URRUSOLOREN PROIEKTU BERRIA


1999ko ekainaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
URRUSOLOREN PROIEKTU BERRIA
Magazine eta «Rifi Rafe» oilategiaren nahasketa moduko egitasmoa aurkeztu du Antxon Urrusolok ETBn. Azkenaldian, isil samar dabilkigu, TVEn kale egin eta «El tiempo lo dira» saioarekin oharkabean pasa ondoren. Nahiz eta protagonismo gehiegi hartu nahi izaten duen, ezin uka komunikatzaile ona dela. Litekeena da udazkenean hastea

«FIESTAS Y FAMOSOS» UDAKO JAIEN INGURUAN
«Lo que Faltaba»ren ordez zuzeneko saio berezia abiaraziko dute uda aldean, San Ferminetan hasita Gasteiz, Donostia eta Biboko jaiekin segitzeko. Gotzon Bastidak zuzenduta, Yolanda Alzola, Txetxu Ugalde eta Txumari Alfarok jardungo dute aurkezle lanetan. Izenburuak adierazi bezala, glamourra eta festak tartekatuko dira

EITB-RI URTERO ORDAINTZEN DIOGUNA
Enpresari bazkundeak egindako kalkuluen arabera, EAE-ko biztanle bakoitzak 6.860 pezeta ordaintzen dugu EITB-gatik. Katalunian 5.400 pezeta TV3-ri. Madrilen 3.430, Valentzian 3.790, Galizian 4.680 eta Canal Sur-en 2.760. Defizitari dagokionez, TV3 eta Canal 9-k 4.400 eta 3.900 milioiko galera dute. ETBk aldiz, 706 milioiko defizita


Azkenak
Eguneraketa berriak daude