitezke. Abisuak eta salerosketak helarazteko balio dezakete. Gisa horretan, telebista argibide bulego orokorra izatera pasako litzateke».
Uste berekoa da Joxemanuel Irigoien,

«herri telebista batean hurbileko informazioa ez ezik eskaintzen diren zerbitzuak ere garrantzi handikoak dira. Pisu bat errentan hartu nahi duzula, zure hiloba bere urtebetetzean zoriondu nahi duzula, lan eskaintzak ezagutzeko, udalak deitu duen batzarraren berri izateko edo... senide baten hileta-elizkizunak noiz izanen diren jakiteko»

Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude