REPSOL KONPAINIA EUSKAL KAPITALAREN KONTROLPEAN

  • hartu du. Hiru euskal enpresa, BBV, Iberdrola eta Kutxa, Repsolen akziodun nagusienen artean daude, hiruen artean kapitalaren %15 baitute (bilioi erdi pezeta gutxi gorabehera).

1999ko ekainaren 27an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Euskal enpresak dira (BBV, Iberdrola eta Kutxa) Repsol multinazionalaren akzioen zati nagusia kontrolatzen dutenak. Repsolek, gainera, Yacimientos Petrolíferos Fiscales (YPF) izeneko petrolio konpainia argentinarra erosi berri du, horretarako Espainian inoiz egindako kapital zabaltze handiena burutzen ari delarik. Eragiketa horrek handienen artean kokatu du Repsol, munduko bederatzigarren petrolio konpainia baita.
Orain abian den kapital zabaltzearen aurretik, aipatutako hiru enpreson kapitalak (BBVk % 9,8 du, Iberdrolak % 3,5 eta Kutxak % 1,6), 400.000 milioi pezetakoa (16.000 milioi libera) inbertsioa egina zuen, akziodun garrantzitsuena izanik. Bere atzetik La Caixa legoke 233.000 milioirekin (% 9), eta ondoren Pemex (137.000 milioi, % 5), Endesa (100.000 milioi, % 3,68), Vanguard (97.150 milioi, % 3,5) Invesco (71.368 milioi % 2,57) eta Vellington (69.425 milioi, % 2,25). Gainontzekoa, % 58,64, milaka akziodun txikiren esku dago. Akziodun txiki hauek, gehiengoa badira ere, ez dute enpresaren erabakietan indarrik, bata bestearengandik isolatuta daudelako.
Ia bilioi pezetako kapital zabaltzearen ondoren, euskal kapitalaren partaidetzak gora egingo du zalantzarik gabe, energia sektoreko enpresa honetan inbertituta duen zenbatekoak bilioi erdia aise gaindituko duelarik.


MUNDUKO BEDERATZIGARRENA.

YPF argentinarra erosi ondoren, Repsol munduko hamar petrolio konpainia garrantzitsuenen artean kokatu da. Goiko tauletako batean hamar garrantzitsuenei buruzko datuak ikus daitezke. Petrolio gordinari dagokionez, Repsol/YPF enpresa taldea zortzigarren postuan dago mundu mailan, bosgarrenean gasari dagokionez. Produkzioari begira, Repsol/YPF bederatzigarrena da, zazpigarrena errefinatze ahalmenari begira.
Zer dela eta sartu dira Repsoleko arduradunak eragiketa handi bezain arriskutsu honetan YPF argentinarraren kontrola izateko? Zalantzarik gabe, arrazoi dute tamainagatik ari direla diotenek. Izan ere, Repsolek bere tamaina handitu nahi du sektoreko enpresa handiago batek erosi baino lehen. Hori litzateke YPF erosteko arrazoia.
Sektore honen nazioarteko testuinguruak izan du zeresanik Repsolen zabaltze erabakiaren inguruan. Azkenaldian izandako bategiteak direla eta, ez zeukan beste irtenbiderik; aliantza, fusioa edo AEPa (Akzio Eskaintza Publikoa) ziren irtenbide posible bakarrak. Salmentei dagokienez Espainiako lehen enpresa bada ere, bosgarren postuan dago Repsol burtsa kapitalizazioari begira, Telefonica, BBV, BSCH eta Endesaren atzetik. Exxon & Mobil estatubatuarra, bategite prozesuan dena, burtsan dauden munduko petrolio konpainia erraldoien artean handiena da. 22,7 bilioi inguru pezetako salmentak ditu, hau da, Repsolek baino 7,5 aldiz gehiago fakturatzen du. Horrez gain, Chevron konpainiak Texaco 42.000 milioi dolarren truke erosteko egin beharreko negoziazioetan dihardu.
Repsoleko lehendakari Alfonso Cortinaren hitzetan «

hau bezalako merkatu ireki batean edozein enpresa errentagarrik erakar dezake beste enpresa bat. Gure burtsa kapitalizazioak erakusten duen errentagarritasunaren areagotzearen eta inbertitzaileen onespenaren bidez soilik lor dezakegu gure akziodunek eskatzen diguten lekuan mantentzea
». Petrolioaren merkatuan, adituek diotenez, ez da nahikoa norberaren merkatuan lehiakorra izatea. Beharrezkoa da, horrez gain, erasokorra izatea eta petrolioaren prezio igoerak eta kimika zikloak arintzeko moduko banaketa sarea izatea. Gainera, beharrezkoa litzateke erreserba batzuen jabe izatea eta beste energia iturri batzuekiko (elektrizitatea edo gasa, adibidez) jarrera irekia izatea.
Testuinguru horretan tamainaren gaia ageri da. Gauzak horrela, Repsolek «

konpainia bien arteko elkarlanagatik
» aukeratu zuen YPF, Cortinaren esanetan. «

Repsolen lau oinarri estrategikoetan aurrera egin ahal izango dugu: ustiaketa eta ekoizpenari begira tamaina handitzea, gure nazioartekotasuna areagotu eta finkatzea –bereziki Latinoamerikan–, gas katea osotuaren eraikuntza sustatzea eta Espainian –eta momentu honetatik aurrera Argentinan ere– nagusitasuna mantentzea
» dio Cortinak. Orain arte, adituen esanetan, Repsol ez zen petrolio askoren jabe, petrolio enpresa izaki. Hau da, bere kontsumoaren % 28,3 baino ez zuen asetzen. YPFk berriz, bere beharren bikoitza baino petrolio gordin gehiago ere ekoizten du. Beraz, upelaren prezioa altua izatekotan –eta orain 17 dolarretan dago, 1998ko batez bestekoa baino 4 gehiago–, Repsolek arazoak izango lituzke petrolio gordin asko erosteko. Eta baita alderantziz ere. Prezioa baxua zenean, YPFren irabaziek behera egiten zuten soberakin handia zutelako, artean Repsolek Argentinako gasolindegi merkatuaren % 16 kontrolatzen zuelarik.
Repsolek YPF erosi ondoren sortutako erraldoi berriak, 1998ko abenduaren 31ko datuen arabera, 24.203 milioi euroko diru-sarrera operatiboa izango du, 2.735 milioi euroko mozkin operatiboa, 1.416 milioi euroko irabazi garbiak eta 12.816 milioi euroko fondo propioak. Gasolindegiak 7.180ra iritsiko dira. Burtsan bost bilioi pezetako balioa izango du, bertako konpainien artean 9. izango delarik. Alta, 31 bilioi dituen Exxon-Mobilengandik oso urrun dago

Historiako kapital zabaltzerik handiena

YPF enpresa erosi ahal izateko, Repsol multinazionalak Espainian inoiz izandako kapital zabaltzerik handiena egin behar izan du. Zabaltzea bi bilioi inguru pezetakoa (80.000 milioi libera) izango da, eta horri esker YPFren % 85 erosi ahal izango du Repsolek. Honen aurretik, Repsolek YPFren % 14,9 zuen bere esku.
Nola burutuko du Repsolek makrofinantzaketa hori? Kapital zabaltzearen bitartez lortuko duena 600.000 eta 750.000 milioi pezeta bitarteko kopurua izatea aurreikusten du. Horri lehentasunezko akzioen 50.000 milioi pezetak eta obligazio bihurgarrien 225.000 milioi pezetak batu behar zaizkio. Guztia batuta 1,125 bilioi pezetakoa da emaitza. Horrez gain, interes geografiko nahiz estrategikoa galdu duten akzioak saltzearen ondorioz, beste 375.000 milioi lortzea espero dute. Konpainia bien arteko elkarlanaren ondorio gisa 53.000 milioiko aurrezkia espero dute. AEPak eskatzen dituen 2,1 bilioiak osatzeko, epe ertain eta luzera ordainduko dituzten banku kredituetara joko dute

Iberdrola izango al da Repsolen aliatu estrategikoa?

Duela gutxi arte Repsoleko arduradunek Iberdrola bere aliatu estrategikoa izango zela azaldu zuten. Gaur egun, ordea, ez daude gauzak horren argi, Endesak ere aliatu estrategiko izateko asmoa baitu. Izan ere, elektrizitate konpainia guztiek Gas Naturalekin akordioa lortu nahi dute, epe luzera eta prezio lehiakorretan gas hornikuntza izateko. Horri esker ziklo konbinatuko zentraletan egindako inbertsioei arriskurik gabe aurre egin ahal izango diete. Iberdrolak EAEn ziklo konbinatuko zentralekin zerikusia duten hainbat eragiketarako konpromisoa hartua dauka, eta horretarako Repsolen laguntza izango du. Endesak hornikuntza hori ziurtatua du jada, 1998an Gas Naturalekin izenpetu zuen akordioaren bitartez. Iberdrolak berriz, 1997ko urtarrilean Repsolekin lortutako akordioa biziberritu du gas hori lortzearren.
Oro har, aukera bati edo besteari mesede egiteko akzio-norgehiagoka dago. La Caixak eta Endesak Repsolen kapitalaren % 13,5 dute, BBVk eta Iberdrolak bien artean dutenaren antzeko kopurua. Azpimarragarria da Repsoleko lehendakari Alfonso Cortina BBVko akziodun eta kontseilaria ere badela, eta Repsoleko lehendakariordea BBVko lehendakari Emilio Ybarra bera dela. Litekeena da Iberdrolak berriki 84.000 milioi pezetako (3.360 milioi libera) erosketaren bidez Repsolen % 3 lortu izanak Repsolek eta BBVk konpainia honengan interesa dutela esan nahi izatea; horrek aliatu estrategikoa izatea ahalbidetuko luke. Alta, bada aliantza hori geldiarazteko asmoz Repsol eta Endesak bat egitearen alde dagoenik ere. Adituek, alabaina, alde batera utzi dute jada aukera hori, sortaraziko lituzkeen eskumen arazoak direla medio. BBV, Iberdrola eta Repsolen arteko interesak direla eta, ia ziurtasun osoz esan dezakegu Iberdrola izango dela azkenean Repsolen aliatu estrategikoa


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude