HERRIKO IKASTOLA BAKARRA 20 HERRIETAKO IKASLEEN BILGUNE

  • antolatzailea. 1978an sortu zen 8 haur eta irakasle batekin, eta egun 300 bat ikasle eta 30 irakasle ditu. Egunero inguruko 20 herritako haurrak biltzen ditu. Garraioa da ikastola honen gasturik handienetakoa eta edizio honetako diruaren zati bat honetarako erabiliko dute.

1999ko ekainaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Urtero garai honetan bezala aurten ere ospatuko da Arabako ikastolen jai nagusia, Araba Euskaraz. Ekainaren 20an izango da jai handia eta aurtengoan Errioxarekin muga-mugan dagoen La Puebla de Labarkan ospatuko da.
"Uztaz uzta, alez ale" hartu dute lelotzat, eta aurreko edizioetan bezala oraingoak ere badu abestia. Araban izanik ezin mahatsak alde batera utzi eta abestiko hitzak egin dituztenek ere ez dituzte ahaztu. Aurtengo abestiaren hitzak Jon Maia eta Igor Elortza bertsolariek idatzi dituzte, eta hitz hauei musika jartzeaz arduratu dena Tomas San Miguel izan da. Bi osagarri horiek nahastuz atera denari ahotsa jarri diotenak berriz, Betagarri taldeko Iñaki, Trikitixa Kontrairoko Amaia, Oihane Perea, Asier Iriondo eta Eñaut Agirre bertsolariak eta nola ez, ohitura den bezala, ikastola antolatzaileko haurrak.
Ikastolen jaialdi honek helburu bikoitza du, batetik euskararen aldeko aldarrikapen bat izatea eta bestetik ikastolek hain beharrezko duten laguntza ekonomikoa lortzea.
Assa ikastola dagoen lekuan egonda inguruan ez dago, Oiongoaz gain, beste ikastolarik. Honek esan nahi du ikastola honek eskualde guztiko haurrak biltzen dituela bere baitan. Haur hauek ikastolara eramateko garraio zerbitzua behar beharrezkoa da eta egunero hogei bat herritatik haurrak jaso behar direnez 340 kilometro egitera iristen dira. Garraioarena arazo larria da ikastolarentzat eta 98-99 ikasturtean 15 milioi pezeta inguruko kostua izan da.
Beraz, edizio honetako dirua diru irteera honi aurre egin eta unibertsitaterainoko ikasketak D ereduan burutu ahal izateko Batxilergoko ikasleentzat egin behar izan duten egoitzako lanak estaltzeko izango da.


Logroñotik 15 minutura

1980. urtean lehenengo edizioa egin zenetik urtero Arabako herri ezberdin batean ospatzen den jaiaren antolakuntza lanak aurtengoan La Puebla de Labarkako Assa ikastolari egokitu zaizkio. Hogeigarren edizioa egingo duen ikastola honek badu esperientziarik Araba Euskarazen antolaketa lanetan, izan ere 1994an herri honetan bertan antolatu zen.
Edizio honen antolatzaile den Assa ikastola 1978an sortu zen. Franco hil ondorengo urte haietan, eta Logroñotik 15 minutura dagoenez ingurune erdalduna izanik, Espainian berrogei urtez iraun zuen diktadurarekin amaitu eta euskal nortasuna indartuko zuen zerbaiten beharra ikusi zuten herrian. Helburua euskara izango zen eta helburu horretara iristeko tresna baliagarriena ikastola.
Honela, aipatu urte horretan herriaren eta seme-alaben etorkizunaz arduraturik guraso talde bat bildu eta ikastola sortzeko lanetan hasi ziren, baita lortu ere. Orain, urte batzuk beranduago ikus dezakegu guraso horiek landatu zutenaren uzta.
Zortzi haur eta irakasle batek eman zioten hasiera ikastolari duela hogeita bat urte, egoitza etxe batean zutelarik.
Baina berehala aldatu behar izan zuten egoitza, haurrak gehituz ari baitziren eta bigarren irakasle bat ere behar izan zuten.
Garai hartan La Puebla de Labarkan haur hezkuntzarako eskola nazionala zegoen baina ikasketa ziklo hau bukatu ostean Biasterira eraman behar izaten zituzten haurrak, herrian ez baitzegoen aukerarik.
Urteak aurrera egin ahala ikastolako ikasleak gehituz joan ziren eta eskolakoak aldiz gutxitzen, haurrik gabe gelditu eta itxi egin zen arte. Ikastolaren ikasle kopuru igoerarekin udaletxeko lokaletan hasi ziren klaseak ematen eta eskola nazionala ixtearen ondorioz ikastola herriko ikastetxe bakarra izatera iritsi eta 1987an Assa ikastolak egun duen eraikuntza egin zen.
Pixkanaka eskualdean ikastolak oihartzuna lortu zuen eta inguruko herritatik ikasleak iristen hasi ziren ikasketak D ereduan egiteko asmoz, egun hogei herri ezberdinetatik joaten direlarik, honetarako garraioak garrantzi handia du, egunero 340 bat kilometro egiten direlarik, honek noski, diru irteera handia suposatzen du eta hau estaltzeko erabiliko da ekainaren 20an osatuko den jaian lorturiko diruaren zati bat.
Gaur egun Assa Ikastolan 300 bat ikasle daude, 30 irakasle eta hiru langile. Azken zazpi urte hauetan ikasle kopuruak izan duen bilakaera benetan harrigarria da. 91-92 ikasturtean irten zen ikastolatik lau ikaslek osaturiko lehen promozioa. Orain UBIko ikasketak egiten ari direnak hogeita hamaika ikasle dira, alegia 125 ikasle izatetik 300 izatera igaro da zazpi urte hauetan. Gainera Samaniego, Mainueta eta Eskuernaga herrietako haur hezkuntzako gelak ikastola honek bideratzen ditu. Zenbaki hauek adierazten dute jendeak ikasketak euskaraz egiteari beldurra galdu diola eta hasieran ikastola zoro batzuen proiektu bezala ikusten bazuten ere iritzi hori aldatu egin da. La Pueblan, Bastida, Oion, Mainueta, Eskuernaga eta Samaniegokoek bezala, inguru erdalduna da nagusi eta honek ikasleen euskalduntzean berebiziko eragin eta garrantzia duenez, aparteko lana eskatzen dio ikastolari. Euskalduntze hori bermatzeko barrura nahiz kanpora begirako zenbait ekintza burutzen dute urtean zehar. Barrura begira euskaraz bizi proiektua garatu dute eta kanpora begira jaialdi, elkartruke eta euskal gune edo eremuak zabaltzen saiatzen dira. Ikastolak euskara eta euskal kulturan motore papera jokatzen du bai ikasleen artean eta baita herrian edo eskualdean ere, eta azken bi ikasturte hauetan UBI eta batxilergoko ikasleez osaturiko euskara taldea lanean ari da ikasleen arteko paktuak, "euskara freskua" kanpaina, jaialdiak... eta horrelakoekin euskararen erabilera bultzatuz.


Bigarren aldia

Esan bezala lehen ere antolatu da Araba Euskarazeko ediziorik La Puebla de Labarkan. 1994ko ekainaren 19an izan zen eta "Non eta mugan" lelopean ospatu zen.
Edizio hartan egoera benetan zaila zen, ikastolako zuzendariaren hitzetan «

Buesa Hezkuntza sailburuak ez gintuen bereziki maite eta bere esku zegoen guztia egin zuen dirulaguntza ukatu eta ekonomikoki itotzeko, ondorioz eskualdean ikasketak D ereduan garatzeko aukera bakarra zapuztuz
».
Baina edizio hartan 60.000 pertsona inguru bildu ziren La Pueblan eta ikastolari izugarrizko laguntza eta bultzada emateaz gain, lortutako diruarekin zorrak ordaindu eta arnasaldi bat hartzeko aukera eman zioten. Jendetzak eta laguntzak eragin izugarria izan zuen bertako biztanleriarengan.
1994. urte hartako Araba Euskarazen edizio horren eraginez euskarak prestigioa irabazi du eskualdean, orduan bildutako jendetzak erakutsi zien eskualdeko biztanleei euskalduntzea etorkizuneko proiektua zela. Egun, salbuespenak salbuespen, euskara erabat onartzen da, ikusi besterik ez dago euskaltegi eta ikastolen lanari esker euskaldunen kopuruak nola egin duen gora Arabar Errioxan. Jendeak euskalduntzearen beharra ikusten du orain eta beren burua euskalduntzeaz gain haurrak D ereduan matrikulatzen dituzte.
Herriko nahiz eskualdeko jende ugari, zuzenean edo zeharka festaren prestaketa lanetan aritu zen, baita biharamuneko garbiketan ere. Herritarrek ez zuten uste hainbeste jede bilduko zenik


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude