ARGAZKI POLITIKO BERRIA HEGOALDEKO UDALETAN

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bere militanteek ere ez zituzten espero Euskal Herritarrok-ek igandean eskuratutako emaitzak. Ezker abertzaleak historian lortu duen boto kopururik handiena, Hernani, Arrasate eta Ondarroako udalak berreskuratu eta Tolosa, Andoain, Pasaia, Astigarraga eta beste hainbatetan nagusitzea, europarlamentari bat irabaztea, Iruñean bigarren indar... Ametsak egia bihurtuta, hitz bitan.
EHkoen pozaren ia parekoa PPko buruzagiek azaldu dute ondoko orduetan, eta erreazionatzen pittin bat gehiago kosta bazaie ere PSEkoek ere bai. Kontserbadoreek Lizarrako trena betirako gelditu dela uste dute, eta sozialistek berriz berak direla EAEko edozein gobernabilitatetarako erabakiorrak.
Tristeago zeuden Nafarroako sozialistak: Espainia mailan PPkoei hurbildu izanak ere ez die goxatu Nafarroan jasandako jipoia. Are ilunago geratu dira Unidad Alavesakoak (beren mezu antiabertzalearen emaitzak PPkoek ohostuta) eta batik bat Izquierda Unidakoak. Hemen marjinaltasunera bazterturik geratu dira.


DENAK JELKIDEEI BEGIRA.

Ez du funtzionatu EAJ-EA koalizioak, Nafarroan salbu. Orohar, hauteskunde autonomikoetatik botuak galdu dituzte, zenbait herritan boto disziplina errespetatu ez den irudipena dago... Gisa honetako koalizioak nonbait funtzionatzekotan herrietan erakutsi behar du, militanteen arteko saminduren gainetik ilusioa piztuaraziz. Hor arazoak daudela iduri luke, baita herritarrek operazio hori ulertu eta baloratzerakoan ere. EAJ-EA bikoteak segitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan indar nagusi izaten, eta Nafarroan koalizioak fruitu onak eman dizkie gainera. Baina bi alderdien harremanetan zirt edo zart egiteko eguna gainean dela dirudi.
Eta ororen buru, udazkenean EAEn burutu ziren autonomikoen ondoren, Hegoalde osoaren argazki berria –oso koloretsua– finkaturik gelditu da. Eta Ajuria-Eneako itunaren urte ilunetan «demokratak-biolentoak» etiketatzearen ondorenek lausotu zuten irudia nagusitu da berriro euskal politikagintzan: lau alderdi nagusi, bi abertzale eta bi espainol, ezker eta eskuin, herrika eta lurraldeka oso banaketa ezberdina dutenak. EHk jaso du ETAren treguaren eta aldaketa estrategikoaren uzta. Baina hemendik aurrera biak (ETAren borroka armatua batik bat) historiaren kontuak dira, eta eguneroko politikagintza eta gestioak emango dizkio sariak, edo IUk jaso duena bezalako muturrekoak. PP erakunde lokaletan behingoz homologaturik gelditu da, Araba eta batik bat Gasteizen nagusitasuna garbi lortuta. Eta sozialistek jelkideen ondoan historian zehar jokatu duten papera berreskuratu dutela uste dute, Espainian lortu dituzten emaitzak eta gurean eskuratu dituztenak neurtuta. Eta erdian, frankismoaren azken urteetan izan zuen ilunaldiaren ondoren, azken hogei urteotan eduki duen paper zentrala jokatzen, beti bezala EAJ eta EA. Botere kontuetan ongi mugitzeko jokatu behar dituen kartak daude batetik, eta 97tik hona bake eta naziogintzan egindako hautu estrategikoak bestetik. Erabaki garrantzizkoak hartu beharko dituzte jelkideek datozen egunetan, baina tresnak ere inork baino hobeak dituzte edozein erabaki hartzeko.
Gau berean, politikari bati Euskal Herriaren independentzia gainean dugula entzun zion herritarrak eta beste bati aldiz Lizarrako trena geldirik zela betirako. Udal eta foru agintariek erabakiko dute etorkizuna beren lanarekin

Bilbon Iñaki Azkuna, jelkide berezia

Nortasun berezia du Azkunak, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu zenean eskaintzen zituen prentsaurrekoetan ondo agerian uzten zuen. Hauteskundeotan ere joera berezia izan du bere kandidaturak, eta EAJ-EA koalizioak ia denetan egin duenaren alderantziz, botoak gehitu eta errejidoreak mantendu egin ditu. Bere estiloak Bilboko hiritarren artean harrera ona eduki du.
Jose Maria Gorordo alkate eta EITBko zuzendari nagusi ohiak behera egin du Bizkaiko hiriburuan, baina Azkunak alkate bezala izan dezakeen etorkizunaren gakoetako bat Gorordok bi kontzejal behintzat mantentzean datza.
PPk gora egin du hemen ere (Arzalluzek argitu duenez, 96an kontserbadore espainiarrek izandako igoera oraindik lekuko administrazioetara ondo iritsi gabe zegoen hemen) eta gainean daukate jelkideek, botoen aldea oraindik handia izan arren.
Bere beste bi sozio posibleek, sozialistek eta EHk. Ezker abertzaleak Bizkaian ere, eta Bilbon, aurreko bere markak guztiak hautsi ditu. Eta sozialistek berriz Ibaizabalen ezkerraldean nagusitasuna kendu diote koalizio abertzale moderatuari ia denetan.
Azkunak aldez aurretik ere abisatua zuen sozialistekin nahiko zuela gobernatu, baina beste sozioren baten laguntza ere behar du lasai ibiltzeko. Kromo trukea martxan dago

Donostian, Odon Elorza for ever

Hemerezi urte darama Donostiako udal politikan, eta alkate profesionalaren ofizioa ikasi du, bistan da. Itxurak ez dio laguntzen herritar medioa deitzen den horrek eskatzen duen segurtasun perfila emateko, baina auzapez europarren gisa keinuak dosifikatzen badaki. Korrika edo bizikletaz gaur, eta «Presoak Euskal Herrira» kamiseta daramatenekin errietan bihar.
Ordoñez efektua ahaztuta, Elortza fenomenoa bizi dute Donostiarrek. Lehen gasteiztarrek Cuerdarena bezala. Ermuan Totorikak bezala (eta agian Ermuako efektuarekin zerikusirik badu Eibarren sozialistek lortu duten igoerak) bere alkatego urteei etekina atera eta zituen zazpi zinegotziak bi berriz sendotu ditu. Akabo azken asteetan pasatu dituen tripakominak.
Aurrean zelai bereko belarra jan nahi zuten PP eta EA-EAJ atzeraka ipini ditu, zinegotzi bana gutxiagorekin. Eta EHko Permach lehen baino indartsuago ikusi beharko du. Eta Donostialdean Elorzak aurpegi berrietara ohitu beharko du. Funtsean EHkoengatik. Usurbil, Oiartzun, Lezo, Hernani, Astigarraga, Pasaia...
Orain, Odon Elortza negoziaketaren orduan dago. PPrekin ala PSErekin egingo du bere bidea? Lekurik egingo ote dio EHri? Edozer da posible, Hego Euskal Herriko maparen kolore saltsa aberatsa ikusita

Gasteizen Alonsok bete du PPren ametsa

Jose Anjel Cuerdak Arabako hiruburuan erakarmen pertsonal handia zuela denok genekien. Alkate zaharra erretiratu da ordea eta hori larrutik pagatu dute Gasteizko EAJ eta EAk. Bi alderdiak bereizirik joanda duela lau urte jelkideei botoa eman zieten guztiak ez ditu bildu Maria Jesus Agirre hautagai berriak.
Gasteizko emaitzek atera diote Carlos Iturgaizi irrifarre zabala aurpegira. Esan liteke PPk bildu dituela EAEko hiriburu administratiboan bai EAJ-EAko botoak, eta baita batez ere UAkoak. Gasteizko bederatzi zinegotziak ditu kartarik ederrena PPk, Hegoalde osoan zehar hamabost egunotan egongo diren negoziaketetarako.
EHk ere igoera oso inportantea egin du hemen, batik bat botuak ia bi halakotuz. Azken urteotan, ia marjinaltasunera eroria zegoen, IUren eta batik bat UAren atzetik. Orain, joko munizipalean posizio hobea izateaz gain, hiru zinegotzi horiekin lautadako hiriburuak EAEko gainerako herrien antza handiagoa hartzen du.
Eta tartean, sozialistak. Ondo etorri zaie duela bi urte Cuerdak pikutara bidali izana. Botutan eta kontzejaletan igota, eta UAk hartu duen muturrekoarekin –eta hainbeste interes ondo josi nahiak zorabiarazten ez badu– edozein kinielatan zeinu aldaezina izatea amets duen alderdia hemen primerako egoeran ageri da

Iruñean Yolanda Barcina, Patxi Zabaletaren aurrean

Bukatu da Iruñean UPNri aurre egiteko asmatu zen tripartitoa, une batez Nafarroako Gobernua ere bere eskuetan izan zuena. CDN-PSN-IU inbentua historia da jadanik.
Azken urteotan alkatetza eduki duen arren, CDNk ez dio UPNren gorakadari eutsi. Juan Cruz Alli politiko-izar inportante bat da, baina bere alderdiaren bideragarritasuna auzitan dago. Sozialistak beheititu dira, zinegotzi bat galduz, eta IU-EBk beste zinegotzi bat utzi du bere erorketan.
Horien errentak eta besterenak bilduz, Yolanda Barcinaren eskutik UPNk oso emendatze garrantzitsu bat egin du, hamarretik hamabitara igoaz, eta aurreko guztiekiko tartea oso garbi nabarmenduz. Bere esku CDNrekin edo sozialistekin ezkontzea.
Eta kolpea EHk eman du. Patxi Zabaleta buru hartuta, duela laur urte Herri Batasunak bildutako botoak bi halako egin ondoren, Nafarroako hiriburuko bigarren indar politiko bihurtua da. Oposizioko indar nagusia, eta UPNren aurrean fronte bat bildu dezakeen bakarra. «Oldartzen» eztabaidaren garaian gaur EHk planteatzen duen estrategia («Erkide») planteatu zuen Patxi Zabaletaren garaipena ere bada hein batean.
Okerragoa da EAJ-EAri gertatu zaiona. Lehengo EAren botoak ere ez ditu bildu Javier Ayesak, eta udaletik kanpo geratu da. Legebiltzarrean koalizioak lortu duenaren oso alderantzizkoa pasa zaio. Bere inguruan ere laster sentituko ditu kontu eske


Azkenak
HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Fototekatik
Duela 40 urte...

1985. NATOn mantentzearen kontrako manifestazioak egin ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 10ean, tartean Donostian. Milaka lagun irten ziren kalera Koordinadora Antimilitaristaren deiari erantzunez, orduko agintariak karikaturizatzen zituzten mozorroekin. Kanpaina... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


2025-08-01 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Ipuscua
Mila urte ‘Gipuzkoa’ izenaren idatzizko lehen aipamenetik

Urtemugak hausnarketarako parada izaten dira. Atzera begira jarri, egindako bideari begiratu eta, oraina ulertuta, geroa pentsatzeko. 2025 honetan, urtemuga biribila bete dugu: Gipuzkoa izenaren idatzizko lehen aipamenetik mila urte bete dira, eta aukera ezin hobea iruditu zaigu... [+]


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


2025-08-01 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Eguneraketa berriak daude